K Kutxabankeko markaren simboloa

Taldearen sozietateak


Bezeroen eskura jartzen diren produktu eta zerbitzuetan adituak diren sozietateak

Kutxabanken jarduera bere Finantza Taldea osatzen duten beste filial batzuekin osatzen da. Sozietate horiek bezeroen eskura jartzen diren produktu eta zerbitzuen eskaintza zabaltzen dute, modu espezializatuagoan. Ekitaldia ixtean, Talde Bateratua osatzen duten sozietate guztien urteko kontuak ikuskatu ditu kanpoko enpresa independente batek, indarrean dagoen legedian ezarritakoari jarraiki. Honako hauek izan dira esanguratsuenak:

  • KUTXABANK, S.A.

    Kutxabank (Taldeko erakunde nagusia) hiru euskal kutxak – BBK, Kutxa eta Vital- integratzean sortutako bankua da. Hiru horiek dira erakunde berriaren hiru akziodun bakarrak, eta bertara aldatu zuten beren finantza-negozioa 2012ko urtarrilaren 1ean.
    Erakundeak 621 bulego ditu bere jarduera burutzeko, horietatik 233 Euskaditik kanpo daudela.
    2016ko abenduaren 31n 46.206 milioi euroko Aktibo Osoa zuen erakundeak, eta 148.824 mila euroko Mozkin Garbia.
    Kutxabankek konpromisoa hartua du lortutako mozkin errepikariaren zati bat gizarteari itzultzeko, akziodunen eta haiek, bakoitza bere eskualdean, burutzen dituzten Gizarte Ekintzen bitartez.

  • BBK BANK CAJASUR, S.A.U.

    2010ean sortutako kreditu-erakundea. 2011ko urtarrilaren 1ean CajaSur ohiaren aktibo eta pasiboak laga zitzaizkion. 337 bulego ditu bere jarduera burutzeko. 2016ko abenduaren 31n 11.486 milioi euroko Aktibo Osoa zuen erakundeak.

  • GRUPO FINECO

    Fineco Taldea erakundeentzako eta errenta altuko inbertitzaile partikularrentzako banka pribatuan espezializatuta dago. Horrez gain, aholkularitzaz eta ondareak kudeatzeaz arduratzen diren hainbat sozietate biltzen ditu. 2016 ixtean, 2.629 milioi euroko ondarea zuen.

  • KUTXABANK GESTIÓN SGIIC S.A.U.

    Taldearen Inbertsio-fondoen erakunde kudeatzailea. Hiru euskal kutxen erakunde kudeatzaileek bat egitean sortu zen. Gaur egun 54 fondotan banatutako 10.785 milioi euro administratzen ditu. Ondare hori Finecok kudeatzen duenari gehitzen badiogu, taldekako kudeatzaileen sailkapenean laugarrena da Kutxabank Taldea.

  • KUTXABANK EMPRÉSTITOS S.A.U.

    2006an sortutako sozietatea da, Kutxabank, S.A.-ren berme solidario ezeztaezinarekin zor-tresnak jaulkitzeko helburu sozialarekin. Horien artean, obligazioak, bonuak, ordaindukoak eta/edo jesapen baten adierazle diren antzeko baloreak, mendeko zorra eta/edo lehentasunezko partaidetzak. 2016 ixtean, 425 milioi euroko Aktibo Osoa zuen erakundeak.

  • KARTERA 1, KARTERA 2, KARTERA 4

    Aktiboak edukitzeko eta administratzeko sozietateak. Izaera ezberdineko inbertsioak kudeatzen ditu eta bere Aktibo Osoa 2.179 milioi eurokoa da.

  • HARRI TALDEA

    Industriako zein etxebizitzetako higiezinen alorrean inbertsioa eta kudeaketa zentralizatzen dituen taldea.

  • ASEGURU KONPANIAK: KUTXABANK ASEGURU ETA KUTXABANK BIZITZA ETA PENTSIOAK

    Aseguru eta berraseguruko eragiketez arduratzen diren sozietateak dira, lehen Biharko deituak. 855.000 poliza baino gehiago dituzte, eta 209 milioi eurotik gorako primak.