Ekonomia eta Finantza Informazioa
2013. urteak hiru euskal kutxen Kutxabanken barruko integrazioaren egonkortzea ekarri du. Urteko lehen hiru hilabetean izandako sistemen integrazioarekin, integrazio operatiboa amaitu da, hori guztia eguneroko banka-negozioaren eta bezeriaren beharrizanei ematen zaien arretaren kalterik gabe.
Krisialdia sektore ekonomiko guztietan orokorra bada ere, negozioaren kudeaketa egokiak bere aktiboen onbideratze maila hobetzea ahalbidetu dio Kutxabanki eta, zuzkidura gogorrak egin arren, emaitza positiboak lortzen jarraitzea, eta horri esker, etorkizunari begira ondare egoera sendoan mantentzen da.
Emaitzen Analisia
Emaitza nabarmena marjinen gaineko presio-testuinguruan eta egin diren ahalegin handiak eginda ere
Kutxabank Taldeak 108.319 mila euroko emaitza positiboak lortu ditu 2013an (CajaSur Taldeak 6.530 mila euroko ekarpen positiboa izan du), Espainiako finantza-erakundeentzat bankuen marjinen gaineko presio gogorrarengatik zaila izan den testuinguru batean, bai interes-tasen maila oso baxua izan delako bai berankortasuna etengabe hazi delako, zailtasunak dituzten bankuei emandako laguntzek Kutxabanken izan dituzten eraginak ahaztu gabe (SAREB delakoa, Gordailuen Berme Fondoari egindako ezohiko ekarpenak, etab.). Hau ez da oztopo izan Taldeak horniduren inguruan betidanik izandako zuhurtzia-politika mantentzeko. Eragile zigortzaile hauek guztiak marjinen kudeaketak, zerbitzuengatiko etekinek eta kostuei eusteko politikak berdinduak izan dira, azken urteotako joerari jarraituz.
Interes-marjinak %22,3ko jaitsiera izan du, batez ere interes-tasen jaitsierak kredituen zorrora pasatu direlako, hipoteka-maileguetara bereziki. Balantzearen egituran aipatutako maileguen pisu handiak marjinan eragin nabarmena du, CajaSur Banco-ren zenbait maileguk dituzten klausula jakin batzuk baliogabekotzat jotzen dituen epaiaren behin behineko betearaztearen ondoren batez ere. Hori urte amaieratik finantza-sarrerak zigortzen hasi da. Hala ere, pasiboaren kostearen kudeaketak zati batean aipatutako eragina moteltzeko aukera ematen du. Horregatik, adibidez, abenduan partikularrekin kontratatutako eperako gordailuen batez besteko prezioa %1,31ekoa izan da (%0,61ekoa 12 hilabete baino gutxiagorako gordailuetan). Kudeaketa ortodoxia dela eta, "carry trade" delakoa edo EBZren kontu-hartzearen tasaren eta zor publikoaren errendimenduaren arteko interes-tasen arbitrajea garrantzi gutxikoa da Kutxabank Taldean, Interesen Marjinaren % 11,8koa baino ez delako. 2014an marjinen gaineko presioak jarraituko du, merkatuaren interes-tasa maila egituraz oso baxuak espero direlako, eta hau aipatutako zoru-klausulen kentzearen eragin osoari zein 2014ko beste eragin arautzaile batzuei gehituko zaie.
Zerbitzuengatiko diru-sarrerak %4,1ean hazi dira, bereziki pasibo saldoak Inbertsio Fondoetara pasatu direlako eta finantzazkoak ez diren produktu berrien merkaturatzearen emaitzak, aseguruenak nagusiki, pozgarriak izan direlako.
Era berean, aseguruen negozio jarduerak oso nabarmen bultzatu du Ustiapen Beste Emaitza Batzuk atala, bai jarduera errepikariaren hazkundearengatik bai aseguru-zor jakin batzuen balio-jartzearengatik.
Industria-zorroaren emaitzak normalizatu egin dira, eta haien ekarpena positiboa izan da. Horrela, nahiz eta esposizio txikiagoak dibidenduen ekarpenean murriztea eragin, partaidetzako erakundeen negozioetan sortutako emaitza positiboek sobera orekatzen dute. Horren ondorioz, ekarpen errepikari osoa egonkortu da eta %3,2ko hazkundea izan du. Finantza-eragiketengatiko emaitzak nabarmen hazi dira aurreko urtearekin alderatuta, bereziki errenta finkoko posizioen kudeaketa dela eta, merkatuaren aukerak aprobetxatuta. Taldearen finantza aktiboen eta pasiboen kudeaketak gainbalioak sortzeko aukera ekarri du. Errenta aldakorraren zorroaren errotazioaren emaitzak, ordea, bere ekarpena murriztu du ekitaldi honetan.
Honekin guztiarekin, Marjina Gordina 1.322 mila eurokoa izan da; zenbateko hau 2012koa baino %13,7 txikiagoa da.
