Estrategia eta analisia
Eragin, arrisku eta aukera nagusiak
Jasangarritasun Txosten hau argitaratuta, Kutxabankek bere egoera eta balio jasangarria sortzearekin duen konpromisoa sendotzen ditu, hau da, eskura dituen baliabideak eraginkortasun eta efizientzia (produktibitatea) eta gobernantza (gizarte erantzukizuna) irizpidez kudeatzeko asmoz.
Horretarako, beharrezkoa da Kutxabanken interes-talde bakoitzari eragiten dioten eragin, arrisku eta aukera nagusien analisia egitea, irizpide horiek kudeaketara sar daitezen.
Eragin nagusiak bezeroengan
Gure bezeroei dagokienez, aintzat hartu behar den alderdi esanguratsuena, ekitaldi honetan burutu den BBK, Kutxa eta Vital Kutxaren sareen eta informatika-sistemen integrazio operatiboa, plataforma bakarrean, izan da.
Integrazio informatikoak Taldearen praktika eta produktu onenak baliatzeko aukera eskaintzen die Kutxabanken erabiltzaile guztiei, baita merkataritza abantaila handiagoak eta eskura dagoen produktu eta zerbitzu sorta zabalagoa ere. Gainera, kokapen teknologiko bikaina eman dio Taldeari, sare guztiek partekatzen baitituzte tresnak eta merkataritza politika komunak.
Kutxabankeko bezeroek ohiko banku kudeaketak eskuragarri izatea nabarmen hobetu da 2013an, Banka mugikor berria abiarazi ondoren, partikularrentzat nahiz enpresetarako.
Kutxabanken merkataritza-jarduerak, Finantza-taldea osatzen duten erakundeekin partekatzen du eta, eutsi egin dio euren bezeroei arreta pertsonalizatu onena eta haien beharrizan partikularrei egokitutako produktu-sorta eskaintzeko lehentasuna. Zentzu horretan, epe luzerako harremana bilatzen du bere bezeroekin, hurbilekoa eta profesionala, erakundearekiko lotura gero eta handiagoa sarituz, abantaila garrantzitsuen bidez, eta balio erantsi handiko zenbait sustapenak baliatzeko aukeraz.
Kutxabankek bere bezeroekiko elkarrizketarako duen bide garrantzitsuenetako bat sare sozialak dira, eta finantza-erakundeak indartsu sustatu du bide hori. Kutxabank seigarren erakundea da estatuan, sarren bidez duen interakzio kopuruari dagokionez. Gaur egun, 85.000 jarraitzailetik gora du Facebooken eta Twitter-en.
Adin segmentu guztietako 400.000 bezerok jaso dituzte, halaber, 350 newsletter, Kutxabanken bezero izateak ematen dizkien abantailei buruzko informazioa izan dezaten.
Beraz, ekitaldi honetan lortutako arrakasta nagusiak, honako hauek izan dira:
- Sare eta informatika-sistema guztien integrazio operatiboa
- Merkataritza tresna eta politika komunen ezarpena
- Banka mugikor berria abiaraztea, partikularrentzat nahiz enpresetarako
- Aldez aurretik emandako mailegu pertsonaletan eman diren 24,5 mila milioi euro balia ditzakeen sailkatutako bezero kopurua 1,25 milioiraino igotzea
2014rako helburuak honako hauetarantz bideratuko dira:
- Hipoteka-kredituak berpiztea. Etxebizitza eskuratzea erraztea Kutxabanken kultura historikoaren atala da. Horregatik, erakundea aktibo mantendu da krisialdi urteetan ere. Ekitaldi berriari begira, zenbait eskaintza eta hobekuntza prestatu ditu, populazio segmentu bati, bere etxebizitza erosteko finantzaketa eskura dezan, aukera hobeak emateko.
- Kontsumoa dinamizatzea. Kontsumo arduratsua eta azterketa, kontrol eta kreditu-esleipenaren eredu oso zehatza bultzatzen duen filosofiaz, Kutxabankek finantzaketa-eredu gero eta errazagoak eta erosoak balia ditzakeen bezero kopurua handitzen jarraituko du.
