Negozioaren bilakaera
Enpresa partaidetuak
Kutxabankek lagundu egiten du enpresa partaidetuen bideragarritasunean, hazkundean eta estrategien diseinuan
Bere jarduera eremuetako enpresa sareekin duen konpromisoak islatzen duenez, Kutxabankek akzio-partaidetza esanguratsuak ditu ekonomiarako traktoreak diren enpresetan. Finantza-taldeak lagundu egiten die enpresa partaidetuei, eta haien bideragarritasunean lankide dute, hazkundean eta estrategien diseinuan.
Kutxabank Taldearen zorro industrialaren kontabilitateko balioa 2.707 milioi eurokoa zen, gutxi gorabehera, 2016eko abenduaren 31n.
Partaidetza-zorroaren banaketa | Mila euro |
---|---|
Energia (%59) | 1.589.236 |
Finantzarioa (%9) | 239.731 |
Azpiegiturak (%11) | 306.434 |
Beste batzuk (%21) | 571.148 |
Guztira | 2.706.549 |
Kutxabanken partaidetza industrialek zorroa apurka egokitzen eta 'non core' negozioa berregituratzen jarraitu dute, Taldearen tamainara, araudi berrira eta erakundearen eskakizunetara doituz. Honek zorroaren aldaketa antolatua ekarri du.
Ekitaldiko eragiketa azpimarragarrienetako batean, finantza Taldearen akzioduna den Kutxa Banku Fundazioak, Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles enpresan Kutxabankek zituen akzioen %2, eta Inversiones Zubiatzu S.A.-ko akzioen %15 erosi ditu.