Ekonomia eta Finantza Informazioa
Behin, 2013an, bat-egite orok dakarren giza taldearen, prozesuen eta sistemen integrazioa gaindituta, 2014an, arreta banku-negozioaren kudeaketan baino ez da zentratu, baita bezeroen beharrizanei erantzutean ere. Horri guztiorri esker, bere onbideratze maila altuak alde batera utzi gabe, lortu dira emaitza positiboak Taldearen ekitaldi guztietan, sortu zenetik. Emaitza positibo horiek hobetu dute bere kaudimena eta finantzatu dute bere akziodunen Gizarte Ekintza. Akziodun horiek, hain zuzen ere, gorde dute jabetza osoa, laguntza publikoetara, kapital zabalkuntzetara, eta tresna hibridoetara jo barik.
2014ko ekitaldia inflexio urtea izan da. Izan ere, adierazle makro ekonomikoen hobekuntzatik eta finantza-sistemaren egonkortasun handiagotik abiatuta, Kutxabankek bilakaera positiboa lortu du bere emaitzetan, bere tokiko bankaren eredu sendoari esker. Honela, eta lehenengo seihilekoan agertu ziren joerei berretsita, 2014an, inflexio zantzuak antzeman dira marjinen bilakaeran, merkatuko interes-tasak baxuak izan arren, goranzko joera argia merkataritza jardueran, kreditu-eskaeran berpizte zantzuak baititu, eta berankortasun ratioen hobekuntza ere bai.
Emaitzen Analisia
Emaitza ona desapalankatze eta tasa minimoak izan dituen testuinguruan
Taldeak 150,325 milioi euroko emaitza positiboak lortu ditu 2014an, - CajaSur Taldeak 11,945 milioi euroko ekarpen positiboa egin du -, aurreko ekitaldian lortutako emaitza baino %38,8 gehiago. Bilakaera positibo hori oraindik ere sistemaren kreditu desapalankatzea ezaugarri izan duen testuinguruan lortu da, erritmo motelagoetan jarraitu baitu, eta bereziki, merkatuko interes-tasen maila oso baxuak izan ditu ezaugarri. Eragile zigortzaile horiek izanda ere, eta bere zuhurtzia politikarekin bat datorren onbideratze-maila esanguratsuari eutsita ere, marjinen kudeaketa pasiboko kostuen laguntzaz, produktuak merkaturatzeagatiko etekinak, kostuei eusteko politika eta arriskuaren hobekuntzak bere emaitza garbia hobetzea ahalbidetu diote Kutxabank Taldeari.
Interesen marjinaren jaitsiera
Interesen marjina %13,3 jaitsi da, merkatuko interes-tasen mailak oso-oso baxuak izan diren testuinguruan eta ondorioz marjinen gaineko presioa izan delako. Horrela, finantzako diru-sarrerak kredituaren despalankatzearen ondorioz erori dira nagusiki, eta kreditu-zorroaren errentagarritasuna murriztu delako, batez ere, hipoteka maileguena, aipatu den tasen jaitsieraren araberakoa. Hipoteka-zorroaren berrikusketari dagokionez, esanguratsua izan da 2013ko amaieratik jasandako eragina HMEI indizeak ordezkatzearen ondorioz, legeak xedatutako terminoetan, edo CajaSur-en zenbait zoru-klausula deuseztatzearen ondorioz. Gainera, kudeaketa ortodoxia arrazoiengatik, aurreko guztiari batu egin zaio, zor publikoaren tresna-zorroa, balantzearen kudeaketa ondorioetarako, egonkor mantendu dela krisialdian, eta ondorioz, “carry trade” edo Europako Banku Zentralaren esku-hartze tasa eta zor publikoaren etekinaren arteko interes-tasen arbitrajea, ez da esanguratsua izan Taldean, interes-marjinaren %4,1 besterik ez baita izan.
