Gobernu organoak
Kutxabanken administrazioa, kudeaketa eta kontrola honako Organo hauei dagokie:
- Akziodunen Batzar Nagusia
- Administrazio Kontseilua eta bere Organo Eskuordetuak:
- Batzorde Betearazlea
- Arriskuaren Kontrol Batzordea
- Izendapen Batzordea
- Ordainsari Batzordea
- Auditoria eta Betetze Batzordea
Akziodunen batzar nagusia
Batzar Nagusia akziodunen batzarra da, behar bezala deitua eta eratua. Hartzen dituen erabakiak derrigorrez bete beharrekoak dira akziodun guztientzat, baita disidenteentzat eta bertaratu ez direnentzat ere, legeak akziodunei ematen dizkien eskubide eta ekintzen kalterik gabe.
Batzar Nagusiak ohikoak edo ezohikoak izan daitezke. Ohiko Batzar Nagusia, ondorio horietarako aldez aurretik deitua, derrigorrez biltzen da urtean behin (1), ekitaldi bakoitzeko lehendabiziko sei (6) hilabeteen epealdi barruan.
Sozietatearen hiru (3) akziodunak ditu kide Batzar Nagusiak: Bilbao Bizkaia Kutxa Fundación Bancaria-Bilbao Bizkaia Kutxa Banku Fundazioa, Fundación Bancaria Kutxa-Kutxa Banku Fundazioa eta Caja De Ahorros de Vitoria y Álava -Araba eta Gasteizko Aurrezki Kutxa Fundación Bancaria.
Administrazio kontseilua
Kutxabank zuzendu, administratu eta ordezkatzeko eginkizuna du Administrazio Kontseiluak, hori guztiori Akziodunen Batzar Nagusiari dagozkion atribuzioen kalterik gabe. Oro har, hilean behin biltzen da.
Administrazio Kontseiluak hamar (10) kontseilari ditu gutxienez eta hogei (20) gehienez, eta lau (4) urtez dihardute euren karguetan. Batzar Nagusiari dagokio Administrazio Kontseiluko kide kopurua zehaztea.
Gaur egun hamabost (15) kide ditu:
- Gregorio Villalabeitia Galarraga jauna (Presidente Betearazlea)
- Xabier Gotzon Iturbe Otaegi jauna (Lehenengo Presidenteordea)
- Luis Viana Apraiz jauna (Bigarren Presidenteordea)
- Joseba Mikel Arieta-Araunabeña Bustinza jauna
- Ainara Arsuaga Uriarte andrea
- Iosu Arteaga Álvarez jauna
- María Begoña Achalandabaso Manero andrea
- Alexander Bidetxea Lartategi jauna
- Jesús María Herrasti Erlogorri jauna
- José Miguel Martín Herrera jauna
- María Victoria Mendia Lasa andrea (Kontseilari Koordinatzailea)
- Josu Ortuondo Larrea jauna
- Juan Mª Ollora Ochoa de Aspuru jauna
- José Antonio Ruiz-Garma Martínez jauna
- Carlos Aguirre Arana jauna
Era berean, idazkari eta presidenteorde ez-kontseilari karguak dituzte:
- Irantzu Irastorza Martínez andrea (Idazkari ez-kontseilaria)
- Xabier Notario Bordonaba jauna (Presidenteorde ez-kontseilaria)
Batzorde betearazlea
Administrazio Kontseiluaren organo eskuordetua da eta Administrazio Kontseiluaren eskumeneko gaiak izanda, batzordearen beraren iritziz, lehenbailehen ebatzi behar diren gai guztiak erabakitzea du helburu. Salbuespen dira, Legean, estatutuetan edo Kontseiluaren Araudian xedatutakoaren arabera eskuordetu ezinak diren gaiak.
Administrazio Kontseiluak izendatutako bost Kontseilarik osatuko dute, gutxienez, Batzorde Betearazlea, eta hamarrek, gehienez.
Gaur egun honako kide hauek ditu:
- Gregorio Villalabeitia Galarraga jauna
- Xabier Gotzon Iturbe Otaegi jauna
- Luis Viana Apraiz jauna
- José Antonio Ruiz-Garma Martínez jauna
- Juan Mª Ollora Ochoa de Aspuru jauna
- Mikel Arieta-araunabeña Bustinza jauna
- José Miguel Martín Herrera jauna
Izendapenen eta ordainsarien batzordea
Izendapen Batzordeak, bere Presidentearen bitartez, bere jarduera eta lanaren berri emango dio Batzorde Betearazleari edo, batzorde horri eman ezean, Administrazio Kontseiluari emango dio.
