K Kutxabankeko markaren simboloa

Negozioaren bilakaera

Enpresa partaidetuak

Kutxabankek lagundu egiten du enpresa partaidetuen bideragarritasunean, hazkundean eta estrategien diseinuan


Bere jarduera eremuetako enpresa sareekin duen konpromisoak islatzen duenez, Kutxabankek akzio-partaidetza esanguratsuak ditu ekonomiarako traktoreak diren enpresetan. Finantza-taldeak lagundu egiten die enpresa partaidetuei, eta haien bideragarritasunean lankide dute, hazkundean eta estrategien diseinuan.

Kutxabank Taldearen industria-zorroak 2.900 milioi eurotik gorako kontabilitate-balioa lortu zuen 2014ko abenduaren 31n.

 

 

Partaidetza-zorroaren banaketa


  • Energia: %56
  • Finantzarioa: %5
  • Azpiegiturak: %12
  • Besterik: %27


Partaidetza-zorroa
Partaidetza-zorroen  banaketa Mila euro
 Energia (%56) 1.631.971
 Finantzarioa (%5) 150.687
 Azpiegiturak (%12) 349.355
 Besterik (%27) 778.115
 Guztira 2.910.128
Guztira 3.430.458

Enpresa horien akzio-eraldaketa errazten du erakundeak, bere partaidetu-zorroaren doiketa prozesu ordenatuan

2014an higiezinen bere zorroaren kudeaketa-estrategian garrantzi handikoa den operazioa bukatu du Kutxabankek, Neinor Taldearen %100aren salmenta sinatu baitu Lone Star nazioarteko inbertsio fondoarekin. Bere negozioaren ikuspegian hobekuntza nabarmena dakarkio proiektuak Neinor Taldeari, eta abiadura handiagoa eman dio Kutxabanken higiezinen arloko negozio-planari, bere higiezinen aktiboen %50 inguru askatu baititu.

Viajes Azul Marino enpresaren hazkunde helburuei ere laguntza eman die Finantza-taldeak, horiekin sinatu baitu Kutxabanken jabegokoak izan diren Viajes Gantour eta Viajes CajaSur agentzien %100aren salerosketa. Akordio horri esker, turismo aktibo eta abentura arloko adituen artean lehenengo agentzia da orain Azul Marino Espainian, eta bere egoera sendotu duenez, Espainiako 20 bidaia-agentzia handienetako bat da.

Kutxabanken industria-partaidetzak Taldearen neurrira egokitzen ari dira mailaz maila, araudi erregulazio berrira, baita erakundearen exijentziei ere. Egokitze prozesu horrek ekarri du, hain zuzen ere, zorroaren eraldaketa ordenatua.