Finantza-gastuak, beste aldetik, beherantz joan dira, pasibo-prezioen kudeaketari esker, mailaz mailako jaitsiera erakutsi baitute. Honela, negozio atalen gordailuen ekoizpen berriaren batez besteko prezioa %0,66an zegoen 2014ko abenduan, aurreko urteko hilabete berberean baino 80 oinarrizko puntu gutxiago. Gastuen beheranzko joera garrantzitsu horrek oraindik sarreren jaitsiera konpentsatzen ez badu ere, emaitzen hiruhileko azterketak inflexio puntu bat erakutsi du finantza-marjinaren joeran, hipoteka balio galerak gero eta gutxiago presionatua eta beheranzko bolumenek gutxiago oztopatua, eta behin HMEIren ordezkapenaren eragin nagusia agortuta eta zoru-klausulak deuseztatuta. Izan ere, 2014ko lehenengo hiruhilekotik interesen marjina hazi egin da hiru hilekotan jarraian, gero eta arinago.
Zerbitzuengatiko diru-sarrerak %7,5 hazi dira, batez ere pasiboko saldoak Inbertsio Fondoetara lekuz aldatu direlako eta produktu ez finantzario berriak merkaturatzearen emaitza onengatik.
Era berean, aseguru-negozioaren jarduerak era esanguratsuan bultzatu du Ustiapen Beste Emaitza Batzuk epigrafea. Jarduera errepikarien hobekuntzaren nahiz zenbait aseguru-zorroren balioespenarengatik.
Partaidetu-zorroaren emaitzen ekarpen positiboak, oraindik ere 2013koa baino beherago, bere ohiko indarrari eutsi dio. Finantza Eragiketengatiko Emaitzek 105 milioi euro baino gehiagoko ekarpena egin dute, funtsean errenta aldakorreko zorroaren kudeaketak sortuak, azken seihilekoetan burutu den desinbertsio estrategiaren ildotik, beti enpresa partaidetuen bilakaera estrategikoari jarraiki eta merkatu aukerak. Gainera, dibidendu kobrantzatik eratorritako emaitza errepikariren erregistroa eta Ekibalentzian Jartzeagatiko emaitzek maila altuei eusten jarraitu dute, 109,3 milioi euro, eta egonkortasun maila altua, nahiz eta %16,4 jaitsi 2013koaren aldean, batez ere arrisku gutxiago hartu delako, arestian aipatutako partaidetu-zorroaren desinbertsioen ondorioz.
Beste ustiapen batzuk atalak portaera bereziki positiboa izan du, aurreko urtean baino %94,6 gehiago, alde batetik, dagoeneko aipatu dugun kargei buruzko kontabilitate-arauaren aldaketaren eraginaren ondorioz (CINIIF 21), eta, beste aldetik, diru-sarrera ez errepikarien ohiz kanpoko sarreraren ondorioz. Horren guztiorren ondorioz, Marjina Gordina 1.250,4 milioi eurora iritsi da, 2013koa baino %5,4 baxuagoa den zenbakia.
Ustiapen gastuen jaitsierak kostuen moderazioaren eta baliabideen optimizazioaren eraginkortasuna islatzen du
Ustiapen gastuek euste-joerari jarraitu diote eta %8,2 jaitsi dira, kostuen moderazio eta baliabideen optimizatze politikaren eraginkortasunaren erakusgarri. Pertsonal gastuen jaitsierak eta amortizazio baxuagoek gordailuen gaineko zerga berriaren eragin negatiboa konpentsatu dute administrazio gastu orokorren gainean. Honela, pertsonal gastuak %8,6 erori dira, langileriaren berregokitzeetan egindako ahaleginen isla. Gastu orokorren kasuan, %6,4ko igoera izan da, gordailuen gaineko zerga berriari egotzi dakizkiokeen 13,3 milioi euroren eragin negatiboa kanpo uzten bada, urte arteko aldaketa-portzentajea %-0,2koa izango zela aintzat hartuta, egiaztatuko egingo luke, beraz, kostuen moderazioaren jarraipena. Urteko amortizazioak %31,6 murriztu dira aurreko urtearen aldean, 2013an, zuhurtzia goreneko irizpideak ezarriz, hiru Kutxen integrazioari lotutako garapen informatikoen ohiz kanpoko amortizazioa sartu baitzen, 40 milioi euroko zenbatekoz. 2014an ere ibilgetu immaterialaren ohiz kanpoko amortizazioak egitearen aldeko erabakia hartu da, baina zenbateko txikiagoan (13 milioi euro inguru). Orotara, eraginkortasun-indizea %61,7an kokatu da.
Honela, Ustiapen Marjina 478,5 milioi eurora iritsi da, aurreko urteko epealdi berean sortutakoa baino %0,6 baxuagoa baino ez.