Gutxienez hiru eta gehienez bost kontseilari izango ditu, guzti-guztiak kanpokoak edo ez-betearazleak. Izendapen Batzordearen kide kopuruaren heren bat gutxienez eta, edozein kasutan, Presidentea, kontseilari independenteak izango dira derrigorrez.
Izendapen Batzordearen kideak Administrazio Kontseiluak izendatuko ditu, kontseilarien ezagutza, gaitasuna eta eskarmentua aintzat hartuta, baita Batzordearen eginkizuna ere.
Gaur egun honako kide hauek ditu:
- Ainara Arsuaga Uriarte andrea
- Josu Ortuondo Larrea jauna
- José Antonio Ruíz-Garma Martínez jauna
- Alexander Bidetxea Lartategi jauna
Ordainsari batzordea
Ordainsari Batzordeak, bere Presidentearen bitartez, bere jarduera eta lanaren berri emango dio Batzorde Betearazleari edo, batzorde horri eman ezean, Administrazio Kontseiluari emango dio.
Gutxienez hiru eta gehienez bost kontseilari izango ditu, guzti-guztiak kanpokoak eta ez-betearazleak. Ordainsari Batzordearen kide kopuruaren heren bat gutxienez eta, edozein kasutan, Presidentea, kontseilari independenteak izango dira derrigorrez.
Ordainsari Batzordearen kideak Administrazio Kontseiluak izendatuko ditu, kontseilarien ezagutza, gaitasuna eta eskarmentua aintzat hartuta, baita Batzordearen eginkizuna ere.
Gaur egun honako kide hauek ditu:
- Iosu Arteaga Álvarez jauna
- Ainara Arsuaga Uriarte andrea
- Josu Ortuondo Larrea jauna
- María Begoña Achalandabaso Manero andrea
Auditoria eta betetze batzordea
Auditoria eta Betetze Batzordeak, bere Presidentearen bitartez, bere jarduera eta lanaren berri emango dio Batzorde Betearazleari edo, batzorde horri eman ezean, Administrazio Kontseiluari emango dio.
Auditoria eta Betetze Batzordearen kideak Administrazio Kontseiluak izendatuko ditu bere kideen artean, eta kontseilari ez-betearazleen artean edo Sozietatean zuzendaritza eginkizunik edo eginkizun betearazleez duten kideen artean izendatu behar dituzte, eta ez dute izendatuak izan direnekoa ez beste kontratu-harremanik izan behar. Auditoria eta Betetze Batzordearen kide kopuruaren heren bat gutxienez eta, edozein kasutan, Presidentea, kontseilari independenteak izango dira derrigorrez eta kontabilitate, auditoria edo arlo biei buruz duten ezagutza eta eskarmentua aintzat hartuta izendatuko dira.
Gaur egun honako kide hauek ditu:
- María Victoria Mendia Lasa andrea
- Jesús María Herrasti Erlogorri jauna
- Carlos Aguirre Arana jauna
Arriskuaren kontrol batzordea
Arriskuaren Kontrol Batzordeak, bere Presidentearen bitartez, bere jarduera eta lanaren berri emango dio Batzorde Betearazleari edo, batzorde horri eman ezean, Administrazio Kontseiluari emango dio.
Gutxienez hiru eta gehienez zazpi kontseilari izango ditu. Arriskuaren Kontrol Batzordearen kideak Administrazio Kontseiluak izendatuko ditu, kontseilarien ezagutza, gaitasuna eta eskarmentua aintzat hartuta, baita Batzordearen eginkizuna ere. Ezin daitezke Arriskuaren Kontrol Batzordearen kide izan Sozietatean eginkizun betearazleak dituzten Kontseilariak, eta bere kide kopuruaren heren bat gutxienez eta, edozein kasutan, Presidentea, kontseilari independenteak izango dira derrigorrez.
Gaur egun honako kide hauek ditu:
- Carlos Aguirre Arana jauna
- María Victoria Mendía Lasa andrea
- Luís Viana Apraiz jauna
- Juan Mª Ollora Ochoa de Aspuru jauna
- Mikel Arieta-araunabeña Bustinza jauna
- José Miguel Martín Herrera jauna