- Gorabeherarik gabeko erretiroa planifikatzea. Bezeroen artean, erretirorako nahi den bizitza-maila bermatuko duen aurreikuspen aurrezkia sustatzeko ahalegin berezia egiten ari da. Horregatik, aurrezki ibilbide pertsonalizatuen diseinuan egiten da lan, baita erakundeak duen aurrezki eta aurreikuspen produktu sorta zabalaren kudeaketa indibidualean ere.
- Segurtasuna eman. Kutxabanken aseguruek, bere bezeroen bizitza bat-batean alda lezaketen gertakizunen aurreak, beharrezko babesa eskaintzen dute.
Eragin nagusiak Giza Taldean
Giza taldeari dagokionez, erakundearen zuzendaritzak eta langileen ordezkariek Kutxabankeko langileria osatzen duten pertsonen lan-harremanak jatorrizko erakundearen arabera mantentzeko konpromisoa adostu zuten. 2013ko abenduaren 19tik aurrera, Kutxabanken I. Hitzarmen Kolektiboaren sinaduraz, erakundearen langileriaren lan-harremanen erregulazio-markoa ezarri zen. Alderdien borondatea izan zen, 2011ko irailean egin zen, eta gerora, 2013ko maiatzaren 12an aldatu zen, hiru Kutxen integrazio akordioaren bidez, oraindik indarrean prozesuari ekitea, hau da, langileriaren beharrezko berrantolaketari ekitea, zerbitzu zentralen eta bulegoen beharrezko arrazionalizatzea lortzeko.
Pertsonekiko borondate eta konpromiso honek zenbait eragin zehaztu ditu giza taldeari dagokionez, 2013 urtean:
- Langileriaren integrazio efektiboa, CajaSur-en Hedapeneko negozioa Kutxabanki lagatzeko akordioetan oinarrituta, eta Kutxabank Andaluziakoarenak CajaSur-i, 2013ko urtarriletik aurrera.
- Jatorri desberdinetako langileria Kutxabanken integratzeko akordioa aldatzea, 2013ko maiatzaren 13ko dataz.
- Kutxabanken Hitzarmen Kolektiboa 2013ko abenduaren 19an, negoziazio mahaiaren ordezkarien %76,9k sinatuta, eta 2016 arteko indarraldiaz. Marko berria dakar, Kutxabanken errealitateari egokitua, eta langileriaren lan-harremanak arautze ditu.
- Integrazio-akordioan aurreikusitako aurre-erretiro programa hedatzea.
- Bulegoak arrazionalizatzea, lan-hitzarmenean adostutako mugikortasun geografiko kasuetarako zehaztutako konpentsazioak ezarriz.
- 2013ko otsailean eta martxoan, Kutxabanken integrazio operatiboa burutu dadin beharrezko prestakuntza jardueren prestaketa, diseinua, antolakuntza eta egikaritzan laguntzea eta pertsonak mugitzea, trukerako eta bulegoetan laguntza emateko.
- Zerbitzu zentralak berrantolatzea eta birziklatze profesionalarekin zerikusia duten pertsonei lan berria esleitzea.
- Gaitasunetarako, jardueraren ebaluaziorako eta pertsonen kudeaketarako eredu bakarra definitzea Kutxabank talde osorako.
- Zuzendaritza trebetasunak garatzeko eta arlo horretako prestakuntza jasotzeko prestakuntza ematea talde arduradunei, Kutxabank Zuzendaritza Garapenerako Eskolaren bidez.
- Kutxabankeko arlo guztietan integrazio eraginkorra burutu dadin, mota guztietako prestakuntza ekimenak antolatzea eta hedatzea: eragiketak, araudia, komertziala, zuzendaritza...
Honako erronka hauek ezarri dira 2014rako:
- Zuzendaritza Garapenerako Eskola bultzatzea, langileriaren zuzendaritza gaitasunak hobetzeko palanka den aldetik, baita antolakuntza kohesioa eta ezagutzara bultzatzeko ere.
