Ekonomia eta Finantza Informazioa
Egoera ekonomikoa zaila bada ere, negozioa zuzen kudeatzeak Kutxabank Taldeari emaitza onak lortzeko aukera eman dio, eta hauei esker, etorkizunari begira, ondasun-egoera sendoan mantentzen da.
Emaitzen Analisia
Emaitzak arrisku orokorretara eta aktiboen narriadurara hornidurak egitean zuhurtzia maila gorena islatzen du
Kutxabank Taldeak 2012an oso emaitza positiboak lortu ditu, Espainiako finantza-erakundeen bertako negozioaren zati garrantzitsu batek galera handiak izan dituen egoeran. Bateratutako etekina 84.560 mila eurokoa izan da. Honek, Kutxabanki euren negozioa transferitu zioten hiru Kutxen 2011ko baterako emaitzarekin alderatuta, %65,5eko jaitsiera erakusten du, eta CajaSurren ekarpen positiboa ia 5 milioi eurokoa izan da. Emaitza txikiagoa da, batez ere, horniduren zuzkiduran zuhurtzia handiko irizpideaz jokatu delako; horrela, 2/2012 eta 18/2012 EDLek zehaztutako hornidura-beharrak osorik bete dira. Aipatutako Dekretuak urteko lehen seihilekoan argitaratu ziren, eta denboraldi hartan, gainera, finantza-merkatuen bilakaera dela eta, banka-marjinak nabarmen narriatu ziren.
Interesen Marjina %13,3an igo da, balantzearen mugaegunen egiturak interes-tasen jaitsieren translazioa pasiboan aktiboan baino azkarragoa izatea ekarri duelako. Gainera, pasiboren gerran Taldearen jarrera ez da beligerantea izan, eta balantzearen kudeaketa zuzena izan da. Hala ere, kreditu-zorroaren prezioak berrikusteak – bereziki hipoteka-maileguenak- urteko azken aldian marjinak apurka narriatzea ekarri du, eta joera honek 2013an ere jarraituko du.
Finantzaz kanpoko produktu berriak merkaturatzeko egin diren saiakera arrakastatsuak gorabehera, zerbitzuengatiko diru-sarrerak, aldiz, %5,3an jatsi dira, banka-negozioa moteldu delako. Gainera, aseguru-etxeen baterakuntzaren kontabilitate-metodoan izandako aldaketak diru-sarreren zati bat emaitzen kontuaren beste idazpuru batzuetara (adibidez, Ustiapen beste Emaitza batzuk) mugitzea ekarri du, eta horrek kontabilitate-idazpuru hau %15,4ra jaitsarazi du.
Partaidetuen zorroak bere ekarpena gutxitu du, bai dibidenduen kasuan (%9,3an jaitsi da) bai partaidetza-metodoaren bidez baloratutako erakundeen kasuan (zenbateko negatiboetan geratzen dena), Kutxabank Taldea sortzean egindako baterakuntza-perimetroaren berrantolaketa dela eta zein partaidetutako erakunde batzuek, higiezinen negozioarekin lotuta daudenek batez ere, egindako ekarpen txikiagoa dela eta. Finantza-eragiketen emaitzak, aurreko urtekoekin alderatuta, antzeko mailetan geratu dira, eta funtsean errenta finkoko tituluen salerosketei dagozkie.
Horrela, Marjina Gordina 1.531 miloi eurokoa izan da, 2011ko zenbatekoaren antzera.
Ustiapen gastuak berriro murriztu egin dira eta eraginkortasun indizea hiru puntutan hobetu da
Hiru Kutxen integrazio prozesuak egiturak sinplifikatzetik eta arrazionalizatzetik eratorritako sinergien identifikazioan eta lorpenean zorroztasun handiena mantentzea bereziki garrantzitsua egiten du, eta baita zerbitzu zein kontratazio ereduetan praktikarik onenak aplikatzea ere. Baldintza hauetan, aurreko ekitaldietan hasitako ustiapen-gastuei eusteko joera areagotzen da, eta %7,0ean jaitsi dira gastu hauek. Horrek kostuak neurtzeko eta baliabideak optimizatzeko politikak duen eraginkortasuna erakusten du. Langileei dagozkien gastuak %3,4an gutxitu dira (CajaSurren jaitsiera garrantzitsua izan da, 2012an eta aurreko ekitaldietan langileen kopurua gutxitzeko ahalegin handien emaitza jaso duena), administrazio-gastuak %11,4an jaitsi dira eta amortizazioa %17,1ean. Eraginkortasun-indizea %56,2an kokatu da, eta aurreko ekitaldiarekin alderatuta, 3 puntu portzentualeko hobekuntza izan du.
