Estrategia eta analisia
KUTXABANKeko arduradun nagusiaren adierazpena
Kutxabankek, urteko memoria honen bidez, Gizarte Erantzukizunari dagokionez, 2012an lortu dituen lorpenen gaineko xehetasunak jakinaraztearekin duen konpromisoari erantzuten dio, baita 2013rako ezarritako helburu eta helmugen gaineko xehetasunak ere. Euskal finantza-taldeak gizarte osoaren esku jartzen du Jasangarritasun Urteko txosten hau, Global Reporting Initiativeren nazioarteko estandarren arabera idatzia, eta honek ere, zorroztasuna eta gardentasunari dagokionez, erakunde aitzindarietako bat garela baieztatzen du.
2012an, gure erronketariko bata, Finantza Talde berri eta sendo honetan elkartu diren Kutxen filosofien integrazioa izan da. Ekitaldian, erakunde bakoitzeko praktikarik onenak partekatu eta onartu dira, Finantza Talde osoaren oinarrizko estandarrak igotzeko asmoz. Gure lehentasuna. Berriz ere, arreta pertsonalizatuaren inguruan ardaztu da. Epe luzerako harremana dugu helburua, gardena, hurbila eta profesionala, horretarako, abantaila garrantzitsuak eskaintzen dizkiegu gure bezeroei.
Taldea osatzen dugunok bakoitzari dagokion tokiko merkatuan liderrak garenez, krisiak gogor eragin duen gizartearen finantza-beharrizanei erantzuna emateko gai izan gara. Kreditu-eskakizunetan erorketa gogorra izan bada ere, %37ko sartze-kuotari eutsi diogu partikularrekin kontratatzen diren hipoteken kasuan, beraz, finkatu egin da Kutxabankek Euskadin nahiz Kordoban duen lidergoa.
Gainera, hipotekak ordaintzeko zailtasunak dituzten pertsonek, hitz egin, negoziatu eta irtenbideak emateko prest dagoen erakundea aurkitu dute. Horrela islatzen du hurrengo datu honek: gure bezeroek birnegoziatzeko aurkeztutako eskaeren %93 arrakastaz ebatzi da. Arazo larri honi aurre egiteko, gure Gizarte Ekintzek ‘Etxelan’ programa abiarazi dute, lerro propioa eta aitzindaria, gure bezeroei eragiten dieten hipoteka betearazpenek eragiten dituzten ondorioak leuntzera bideratuak.
EGE gure politikak, hamarkada luzeetan BBK-k, Kutxak eta Vitalek burutu duten indar traktorearen ondorengoak dira. Badugu ‘EGE politika’ kodea, negozio-eredu kaudimenduna garatzearekin dugun konpromisoari eutsi egin diogula erakusten duena, prozesuak eta jarduna alderdi ekonomikoko jasangarritasunarekin lerrokatzen dituena eta gizarte nahiz ingurumen arloetako gardentasunarekin eta portaera arduratsuekin.
Gardentasun horretan sakontzen jarraitu dugu, komunikazio-bide berrien bidez. 71.000 jarraitzailetik gora ditugu bi sare sozial garrantzitsuenetan eta 100.000 interakzio baino gehiago lortu dugu horietan eta 6 milioi pertsonatik gorako irismena ‘Facebook’en.
Halaber, gure ingurumenari diogun errespetua zenbait ekimenei eman diegun babesean islatu da, esaterako, ‘Vitoria-Gasteiz Green Capital’, baita BBKren ingurumen hezkuntza eta Kutxako Arotz Enea programei eustean ere.
2013 Gizarte Erantzukizun arloan erronka handiak dakartzan urtea da. Erronka nagusia, 2013ko lehen hiruhilekoan antzemango dute gure bezeroek, zerbitzua hobetu egingo baita, hiru sare komertzialen eta informatika-sistemen batuketa gertatu ostean hain zuzen ere.
Azken finean, gure gogoa, hiru Euskal Aurrezki Kutxek eremu honetan lortu zuten lidergo egoerari eustea ahalbidetuko duen Gizarte Erantzukizun kudeaketa-ereduan aurrera egitea da, horien gizarte erantzukizun eta ingurumen arloetako inspirazioak Kutxabanken bizirik dirau eta.