- Xehekako sareko Zuzendaritzari laguntza ematea, eredu komertzialaren integrazio eta eraldaketa prozesuetan, kohesio eta praktika onen partaidetza mekanismoen bidez.
- Xehekako bankako bulego guztien sailkapen bateratura jotzea.
- Kutxabanken integrazio akordioan, eta horren 2013ko maiatzaren 13ko aldaketan, zehaztutako aurre-erretiro egutegiarekin aurrera egitea eta burutzea.
- Integrazio operatiboaren ostean, zerbitzu zentralen berrantolaketa eta bulegoen arrazionalizatze prozesuak burutzea.
- Zerbitzu zentraletako eta handizkako sareetako postuak sailkatzeko eta baloratzeko eredu bakarra, ekitatiboa eta homogeneoa diseinatzeari ekitea, Kutxabank osorako.
- Bulegoen dimentsionatze eredu bakarra ezartzea, komertzialki eta operatiboki eraginkorra.
- Talentuaren kudeaketa bultzatzea, eta langileriaren garapen eta sustapen profesionala erraztea, aukera profesional berrien estalduraz, bulego eta zerbitzu zentraletako eta handizkako sareetako postuen sailkapen-eredu berritik abiatuta.
Eragin nagusiak Hornitzaileengan
Legea betetzen dela ziurtatzeko eskakizun multzoa ezartzea ahalbidetzen duen erosketa prozedura du Kutxabankek, baita Gizarte Erantzukizuneko baloreak bere horniketa katera zabaltzen direla ziurtatzeko ere.
Ekitaldi honetan, hornitzaile guztien homologazioa zein urtean behingo ebaluazioa orokortu egin dira eta erosketa kontratazioetan, EGE gaietan, Konpromiso Etikoa sartu da. Konpromiso honen bidez, hornitzaileak honakoa dio: "Mundu mailako Itunaren Printzipioen irismena ezagutzen duela eta bere jarduerei ezar dakiekeen indarrean dagoen araudia betetzen duela dio, eta ondorioz, Kutxabanki helarazten dion produktuan/zerbitzuari ere heltzen zaiola. Honen frogatan, Kutxabanki ahalmena eman dio, hala erabakiz gero, betetze-maila hau dokumentuz froga dezan".
Gainera, Hirugarren Sektoreko eta Ekonomia Sozialeko enpresei egiten zaien erosketa kopuruaren igoera bultzatzen du Kutxabankek.
Gure hornitzaileenganako trakzioarekin aurrera egiteko, ekitaldi honetan, 2013an hasi zen "Komunikazio elektroniko sistema bidirekzionala" delakoaren ezarpenean sakondu da eta hurbiltasun eta konfiantza harremana arindu eta errazten du, Kutxabanken hornitzaileekiko Jokabide Kodean adierazten den objektiboa betetzeko helburuz.
Eragin nagusiak Gizartean eta Ingurumenean
Haien etxebizitzak galdu ostean, egoera zurgarria eta bazterketa soziala bizi duten familia eta pertsonen egoerari erantzuteko, Kutxabankek neurri multzo bat eratu du bazterketa egoeran egon eta haien hipotekei aurre egin ezin dieten bankuko bezeroentzat. Krisia ezaugarri duen ziklo ekonomikoan, Kutxabank lehen lerroan kokatu da, hipotekak ez ordaintzeak dakartzan gizarte beharrizanei erantzuteko botere publikoetatik planteatu diren irtenbideei borondatez atxikitzeko orduan.
Finantza-erakundeak negoziaziorako borondate maximotik heltzen dio gai honi. Euren hipoteka konpromisoei aurre egiteko zailtasunetan aurkitzen diren familiei eta pertsonei kredituen amortizazioan ordainketetan gabeziak eskatzeko aukera eskaintzen die erakundeak, edo epeak luzatzea maileguen kuotan eramangarriago egiteko. Izan ere, 2013an Kutxabank 8.543 hipoteka-mailegu birnegoziatu ditu bere bezeroekin, eta malgu horien baldintzak malgutu egin dira.
