Aurkezpena
Global Reporting Iniciativeko GRI STANDARDS gidako irizpidearen arabera, gizartearekin konprometitutako enpresa den aldetik, komunikazioaren zorroztasun eta gardentasun estandar altuenarekin, Kutxabank Taldeak gizartearentzat eskuragarri jartzen ditu bere jarduera ekonomiko eta sozialarekin eta, ingurumenarekin lotutako jarduerekin lortzen dituen emaitzak. Gainera, txostena AENORek egiaztatua da (Espainiako Normalizazio eta Egiaztapen Erakundea).
Urteko memoria honen berezitasunetako bat, Bankuko interes talde nagusiek identifikatu dituzten informazio beharrak barne hartzen dituela da; akziodunek, giza taldeak, bezeroek, gizarteak, enpresa aliatuek eta hornitzaileek jakin beharreko informazioa.
35.000 kontsulta baino gehiago egin dira eta, emaitzak, Kutxabank Taldeak Bankuaren inguruneak eta Zuzendaritzak garrantzitsuenak bezala finkatu dituen gaietan lehentasun ordena ezartzea ahalbidetu du.
Sektoreko jarduera onenekin homologatzen den gobernantza eredu batekin eta, merkatuko diziplinarekin parekatzen diren prozesuekin, Kutxabanken kudeaketak konpromiso hirukoitza du; gizartearekin, ingurumenarekin eta negozio ereduaren errentagarritasunarekin.
Finantza Taldearen ezaugarri bereizgarrienetako bat, bere ingurune ekonomiko eta sozialekin duen lotura estua da. Jatorriko lurraldeetan, enplegu sortzaile handienetakoa da, PYMEen eta partikularren finantzazioaren burua da; bereziki, hipoteka maileguetan, non %38ko kuota mantentzen duen. Gainera, duen bulego sare handiak finantza bazterketa minimizatzen laguntzen du, izan ere, Euskadi eta Kordobako biztanleriaren %98 baino gehiagori zerbitzu zuzena ematen dio.
2018 amaieran, Kutxabank Taldeak laugarren arrakasta urtea amaitu zuen; urte hauetan zehar, kaudimenaren lidergoan irautea lortu du, errentagarritasuna eta emaitzak bikoiztu ditu, aktibo ez emankorren kalitatea hobetu du eta berankortasun tasa erdira murriztu du. Hala, Kutxabankek negozioaren itzulera eta jasangarritasuna indartu ditu.
2018an, Taldeak 332 milioi euroko etekina lortu du, aurreko ekitaldian baino %10 gehiago.
Hala eta guztiz ere, Kutxabankek, akziodun Banku Fundazioek jasotzen duten dibidendua maximizatzen jarraitu ahal izan du eta, berriz ere, etekinaren %50ean kokatu da. Honela, Kutxabank Taldeak 549 milioi euro banatu ditu, karguarekin, azken lau ekitalditan.
Ingurumenari dagokionean, Kutxabank Taldea ekoefizientziaren aurrealdean kokatu da. Karbonorik gabeko ekonomietara iragatearen lerro berean, energia kontratu %100 berdea sinatu duen munduko lehen bankua izan da. Hala, etorkizun oso hurbilean, Iberdrolak bere instalazio eta sukurtsalei emango dien argindar guztia berriztagarria izateko konpromisoa bere gain hartzen du eta, honela, urtean 15.000 CO2 tona inguru igortzea saihestuko du.
Finantza Taldeak talentu profesional berria gehitzen jarraitu du eta, 2018an, beste 110 pertsona kontratatu ditu, zeintzuek gaitasun komertzial eta digitaletan espezializatutako profilei erantzuten dien. Taldearen barruan, genero joerarik gabeko testuinguru batean garatu ahal izango dira; emakumeak gizonezkoak baino gehiago izango dira eta, familia eta lan bizitza uztartzearen alde egingo da.
Enpresaren Gizarte Erantzukizunaren arloan, berdintasuna, Bankuaren oinarri anitzetako bat da; zuzendaritzak onartu berri duen Plan berri bat dago eta bertako jarduera lerro nagusiak hurrengo hiru urteetan zehar gauzatuko dira.
EGEko Plan berri honek, Kutxabank Nazio Batuen 2030eko Agendara hurbiltzen du: garapen jasangarria lortzeko 17 helburu ditu; karbono aztarna murriztera zuzendutako jarduerak aurrera eramatearen bitartez, boluntariotza korporatiboaren ekintzak areagotzea, finantza irisgarritasuna hobetzea, aniztasuna artatzea edo egindako inbertsioetan ISR irizpideak aplikatu edo egiaztatzea. Gizartearentzat eta erakundearentzat jasangarritasun handiago bat bermatzeko asmoa du.
Gregorio Villalabeitia
Kutxabankeko zuzendaria