K Kutxabankeko markaren simboloa

Negozioaren bilakaera

Enpresa partaidetuak

Kutxabankek lagundu egiten du enpresa partaidetuen bideragarritasunean, hazkundean eta estrategien diseinuan

Bere jarduera eremuetako enpresa sareekin duen konpromisoak islatzen duenez, Kutxabankek akzio-partaidetza esanguratsuak ditu ekonomiarako traktoreak diren enpresetan. Finantza Taldeak lagundu egiten die enpresa partaidetuei, eta haien bideragarritasunean lankide dute, hazkundean eta estrategien diseinuan.

Kutxabank Taldearen industria-zorroak 2.900 milioi eurotik gorako kontabilitate-balioa lortu zuen 2013ko abenduaren 31n.

Partaidetza-zorroaren banaketa



  • Energia: %55
  • Finantzarioa: %5
  • Azpiegiturak: %13
  • Besterik: %27


Partaidetza-zorroa
Partaidetza-zorroaren banaketa Mila euro
 Energia (%55) 1.646.282
 Finantzarioa (%5) 159.350
 Azpiegiturak (%13) 399.226
 Besterik (%27) 790.701
Guztira 2.995.559

Enpresa horien akzio-eraldaketa errazten du erakundeak, bere partaidetu-zorroaren mailaz mailako doiketa prozedura

2013an, Kutxabankek zerbitzu informatikoen bere enpresa hornitzaileen berrantolaketa amaitu du, baita konpainia horietan zuen partaidetza ere, Finantza-taldeari zerbitzua eman dieten pertsonen lan-eragina txikitzeko lehentasunean oinarritu de negoziazio aldeaniztuna burutu ostean. Prozesuaren ostean, lanari eutsiko zaio eta atzerriko kapitala sartu da, beraz, konpainia hauen enpresa-proiektuen eraginkortasuna eta bideragarritasuna bermatzen da epe luzean.

Kutxabanken industria-partaidetzak Taldearen neurrira egokitzen ari dira, araudi erregulazio berrira, baita erakundearen exijentziei ere. Akzio-eraldaketa prozesu hori 2014an amaitzea aurreikusi da, partaidetu-zorroaren neurriaren mailaz mailako txikitzearekin.