Negozioaren bilakaera
Enpresa partaidetuak
Garapen sozioekonomikoarekin eta lurraldean errotzearekin konpromisoa duten inbertsioak
Kutxabanken partaidetzen politika jarduera lurraldeko garapen sozioekonomikoan nahiz bezeroentzako produktu eta zerbitzu sorta zabaltzen laguntzen duten enpresetan epe ertaineko eta luzeko inbertsioetan datza. Hori guztiori arriskua dibertsifikatzeko irizpideei jarraiki.

- Energia: %56
- Azpiegituak: %14
- Komunikazioak:%8
- Finantzarioa: %4
- Promozio inmobiliarioa: %2
- Besterik: %16
Partaidetza-zorroaren banaketa | Mila euro |
---|---|
Energia (%56) | 1.917.256 |
Azpiegiturak (%14) | 474.409 |
Komunikazioak (%8) | 272.312 |
Finantzarioa (%4) | 145.717 |
Promozio inmobiliarioa (2%) | 82.310 |
Besterik (%16) | 538.454 |
Guztira | 3.430.458 |
Kutxen integraziotik atera den zorroa ordenatu eta arrazionalizatu egin da
2012an Kutxabankek birdimentsionatu egin du Euskaltelen zuen partaidetza; aldaketa hau banka Talderako negatiboak izan diren kontabilitate eta araudi ondorioei zegozkien. Kutxabank eta Iberdrola dira, oraindik ere. Erreferentzia bazkide nagusi hauek – akzioen %49,9 eta %2 kontrolatzen dute –,Euskaltelen hedapen-erronkak ahalbidetzen dituzte, eta lurraldean sustraitzeak irauten du.
Bilbao Gas Hub Sozietate Sustatzailean ere inbertsio esanguratsua egin du, gasaren eremuan jarduera-zentro handia sortu nahi duen eta egoitza soziala Bilbon duen apustu estrategikoa baita. Bazkide estrategiko gehiago sartu ondoren, ‘Hub’ enpresak bere jarduerari 2013an ekitea espero da.
SOZIETATEA | % | Kontabilitate-balioa (mila euro) |
---|---|---|
IBERDROLA | 5,04 | 1.298.062 |
PETRONOR | 14,0 | 280.697 |
EUSKALTEL | 49,9 | 248.469 |
ITINERE | 16,9 | 239.443 |
CAF | 19,06 | 227.986 |
ENAGAS | 5,0 | 192.658 |
CLH | 5,0 | 143.109 |