Kreditu-zorroaren eta partaidetzen onbideratze-mailei dagokienez, Espainiako Bankuaren 1/2014 Zirkularraren arabera, 2013ko zifrek 2012an eratutako aktibo higiezinengatiko zuzkiduren erabilera barne hartzen dutela hartu behar da aintzat, 2012ko 2. eta 18. ELDen arabera, beraz onbideratze zifrak ezin daitezke zuzenean alderatu 2014koekin. Edozein kasutan, eta baldintza horretan ere, zuzkitutako kopuruak, 2013koak baino %5,4 baxuagoak badira ere, oso esanguratsuak izaten jarraitu dute, 407 milioi euro. Izan duten helburu nagusia arriskuen estaldura indartzea izan da. Horrela, zuhurtzia maila altuenei eutsi zaie kreditu eta higiezinen arriskuaren estalduran, nahiz eta aurreko urteetan egindako ahaleginak eta arrisku horien narriadura baxuagoak zuzkitutako zenbatekoak murriztea ahalbidetu duen, eta irabazi bateratua 150,3 milioi euro arte igotzea, 2013ko ekitaldian baino %38,8 gehiago.
(Mila €) | 2014 | 2013 | 2013 aj | %Δ | %Δaj | s/ ATMs |
---|---|---|---|---|---|---|
Finantza-sarrerak | 1.118.227 | 1.360.665 | 1.358.917 | (17,8) | (17,7) | 1,87 |
Finantza-kostuak | (497.622) | (644.624) | (645.067) | (22,8) | (22,9) | (0,83) |
Interesen marjina | 620.605 | 716.041 | 713.850 | (13,3) | (13,1) | 1,04 |
Kapital-tresnen errendimendua | 90.697 | 105.428 | 105.428 | (14,0) | (14,0) | 0,15 |
Erakundearen errend. partaidetza metodoaz baloratuak | 18.553 | 25.188 | 25.188 | (26,3) | (26,3) | 0,03 |
Komisio garbiak | 345.591 | 321.608 | 321.608 | 7,5 | 7,5 | 0,58 |
Finantza eragiketengatiko errendimendu garbiak | 106.269 | 116.321 | 116.321 | (8,6) | (8,6) | 0,18 |
Truke aldeak | 3.963 | 4.186 | 4.186 | (5,3) | (5,3) | 0,01 |
Beste ustiapen emaitza batzuk | 64.724 | 33.253 | (19.436) | 94,6 | (433,0) | 0,11 |
Marjina Gordina | 1.250.402 | 1.322.025 | 1.267.146 | (5,4) | (1,3) | 2,09 |
Administrazio gastuak | (693.852) | (726.435) | (726.435) | (4,5) | (4,5) | (1,16) |
Amortizazioa | (78.038) | (144.015) | (114.015) | (31,6) | (31,6) | (0,13) |
Ustiapen Marjina | 478.512 | 481.575 | 426.695 | (0,6) | 12,1 | 0,80 |
Horniduretarako zuzkidura (garbia) | (25.387) | (1.096) | (1.096) | n.s. | n.s. | (0,04) |
Finantza-aktiboen narriaduragatiko galderak | (306.364) | (85.782) | (85.782) | 257,1 | 257,1 | (0,51) |
Ustiapen emaitzak | 146.761 | 394.697 | 339.818 | (62,8) | (56,8) | 0,25 |
Gainontzeko aktiboen narriaduragatiko galerak | (54.542) | (177.658) | (177.658) | (69,3) | (69,3) | (0,09) |
Beste irabazi eta galera batzuk | 54.433 | (123.924) | (123.924) | (143,9) | (143,9) | 0,09 |
Zergen aurreko emaitza | 146.652 | 93.115 | 38.235 | 57,5 | 283,6 | 0,25 |
Mozkinen gaineko zergak | 3.681 | 16.070 | 31.665 | (77,1) | (88,4) | 0,01 |
Ekitaldiako Emaitza garbia | 150.333 | 109.185 | 69.900 | 37,7 | 115,1 | 0,25 |
Gutxiengodunari egotzitako emaitza | (8) | (866) | (866) | 99,1 | (99,1) | (0,00) |
Taldeari egotzitako emaitza | 150.325 | 108.319 | 69.034 | 38,8 | 117,8 | 0,25 |