Aurkezpena

 

2018. urtean nabaria izan da ekonomiaren moteltze-prozesua, Txina eta Ameriketako Estatu Batuen arteko gerra komertzialarengatik,  hazkunde-bidean diren ekonomien ahultasunarengatik, edota tentsio geopolitikoengatik, batik bat. Gertakizun hauek guztiek lurrunkortasuna erantsi diete merkatuei.

Inguru honetan, gertuen ditugun ekonomiek hazkunde geldoa izan dute, nahiz eta positiboa izan. Euskadiko BPG %2,75 hazi da, %2,53 Espainiakoa eta %2,69 Andaluziakoa. Nahiz eta enpresarien arteko konfiantza klimak gainbehera egin duen, Euskadin langabeen tasa %10etik behera kokatu da, maila sinbolikoa gaindituta beraz, eta Estatuko langabeen tasa baino ia bost puntu beherago.

Ekonomiaren bilakaerak interes tipoak bere onera etortzea erabat ezinezko egin du –eta EBZ-k adierazi duenez ez da oraingoz orekatuko–, nahiz eta banka negozioarentzako oso garrantzitsua izan. Bankuak egoera korporatibo gorabeheratsuan mugitu dira, erregulazioko, ikuskaritzako eta epaitegietako presio handien pean.

Horregatik guztiarengatik, negozioko adierazle nagusietan Kutxabankek izan duen hazkundea nabarmentzekoa da. 2018. urtean 332,3 milioi euroko irabazi garbi trinkoa izan du, aurreko urtean baino %10 handiagoa. CajaSur erakundeak egin duen ekarpen positiboa 19,5 milioi eurokoa izan da.

Beste behin, Kutxabankek ekonomiaren eta gizartearen ikuspegitik balio iraunkorra sortzeko gaitasuna duela erakutsi du, batik bat ohiko banka-negozioaren hazkundean oinarrituta. Horretarako, lagungarri izan ditu tresna digital modernoak, zorrokatutako bezeroen igoera, errentagarritasunaren bilakaera positiboa, edota berankortasunak eta kaudimenak izan duten hobekuntza sendoa.

Kaudimenari dagokionez, EBA erakundeak laugarren urtez sistema osoko lehen erakundea aintzatetsi du Kutxabank, eta Europako Banku Zentralak eginiko estres frogetan ere lider izan da. Balizko egoera okerrenetan ere kapitalean aurkako eragin txikienetakoa duen europar bankua da, eta horrek agerian uzten ditu gure negozio ereduak dituen jasangarritasuna eta iraunkortasuna.

Gainera Erakunde Nabarmenen Ebaluaziorako Ikuskaritza eta Errebisio Prozesuak (SREP ingelesez laburduran) Kutxabank izendatu du Espainiako arrisku profil onena duen Bankua, kapital eskakizun txikiena izateaz gain, maila goreneko kaudimenean ezarritako gutxiengoaren gainetik soberakin handiena baitu.

Egoera sendo honen eraginez, Kutxabankek ez du mugarik dibidenduaren banaketa maximizatzen jarraitzeko. Beraz %50ean mantenduko da, eta 166 milioi eurora arte iritsiko da, guztira 549 milioi euro azken lau urteetan.

Hain zuzen ere, azken lau urteotan Kutxabanken erakusle nagusiek agerian ipini dute kapitala era organikoan sortzeko duen gaitasuna, alorra baino hamar aldiz gaitasun handiagoa. Horrez gain, berankortasun tasa %10,35etik %3,86ra arte murriztu du, eta errentagarritasuna (ROE eta ROA) edota emaitzak bikoiztu egin ditu. Eredugarria izaten jarraitu nahi duen erakunde baten lanak izan duen ekarpena da. Hemendik aurrera ere, berezkoak dituen inguruetako finantza-ekosistemetan eragile nagusia izaten jarraitzea du helburu, ereduzko Bankatzat daukaten pertsona, familia eta enpresen eredu.  

Erronka honetarako giza-talde trinkoa eta ongi prestatua, zehaztutako negozio-eredua, eta nabarmentzeko lehiakortasun digitala ditugu. 

 Gregorio Villalabeitia
Kutxabank-eko Presidentea