Euren etxebizitzak galdu dituzten pertsonei Etxebizitzen Gizarte Fondora biltzeko aukera eskaintzen die Kutxabankek. Ekimen hau Espainiako exekutiboak abiarazi zuen eta Kutxabank izan zen horretara atxiki lehen finantza-erakundeetariko bat, hutsik zeuden 150 etxebizitza ekarri baitzituen fondo honetara. Fondoak alokairu zerbitzua eskaintzen du, kopuru urriko alokairuen bidez.
Etxebizitza galdu eta gizarte bazterketa egoeran bizi badira edo bizitzako arriskutan badaude, Bankuak diseinatutako programa propiora biltzeko aukera ere badut, Etxelan deritzon programara, hain zuzen ere. Ekimen honek jarduera maila bitan dihardu. Alde batetik, lanik gabe dauden pertsonei lan merkatura sartzen laguntzen die. Irtenbideen bigarren mailak, pertsona eta familia hauei, bi urtez, erakundeak berak ordaintzen dituen alokairuak dituzten etxebizitzetan bizitzea ahalbidetzen dieten formulak eskaintzen ditu.
Krisiari eta, batez ere gazteen artean dagoen langabezia-tasa jasoari erantzuteko, Kutxabankek bultzatzen duen beste ekimen sozialetako bat beste, enplegurik gabeko gazte tituludunek lan esperientzia eskura dezatela bultzatzea izan da, prestakuntza-praktiken bidez, edo haien espediente akademikoak hobe ditzatela, prestakuntzaren bitartez.
Hori izan da Global Trainning beken helburua, azken ekitaldi bietan Eusko Jaurlaritza eta Euskadiko hiru Kutxek elkarlanean garatuak. Beka horietarako bideratu den zenbatekoa 1.300.000 eurokoa izan da eta 100 gaztek erabili dute.
Halaber, Erasmus bekei eman zaizkien laguntza osagarriak aipatu behar dira. Horretara 360.000 euro bideratu dira eta 675 ikaslek erabili dute programa hori.
Era berean, Kutxabankek garatu duen babes-jarduera zabala ere nabarmendu behar da, 2013an 1.000 kirol eta kultura tokiko ekimen baino gehiago babestu baititu, esaterako, Kontxako estropadak, Zornotza, Elgoibar eta Donostiako nazioarteko krosak, musika jaialdiak, BBK Live, Azkena Rock, KutxaKultur Festibala, Jazz Gasteiz, Jazzaldia Donostian eta Hondarribi Blues eta zenbait kultura jarduera, Donostiako Nazioarteko Zinemaldia eta hiri horretako Beldurrezko Zinemaren Astea, besteak beste.
Gizarte eremuarekin konprometitu den jardueraren ildo beretik, Kutxabankek eta bankuaren jabe diren hiru Kutxek zera adierazi dute, elkartasuna, gizarteratzea, etika eta jasangarritasuna oinarri dituzten printzipioak partekatzen dituztela; baita garapen komunitarioari laguntzeko ahaleginean eta gizarte ekintzaren abangoardia izateko ahaleginean oinarritzen direnak ere.
BBK, Kutxa eta Vital Kutxaren Gizarte inbertsio bateratua, honako hau izan da 2013an, mila eurotan:
2012 | 2013 | |
---|---|---|
Gizarte eta osasun laguntza | 55.180 | 15.417 |
Kultura eta aisialdia | 43.863 | 11.299 |
Hezkuntza eta ikerketa | 15.086 | 8.146 |
Ondare historikoa, artistikoa eta naturala | 5.816 | 1.212 |
2012ko zenbatekoekin dauden aldeak bi arrazoi nagusik azaltzen dituzte: Lehenengo eta behin, bankuaren irabaziek %65eko jaitsiera izan zuten 2012an, eta horrek murrizketa ekarri zuen Gizarte Ekintzetara bideratutako zuzkiduretan. Bigarrenik, kutxa jabeen gizarte inbertsioa neurtzean irizpideak eguneratzea, beraz, orain, txostenek Gizarte Ekintzetara bideratutako Inbertsio Garbia baino ez dute islatzen, aurreko ekitaldietako txostenetan islatzen zen Kudeatutako Orotarako Bolumena islatu beharrean.