Kostuen moderazioa izan da ekitaldiko gakoetariko bat
Integrazioarengatik lortutako sinergiak nabarmenak dira ekitaldi honetan, eta administrazio gastuek %7,4ko jaitsiera izan dute. Horrek gastuak murrizteko eta baliabideak optimizatzeko politiken eraginkortasuna erakusten du. Langileen gastuek %5,2ko jaitsiera izan dute, eta administrazio gastu orokorrek %13,0ko murrizketa izan dute. Urteko amortizazioak aurreko urtekoekin alderatuta, %51,3 hazi dira, hiru Kutxen integrazioari lotutako garapen informatikoen ezohiko amortizazioa dela eta. Hori, zuhurtzia handiko irizpideen arabera, 40 milioi eurokoa izan da. Eraginkortasun indizea, aipatutako amortizazioa kontuan hartu gabe kalkulatutakoa, %60,6an dago.
Ustiapen Marjina 482 milioi eurokoa da, eta urreko ekitaldian sortutakoarekin alderatuta jaitsi da, neurri batean lehen aipatutako ezohiko amortizazioa dela eta.
Horniketak indartze arloan ahalegin berria egin du
Kredituen eta partaidetzen zorroaren saneamendu mailei dagokienez, 2012ko 2 eta 18 Errege Lege-dekretuen partaidetzen berresleipenak, Espainiako Bankuaren 1/14 Zirkularrean ezarritakoa betetzeko Emaitzen Kontuaren bidez erregistratuak, narriadurak erregistratzen dituen Emaitzen Kontu Bateratuaren lineak banan-banan aztertzeko zailtasunak sortzen ditu. Gertaera hau baztertuta, Emaitzen Kontuan eragin garbiak ez dituena, hornidurak guztira 431 milioi eurokoak dira. Hala ere, zenbateko hau 2012an hornitutakoa baino txikiagoa da; orduan hiru aurrezki kutxak integratzearen kostuak estaltzeko ia 120 milioi sartu ziren. Hitz batez, kreditu-arriskua, higiezinen aktiboena eta bestelako arriskuak estaltzeko zuhurtzia maila handienak mantentzen dira, eta arauek ezarritako zuzkidura-eskaera guztiak sobera bete dira.
Honekin guztiarekin, Kutxabank Taldearen emaitza 2013an 108 milioi eurokoa izan da, 2012ko 85 milioi euroekin alderatuta, %28 gehiago.
(mila €) | 2013 | 2012 | %Δ | BAO/g |
---|---|---|---|---|
Finantza sarrerak | 1.360.665 | 1.831.318 | (25,7) | 2,12 |
Finantza kostuak | (644.624) | (910.003) | (29,2) | (1,01) |
Interes marjina | 716.041 | 921.315 | (22,3) | 1,12 |
Kapital tresnen etekina | 105.428 | 142.724 | (26,1) | 0,16 |
Partaidetza metodoaz baloratutako erakundeen emaitzak | 25.188 | (16.110) | (256,4) | 0,04 |
Komisio garbiak | 321.608 | 309.018 | 4,1 | 0,50 |
Finantza eragiketengatiko emaitza garbiak | 116.321 | 89.653 | 29,7 | 0,18 |
Truke aldeak | 4.186 | (491) | (952,5) | 0,01 |
Ustiapen beste emaitza batzuk | 33.253 | 85.139 | (60,9) | 0,05 |
Marjina gordina | 1.322.025 | 1.531.248 | (13,7) | 2,06 |
Administrazio gastuak | (726.435) | (784.853) | (7,4) | (1,13) |
Amortizazioa | (114.015) | (75.376) | 51,3 | (0,18) |
Ustiapen marjina | 481.575 | 671.019 | (28,2) | 0,75 |
Hornidurei egindako zuzkidura (garbia) | (1.096) | (139.769) | (99,2) | (0,00) |
Finantza aktiboen narriaduragatiko galerak | (85.782) | (414.854) | (79,3) | (0,13) |
Ustiapen emaitzak | 394.697 | 116.396 | 239,1 | 0,62 |
Gainontzeko aktiboen narriaduragatiko galerak | (177.658) | (30.554) | 481,5 | (0,28) |
Bestelako irabaziak eta galerak | (123.924) | (16.099) | 669,8 | (0,19) |
Zerga aurreko emaitza | 93.115 | 69.743 | 33,5 | 0,15 |
Irabazien gaineko zergak | 16.070 | 20.100 | (20,0) | 0,03 |
Ekitaldiko emaitza garbia | 109.185 | 89.843 | 21,5 | 0,17 |
Gutxiengodueni egotzitako emaitza | (866) | (5.283) | (83,6) | (0,00) |
Taldeari egotzitako emaitza | 108.319 | 84.560 | 28,1 | 0,17 |