Estrategia eta analisia
KUTXABANKeko arduradun nagusiaren adierazpena
Kutxabankek, urteko memoria honen bidez, Gizarte Erantzukizunari dagokionez, iazko lorpenen gaineko xehetasunak jakinaraztearekin duen konpromisoa islatzen du, baita ekitaldi berrirako ezarritako erronken gaineko xehetasunak ere. Euskadiko finantza-taldeak gizarte osoaren esku jartzen du 2013ko Jasangarritasun Urteko txosten hau, Global Reporting Initiativeren nazioarteko estandarren arabera idatzia, eta honek ere, zorroztasuna eta gardentasunari dagokionez, erakunde aitzindarietako bat garela baieztatzen du.
Merkataritza-sare eta informatika-sistema guztien integrazio konplexua, urtearen lehen seihilekoan arrakastaz bukatua, 2013ko gertaera nabarmenetarikoa izan da Kutxabankerako. Taldea osatzen duten erakunde guztiak sistema-eragile bakarrean batzeak merkataritza tresnak nahiz irizpideak partekatzea ahalbidetzen digu, gure bezero guztiei gero eta zabalagoa den produktu eta zerbitzu katalogo komun bateko onena eskaintzea eta balia ditzaketen merkataritza abantaila kopurua zabaltzen jarraitu.
Aurrerapen teknologiko horren bidez, gainera, urrats garrantzitsua eman dugu gure finantza-zerbitzuak eskuragarriago izan daitezen. Banka mugikor berria abiarazteak bulegoak gure bezeroetara hurbildu ditu, horrela, saldoak kontsulta ditzakete, kontuen eta txartelen bidezko eragiketak egin, eta eragiketak sinatu eskuko telefonoetatik nahiz tabletetatik, segurtasun eta erosotasun osoz. Mugimendu-ezintasunen bat duten pertsonei gure banka hurbiltzeko asmoz, kutxazain-sarea egokitzen jarraitu dugu eta eskuragarriago jartzen ikusmen arazoak dituzten pertsonentzat ere, ONCErekin elkarlanean.
Gure bezeroekin ditugun harremanak finkatzeko helburuz, hurbiltasunean eta elkarrenganako konfiantzan oinarrituak, 2013an, hizkuntza politika kodea zehaztu eta onartu da, dihardugun lurralde bakoitzeko berezko hizkuntzaren erabilera bermatzeko helburuz.
Gainera, Taldeak ematen duen zerbitzuaren gaineko asetasun mailari buruzko ikerketa bat egin dugu bezero partikularren artean. Emaitzak gure erakunderako onak izan badira ere, ez dut poztasun hutsean erori nahi. Inkesta honek eman duen ondorio nagusietariko bat izan da, krisiaren ondorioz, gizarteak finantza-sektorean duen konfiantzak okerrera egin duela.
Kutxabanken argi eta garbi ikusten ditugu gure bezero askok bizi dituzten zaurgarritasun egoerak, batez ere, euren hipoteka konpromisoei erantzuteko ezintasuna dutenak. Horregatik, historikoki, negoziatzeko borondate handienaz egin diogu aurre arazo horri. Horrela islatzen du 2013an 8.500 hipoteka-mailegu baino gehiago birnegoziatu izanak eta horien baldintzak malgutu izanak, edo beti lehenengo lerroan kokatu izanak gure irtenbideak proposatzean. "Etxelan" programa da adibide on bat.
Aurten, korapilatsua aurrekoak bezalaxe, enpresa-sektoreari eragin dion krisiaren eraginez, enpresei ematen diegun laguntzari eutsi diogu eta zenbait finantzaketa-lerro berezi gaitu ditugu.
EGE arloan erakunde traktorea garen aldetik, erakundearen lehendabiziko Hitzarmen Kolektiboa sinatzeak mugarri garrantzitsua ekarri du. Lau urteko indarraldiaz, ordezkaritza sindikalaren %76ren babesaz sinatu da eta Taldeko langile-talde guztiak integratzen ditu behin betiko, erregulazio bakarraren eta lan-marko bakarraren bidez. Gastua murrizteko helburuarekin lerrokatuta, Hitzarmenak Kutxabankek gizarte arloan hobekuntza esanguratsuak egiteko duen borondatea islatzen du, batez ere, Taldea osatzen duten pertsonen lana eta familia-bizitza uztartzeko.
Ingurumen jasangarritasunarekin duen konpromiso historikoa duen giza taldea. Erakundeak jasangarritasun kulturaren sentsibilizazio eta dinamizatze proiektuetan eta inguruarekiko errespetuan duen inplikazioarekin batera, Kutxabankeko langileriak erakunde-boluntariotza jardunaldiak antolatzen eta zuzenean parte hartzen jarraitu du. Horren ildotik, bertako basoa kontserbatzeko eta birlandatzeko jarduerak antolatu dira. Gainera, ahalegin garrantzitsua egin dugu, berriz ere, energia kontsumoa nahiz finantza-transakzioetan erabiltzen den papera murrizteko.
Ez dezagun ahaztu Kutxabank dela aurrezki kutxa sortzaileen gizarte konpromiso historikoari eutsi dion erakunde bakarrenetariko bat. Horregatik, azken biak bezain ekitaldi zailetan ere, BBK, Kutxa eta Vital kutxaren Gizarte Ekintzek 27,9 milioi eurotik gorako dibidendu bateratua dute, garatzen dituzten gizarte programa garrantzitsuetara bideratuta.
Nazio Batuen Mundu Itunaren 10 Printzipioetara atxikitako erakundea den aldetik, Kutxabankek Enpresen Gizarte Erantzukizunaren oinarri diren hiru ardatzekin duen konpromisoa indartzen jarraitu du 2013an: alderdi ekonomikoa, gizartekoa eta ingurumenekoa. Hiru eremu horietan duen lidergo sendoaren kokapenetik, presidente nauen erakundeak ilusioz eta konfiantzaz egiten die aurre etorkizuneko erronkei.
Mario Fernández Pelaz
Kutxabankeko Presidentea