Ingurumeneko jasangarritasunaren arloan, nabarmena izan da Kutxabankek Añanako Haran Gazia proiektuan izan duen parte hartzea. Munduko ingurune garrantzitsuenetako bat eta proiektu estrategikoa Arabarako, haren balio arkitektonikoak, ingurumenekoak, paisaiakoak, kulturalak, turistikoak, sozialak eta ekonomikoak direla-eta.
Finantza-taldearen langileriak berak parte hartu ahal izan du, zuzenean, erakunde-boluntariotza jardunaldietan. Jardunaldi horietan baso autoktonoaren kontserbazio eta birlandatze jarduera bat garatu dute, baita bi hezkuntza-jardunaldi ere, Bizkaiko Golkoan zetazeoak eta itsas hegaztiak ikustean oinarrituak.
Beste alde batetik, Bankuaren jabe diren Kutxek sustatzen dituzten gizarte ekintzek zenbait ekimeni laguntza ematen jarraitu dute, esaterako, Kutxa Ekogunea, jasangarritasun eta ingurumenarekiko errespetuaren kulturan sentsibilizatzeko eta dinamizatzeko arloan dagoen proiektu interesgarrienetako bat, Gipuzkoako gizarteari, kulturari eta ekonomiari lotua, edo Urdaibai Bird Centre, hegaztien ingurumena eta migrazioa aztertzen diharduena. Gainera, BioeskolaBBK programan izena eman zuten 70 familiak hasi dira etxean produktu ekologikoz betetako otzarak jasotzen. Produktu horiek aipatutako baratz ekologikoaren proiektuak ekoizten ditu eta gaizotasun mentala duten eta bazterketa arriskuan bizi diren pertsonek egiten dute lan bertan.
Dibulgazio arloko jardueretan Vital Kutxak Ingurumen Azterketetarako Arabako Zentroarekin duen lankidetza hitzarmena ere azpimarratu behar da, baita Hobekuntza programak sustatu dituen ingurumenaren ezagutzara bideratutako 38 jarduerak ere. 2.000 adineko inguruk hartu dute parte jarduera horietan.
Energia kontsumoa eta paper kontsumoa murriztera eta hondakinen trataerara bideratutako neurriei dagokienez, orain arte Kutxek garatu duten jarduera-lerroari eutsi zaio. Zentzu horretan, eraginkortasun energetiko gorakorra lortzera bideratutako zenbait neurrik aurrera egin dute, esaterako, argiaren kontrol automatikoa, berogailua eta aire girotua pizteko ordutegiak doitzea, zerbitzuen beharrizanetara eta bezeroen artapenerako eraginkorrago doitu baitira.
2013ko helburuak EGE arloan KUTXABANKen:
ARLO ARDURADUNA | INTERES-TALDEA | HELBURUAK ETA GARATU BEHARREKO JARDUERAK | ADIERAZLEA | EMAITZA |
---|---|---|---|---|
MARKETIN | BEZEROAK | Bezeroen asetasun-maila ezagutzea, arretari eta zerbitzuaren kalitateari dagozkion arloetan | Ikerketa egitea | Ikerketa egina |
Zerbitzuaren kalitatea hobetzea, Kutxabank.net kontratazioa internet bidez sartuz | Kontratazio aukera ezartzea | Egina eta abiarazita 2013ko azaroan | ||
Zerbitzuaren kalitatea hobetzea, online banka aplikazioa enpresetarako eta partikularrentzako eskuko telefonoetara sartuz | Aplikazio berria ezartzea | Egina eta abiarazita 2013ko azaroan | ||
Gizarte ekonomiako produktuak, ekologikoak eta GKEi egiten zaizkien dohaintzak Marketineko sustapen-ekintzetan sartu | Sustapen kopurua / sartutako artikuluak | Puntu-katalogoaren sustapen 1 eta bidezko merkataritzaren 9 artikulu sartuta eta puntuak elikagai-bankuari lagatzeko 3 aukera | ||