Horrela, Ustiapen Marjina 671 milioi eurotan kokatu da, eta hazkundea, aurreko ekitaldiaren hazkundearekin alderatuta, %6,6koa izan da. Kutxabank Taldeak emaitzak behin eta berriro sortzeko duen gaitasuna, baita 2012ko ekitaldian izandako hain egoera negatiboetan ere, beraz, berresten da.
Hornidurak 585 milioi eurora iritsi dira, 2011n baino %21,2 gehiago
Kredituen eta partaidetzen zorroaren saneamendu-mailei dagokienez, kreditu-arriskuaren estalduran zuhurtzia maila handienak mantendu dira, eta zuzkiduraren inguruko araudiaren baldintza guztiak bete dira. Gainera, Taldeak 2012an integraziotik eratorritako kostuei aurre egiteko beharrezkoak diren zuzkidura guztiak eman ditu, ia 120 milioi euroko zenbatekoaz. Horrela, urtean egindako zuzkidura guztiak 585 milioi eurokoak izan dira, eta aurreko ekitaldian oso zuhurrak izan ziren zuzkidurekin alderatuta, %21,2ko hazkundea izan dute. Hori Taldeari dagokion eta arestian aipatu den emaitzaren murriztapenean islatzen da.
(mila €) | 2012 | 2011 (*) | %![]() |
s/ ATMs |
---|---|---|---|---|
Finantza-sarrerak | 1.831.318 | 1.870.116 | (2,1) | 2,67 |
Finantza-kostuak | (910.003) | (1.056.772) | (13,9) | (1,33) |
Interes Marjina | 921.315 | 813.344 | 13,3 | 1,34 |
Kapital tresnen etekina | 142.724 | 157.335 | (9,3) | 0,21 |
Partaidetza-metodoaz baloratutako erakundeen emaitzak | (16.110) | 73.673 | (121,9) | (0,02) |
Komisio garbiak | 309.018 | 365.055 | (15,4) | 0,45 |
Finantza-eragiketengatiko emaitza garbiak | 89.653 | 67.445 | 32,9 | 0,13 |
Truke aldeak | (491) | 18.310 | (102,7) | (0,00) |
Beste ustiapen-datu batzuk | 85.139 | 59.570 | 42,9 | 0,12 |
Marjina Gordina | 1.531.248 | 1.554.732 | (1,5) | 2,23 |
Administrazio-gastuak | (784.853) | (834.249) | (5,9) | (1,14) |
Amortizazioa | (75.376) | (90.927) | (17,1) | (0,11) |
Ustiapen Marjina | 671.019 | 629.556 | 6,6 | 0,98 |
Hornidurei egindako zuzkidura (garbia) | (139.769) | (51.857) | 169,5 | (0,20) |
Finantza-aktiboen narriaduragatiko galderak | (414.854) | (338.833) | 22,4 | (0,60) |
Ustiapen Emaitzak | 116.396 | 238.866 | (51,3) | 0,17 |
Gainontzeko aktiboen narriaduragatiko galerak | (30.554) | (92.282) | (66,9) | (0,04) |
Beste irabazi eta galera batzuk | (16.099) | 88.757 | (118,1) | (0,02) |
Zergen aurreko emaitzak | 69.743 | 235.341 | (70,4) | 0,10 |
Etekinen gaineko zergak | (20.100) | (15.934) | 26,1 | (0,03) |
Ekitaldiaren Emaitza Garbia | 89.843 | 251.275 | (64,2) | 0,13 |
Gutxiengoari egotzitako emaitza | (5.283) | (6.121) | (13,7) | (0,01) |
Taldeari egotzitako emaitza | 84.560 | 245.154 | (65,5) | 0,12 |
(*) Alderaketa egin ahal izateko, 2012.01.01etik aurrera Kutxabanken zati diren hiru Kutxen 2011ko emaitzen kontuen agregatua erakusten da