Negozioaren bilakaera
Enpresa partaidetuak
Bere jarduketa eremuetako enpresa sareekiko duen konpromisoa adierazteko, Kutxabankek akzio partaidetza esanguratsuak mantentzen ditu ekonomia bultzatzen duten enpresetan. Talde finantzarioak enpresa partaidetuei laguntzen die, baldin eta beren bideragarritasunean, hazkundean eta estrategien diseinuan elkarlanean ari bada.
Kutxabank Taldearen zorro industrialak 2018ko abenduaren 31n 1.892 milioi euroko balio kontablea izan zuen.
- Energia: %50
- Finantzarioa: %14
- Azpiegiturak: %7
- Beste batzuk: %29
Partaidetza zorroaren banaketa | (milaka euro) |
---|---|
Energia (%50) | 944.096 |
Finantzarioa (%14) | 262.177 |
Azpiegiturak (%7) | 130.539 |
Bestelakoak (%29) | 555.503 |
Guztira | 1.892.314 |
Kutxabanken partaidetza industrialek partaidetzen zorroa pixkanaka egokitzeko eta "non-core" negozioa birdimentsionatzeko prozesuan jarraitzen dute, Taldearen tamainara, araudi berrira eta erakundearen eskakizunetara egokituz; horrek zorroaren transformazio ordenatu bat sortu du.