BEZEROAK GIZARTEA | Itsuek finantza-zerbitzuak eskura ditzatela erraztea | Online banka itsuei egokitzea (teklatu fisikoa PINerako eta sinadura elektronikorako) | Egina eta abiarazita 2013ko azaroan | |
Mailegu Berdeen eta arduratsuen lerroak ezagutzera ematea edo publizitatea egitea | Egindako publizitate-kanpaina kopurua | Web gunean egindako kanpaina bat, 2013ko martxoan hasita, kontsultatu Gida Berdea eta mailegu Berdearen ezaugarriak | ||
Bide aniztasuna bultzatzea, hurbiltasun handiagoa lortzeko bezeroekiko harremanean eta paper kontsumoa murrizten jarraitzea | Bidalitako newsletter kopurua, e-mailez, sms bidez eta mailen bidez | 350 newsletter talde desberdinetako 400.000 bezerori bidalita eta 2013ko iraila -azaroan egindako kanpaina: 57.001 bezeroren eskuko telefonoko eta posta elektronikoko 73.365 datu hartuak | ||
Ezintasunen bat duten kolektiboei egokitutako jarduerak planifikatzea | Egindako jarduera motak | Kirol eta kultura jarduerak, batez ere hipoterapia edo equinoterapia terapiak | ||
BEZEROAK GIZARTEA LANGILEAK | Gure bezeroen, langileen eta oro har, gizartearen ingurumenarekiko sentsibilizazioa hobetzea, erakunde-boluntariotza praktiken bidez (garbiketa eta zuhaitzak landatzea basoetan) eta naturarekin zerikusia duten beste jarduera batzuk | Egindako jarduera kopurua | Garbitzeko eta sastrakak kentzeko jarduera 1, iaz erositako lurretan eta zenbait espezietako 3.000 kimu landatzeko. 500 lagunek hartu zuten parte (2013.05.01) eta 2 irteera itsasontziz bezeroekin hegaztiak eta zetazeoak ikusteko. Lurgaiako adituekin | |
GGBB | LANGILEAK | Enpresako lan-giroa ezagutzea | Lan-giroari buruzko barne inkesta egitea | %24ko parte hartzea |
Erretiro-plana hedatzea | Planari atxiki zaion pertsona kopurua | 319 pertsona | ||
Zentroen arteko desplazamenduak optimizatzea, garraio kolektibo sistemaren bidez, Kutxabankeko bulego zentraletako langileentzat | Garraio-sistema hori erabiltzen duen pertsona kopurua | 2013/06/17tik garraio kolektiboak dihardu egunero, Donostia eta Bilbo artean. 2013/11/18tikGasteiz eta Bilbo artean. Zerbitzu honek 36 joan-etorri indibidual aurreztu ditu, batez beste, eguneko | ||
Finantza-aholkulari egiaztagiria duten pertsonen kopurua handitzea | Ziurtagiria duen pertsona kopurua | 166 pertsona ziurtagiridunak | ||
Langileen trebakuntza profesionala hobetzea prestakuntzaren bidez | Emandako prestakuntza ikastaro kopurua, Sortutako ikastaro berri kopurua eta Trebatutako pertsona kopurua | 210 prestakuntza ikastaro, 12 ikastaro berri eta 4.887 pertsona trebatuta | ||
EROSKETAK | HORNITZAILEAK | Berritzen diren kontratuetan konpromiso etikoaren klausula sartzen jarraitzea | Klausula kontratuetan sartzea | 150 kontratu berri klausula hori dutenak |
Hornitzaileekiko kontratuen esleipenerako eta kudeaketa elektronikorako proiektua egitea | Proiektuaren garapena eta proba | EGarapen eta ezarpen fasean 2013 osoan . Abiaraztea 2014ko urrirako aurreikusita | ||
BEZEROAK GIZARTEA | Paper pastaren kontsumoa murriztea, ingurumen eragina murrizteko | Gramo gutxiagoko papera erabiltzea, A4ko 1/3 formatudun dokumentuetan | 90grko papera kontsumitzetik 80grkoa kontsumitzera igaro da (DINA4ko 1/3 formatuko 4 milioiko kontsumo-murrizketa aurreikusi da ) 1.389kg paper aurreztea ekarri duena | |
