K Kutxabankeko markaren simboloa

Taldearen sozietateak

Bezeroari bideratutako zerbitzu eta produktuetan espezializazio-maila handiko sozietateak

Kutxabanken jarduera bera finantza Taldeko kide diren zenbait filialek osatzen dute. Sozietate hauek bezeroen eskura dagoen produktu eta zerbitzu sorta zabaltzen dute, espezializazio handiagoko ikuspegitik. Ekitaldiaren itxieran, Talde Bateratua osatzen duten sozietate guztien urteko kontuek izan dute kanpoko auditoria independentea, indarrean dagoen legediaren arabera. Esanguratsuenak honako hauek dira:

  • KUTXABANK, S.A.

    Kutxabank (Taldeko erakunde nagusia) 2012ko urtarrilaren 1ean eratu zen bankua da, Euskadiko hiru aurrezki kutxen integrazio prozesutik sortua - BBK, Kutxa eta Vital-, erakunde berriaren akziodun bakarrak, berari besterendu baitzioten euren finantza-negozioa. Bere jarduera burutzeko, 679 bulego ditu, horietatik 243 Euskaditik kanpo.
    2013ko abenduaren 31n, Orotarako Aktiboa 49.331 milioi eurokoa zen, eta Mozkin Garbia 35.342 mila eurokoa.
    Kutxabanken lortu den mozkin errepikakorraren zati bat gizarteari itzultzeko konpromisoari eutsi zaio, lurralde bakoitzean garatzen diren Gizarte Ekintzetariko bakoitzaren bidez.
    Kutxabankek 2013an absorzio-fusioz bateratu egin ditu Kutxabank Kredit S.A. eta CK Corporación Kutxa-Kutxa Korporazioa S.L.

  • CajaSur BANCO, S.A.

    2010ean eratu zen kreditu-erakundea, 2011ko urtarrilaren 1ean desagertutako CajaSurren aktiboak eta pasiboak lagapenez jaso zituena.
    387 bulego ditu bere jarduera burutzako.
    2013ko abenduan bere Orotarako Aktiboa 12.997 milioi eurokoa zen, eta Mozkin Garbia 2.146 milioi eurokoa.

  • KUTXABANK GESTIÓN SGIIC S.A.U. Y FINECO SGIIC S.A.U

    Taldearen Inbertsio Fondoak kudeatzen dituzten sozietateak dira. Gaur egun 7.763 milioi euroko ondarea kudeatzen dute, 90 fondotan banatuta. Taldekako kudeatzaileen rankingean bosgarren postuan daude. Kutxabank Gestión Euskadiko aurrezki kutxen hiru kudeatzaileen bat-egitearen emaitza da.

  • KUTXABANK EMPRÉSTITOS S.A.U.

    Ordaindukoak jaulkitzen dituen Sozietatea da. Ekitaldiaren itxieran, jaulkitako ordaindukoen nominala 449 milioi eurokoa zen.

  • KARTERA 1, KARTERA 2, KARTERA 4, SPE KUTXA eta ARABA GERTU

    Aktiboak edukitzeko eta administratzeko sozietateak. Izaera desberdinetako inbertsioak kudeatzen dituzte eta haien Orotarako Aktiboak 2.969 milioi eurora iristen dira elkarrekin.

  • NEINOR TALDEA ETA INVERLUR

    Higiezinen sustapenean diharduten zenbait sozietate hartzen dituzte barne, eta Kutxabank Taldeak higiezinen sektoreko arlo desberdinetako inbertsioa eta kudeaketa ardazten ditu, industriari dagokiona, nahiz etxebizitzena.

  • FINECO TALDEA

    Fineco Taldea errenta altuko erakundeetarako, nahiz inbertsiogile partikularrentzako banka pribatuan aditua da, eta ondareari buruzko aholkularitza eta kudeaketan diharduten zenbait sozietate ditu. 2013ko itxieran, 1.805 milioi euroko ondarea kudeatzen zuen.

  • ASEGURU-ETXEAK: KUTXABANK ASEGURADORA eta KUTXABANK VIDA Y PENSIONES

    Aseguru eta berraseguru eragiketetan diharduten sozietateak, lehen Biharko zeritzenak. 750.000 polizatik gora dute eta duten prima-bolumena 173 milioi eurotik gorakoa da.