Taldearen sozietateak
Bezeroari bideratutako zerbitzu eta produktuetan espezializazio-maila handiko sozietateak
Kutxabanken jarduera bera Finantza Taldeko kide diren zenbait filialek osatzen dute. Sozietate hauek bezeroen eskura dagoen produktu eta zerbitzu sorta zabaltzen dute, espezializazio handiagoko ikuspegitik. Ekitaldiaren itxieran, Talde Bateratua osatzen duten sozietate guztien urteko kontuek izan dute kanpoko auditoria independentea, indarrean dagoen legediaren arabera. Esanguratsuenak honako hauek dira:
- KUTXABANK, S.A.
Kutxabank (Taldeko erakunde nagusia) 2012ko urtarrilaren 1ean eratu zen bankua da, Euskadiko hiru Aurrezki Kutxen integrazio prozesutik sortua – BBK, Kutxa eta Vital-, erakunde berriaren akziodun bakarrak, berari besterendu baitzioten euren finantza-negozioa. Bere jarduera burutzeko, 820 bulego ditu, horietatik 361 Euskaditik kanpo. 2012ko abenduaren 31n, Orotarako Aktiboa 53.907 milioi eurokoa zen, eta Mozkin Garbia 79.364 mila eurokoa. Kutxabanken lortu den mozkin errepikakorraren zati bat gizarteari itzultzeko konpromisoari eutsi zaio, lurralde bakoitzean garatzen diren Gizarte Ekintzetariko bakoitzaren bidez.
- BBK BANK CAJASUR, S.A.U.
2010ean eratu zen kreditu-erakundea,2011ko urtarrilaren 1ean desagertutako CajaSurren aktiboak eta pasiboak lagapenez jaso zituena. . 391 bulego ditu bere jarduera burutzako. 2012ko abenduaren 12an, bere Orotarako Aktiboa 13.956 milioi eurokoa zen, eta Mozkin Garbia 4.251 milioi eurokoa.
- KUTXABANK GESTIÓN SGIIC S.A.U. Y FINECO SGIIC S.A.U
Taldearen Inbertsio Fondoak kudeatzen dituzten sozietateak dira. Gaur egun 5.620 milioi euroko ondarea kudeatzen dute, 128 fondotan banatuta. Taldekako kudeatzaileen rankingean bosgarren postuan daude. Kutxabank Gestión Euskadiko Aurrezki Kutxen hiru kudeatzaileen bat-egitearen emaitza da.
- KUTXABANK EMPRÉSTITOS S.A.U.
Ordaindukoak jaulkitzen dituen Sozietatea da. Ekitaldiaren itxieran, jaulkitako ordaindukoen nominala 1.327 milioi eurokoa zen.
- KUTXABANK KREDIT EFC S.A.U. (lehen BBKGE KREDIT EFC)
Sozietate honen helburu soziala mailegu pertsonalak eta kontsumorako finantza-produktuak ematea da, baita kreditu horiei lotutako aseguruak ere. Ekitaldiaren itxieran, 339 milioi euroko inbertsioen saldo bizia mantentzen zuen.
- KARTERA 1, KARTERA 2, KARTERA 4, CK CORPORACIÓN eta ARABA GERTU
Aktiboak edukitzeko eta administratzeko sozietateak. Izaera desberdinetako inbertsioak kudeatzen dituzte eta haien Orotarako Aktiboak 4.258 milioi eurora iristen dira elkarrekin
- GRUPOS NEINOR ETA INVERLUR
Higiezinen sustapenean diharduten zenbait sozietate hartzen dituzte barne, eta Kutxabank Taldeak higiezinen sektoreko arlo desberdinetako inbertsioa eta kudeaketa ardazten ditu, industriari dagokiona, nahiz etxebizitzena.
- GRUPO FINECO
Fineco Taldea errenta altuko erakundeetarako, nahiz inbertsiogile partikularrentzako banka pribatuan aditua da, eta ondareari buruzko aholkularitza eta kudeaketan diharduten zenbait sozietate ditu. 2012ko itxieran, 1.285 milioi euroko ondarea kudeatzen zuen.
- ASEGURU-ETXEAK: KUTXABANK ASEGURADORA eta KUTXABANK VIDA Y PENSIONES
Aseguru eta berraseguru eragiketetan diharduten sozietateak, lehen Biharko zeritzenak. 780.000 polizatik gora dute eta duten prima-bolumena 185 milioi eurotik gorakoa da.