GIZARTEA | Gizarte enpresak kontratatzea zenbait lanetarako (lorezaintza, garbiketa ... ) | Kontratatutako enpresa kopurua | 14 enpresa | |
ZERBITZU OROKORRAK -MANTENUA | INGURUMENA GIZARTEA | Eraginkortasun energetikoa: eraikin nagusiko argiztatzea eta aire girotua optimizatzea, Kale Nagusia 30-32, Bilbo | Proiektua egitea | Proiektu egina |
Ingurumen eragina minimizatzea: errefrigeratze dorreak kentzea, Kale Nagusia 30-32, Bilbo | Proiektua egitea | Proiektu egina | ||
Eraginkortasun energetikoa: eraikin nagusietako argiztatzea optimizatzea, Garibai eta Getaria, Donostia | Proiektua egitea | Proiektu egina eta atal bat ezarrita | ||
HIGIEZINEN NEGOZIOA | GIZARTEA | Basoetan ditugun lurren ustiapena, mantenua eta birlandatzea: - Baso azaleraren %2 botatzea - Azaleraren %2 birlandatzea - Garbiketak egitea, lurrak ongarritzea, inausketa altuak eta baxuak egitea basoko azaleraren %80an |
- Bota den baso azaleraren portzentajea - Birlandatu den azalera portzentajea - Ongarritu, garbitu eta inausi den baso azaleraren portzentajea. |
Pino Insignis 25,30 hektarea bota dira eta 2,10 hektarea Eukaliptus (baso azaleraren %2,2) 24.500 haritz landatu dira 15,56 hektareatan eta Pino Insignis 8,58 hektareatan. (baso azaleraren %2,2) Udako garbiketak eta hutsarteak betetzea haritz eta pago 33,14 hektareatan (baso azaleraren %80) |
GARAPENA ETA PROIEKTUAK | GIZARTEA | Egunero Zerbitzu Zentraletara bidaltzen diren paper-zerrendak desagerraraztea | Ezabaketa ezarria | 13.11.12an ezarritako neurria Aurrezki balioetsia 2.800Kg* paper |
ERALDAKETAK ETA PROZESUAK XEHEKAKO SAREA | GIZARTEA | Paper gutxiago erabiltzea inprimatzean, txartelen kontratua aldatzea | Dokumentu aldatua | Urteko aurrezkia: 4 milioi folio DIN-A4, 20.000 kg-ren baliokide ** |
Paper gutxiago erabiltzea inprimatzean, aurretik bazegoen kontratuan aldizkako transferentzietako altaren mende | Dokumentu aldatua | Urteko aurrezkia: milioi 1 folio DIN-A4, 5.000 kg-ren baliokide | ||
EGE | LANGILEAK | Ingurumen praktika onen gidaliburua egitea eta zabaltzea | Gida egitea eta intraneten argitaratzea | Burutua |
BEZEROAK | Hizkuntza arloko politika definitzea, bankuak diharduen lurraldeetako berezko hizkuntza desberdinen erabilera antolatzeko | Kutxabanken Hizkuntza Politika definitzea | Onartua Batzorde Betearazlean 2013.12.26an | |
Hizkuntza arloko kexen kudeaketa hobetzeko, dauden gabeziak konpondu eta mailaz maila murrizteko | Kudeaketa eta ebazpen protokoloa ezartzea | Protokolo definitua eta ezarria | ||
BEZEROAK GIZARTEA | Barne batzordea eratzea bankuaren hizkuntza desberdinen erabileraren garapena dinamizatzeko eta jarraipena egiteko, barneko harremanetan nahiz gizartearekin dituenetan | Hizkuntza Batzordea sortzea | Batzorde sortua, lehendabizikoz bildu zen 2013.11.21ean |
* 2014rako aurrezki balioespenaren arabera egindako balioespena (28.000Kg. paper) SISTEMEN arabera kalkulatuta. (1,3 milioi hartu dira aintzat -1,5 hartu beharrean- aldizkako zerrenden intzidentzia murrizteko.)
** 2,5 kg/ DINA4 80grko 500 folioko paketea