Txostenaren parametroak
Txostenaren irismena eta estaldura
Txostenaren edukia definitzeko prozesua
Jasangarritasun Txosten honek Gizarte Erantzukizun arloan urteko ekitaldian burututako jarduerak eta erdietsitako helburuak eta lorpenak jasotzen ditu.
EGE Kudeaketa Atalak euren adierazleak eguneratzea eskatzen die antolakuntza sailei, baita "EGE eragina" duten lorpenak ere (interes-talderen bati buruzko ekonomikoa, gizartekoa, ingurumenekoa), sailaren helburuen eta helburuak lortzeko burututako jardueren arabera.
Jasotzen dituenean, interes-taldeek, eratu diren bide desberdinetatik, helarazten dituzten iruzkinak ere hartzen ditu aintzat (jasangarritasun postontziak, bezeroak artatzeko zerbitzua, bulegoak, iradokizun postontzia, barne-bilerak, Administrazio Kontseilua… ).
EGE arloko helburu orokor multzoa Zuzendaritzara helarazten da, ezagutu ditzan eta, hala badagokio, onar ditzan.
Horiek horrela, beraz, Txosten honen helburua da 2014. urtean Kutxabanken interes-taldeek erakundeari adierazi dizkioten informazio-beharrak asetzea, Jasangarritasun Txostenak egiteko irizpideak kontuan hartuta:
- Interes-taldeek parte-hartzea (parte-hartzerako eratutako mekanismoen bidez).
- Adierazgarritasuna (interes-taldeek garrantzitsutzat jo duten informazioan sakondu egiten da).
- Iraunkortasuna (hirugarren txostena , adierazleek azken ekitaldiko datuak erakusten dituzte, baina oraindik ezin da joerarik adierazi).
- Zorroztasuna (Txostenaren irismenari buruzko adierazleetan, barne hartzen dituen erakundeetan).
- Oreka (erdietsitako lorpenak nahiz erdietsi ez direnak).
- Konparagarritasuna (beste erakunde batzuekin erkatu ahal izateko).
- Zehaztasuna eta argitasuna (GRIk ezarritako adierazleetara egokitzea).
- Aldizkakotasuna (Urtero Txostena egin eta argitaratzea).
- Fidagarritasuna (Txostena erakundetik kanpo egiaztatzea eta aztertzea).
Aipatu behar da, 2014 urtearen amaieran, Kutxabank metodologia berria definitzen hasi dela hurrengo memorietan sartuko den informazioaren materialtasuna zehazteko, 2015etik aurrera. Aipatutako metodologia hori GRIren G4 metodologian oinarrituta dago, eta interes-talde guztiekiko komunikazio zuzena eta berezia hartuko du barne, iraunkortasun arloan ezagutarazi behar diren alderdi esanguratsuenei dagokienez.
Txostenaren estaldura (esaterako: herrialdeak, atalak, filialak, errentan hartutako instalazioak, negozio bateratuak, hornitzaileak)
2014ko Jasangarritasun Txostenean Kutxabank S.A.k, Kutxabank Taldearen sozietate nagusiak, ekonomia, gizarte eta ingurumen alorretan egin duen lana agertzen da.
Txostenaren irismenaren eta estalduraren mugak
2014ko Jasangarritasun Txostenaren helburua Kutxabank S.A. erakundearen jardueraren berri zehatza ematea eta, ondorioz, ez dira lan honen irismenekoak Taldea osatzen duten enpresa talde anitzak (filialak) edo partaidetuak.
Oro har, jakinarazitako erakunde osoaren gainekoak dira. Bestela, adierazle bakoitzean bere irismenaren muga zehaztu da.
Horretarako, uraren kontsumoari buruzko ingurumen adierazle kuantitatiboen kasuan, eraikin nagusiei buruzko informazioa baino ez da eman, eta gainontzeko bulegoen kontsumoaren balioespena, horien gaineko lagin baten gainena egina, ez baita posible Erakunde osoaren kontsumo erreala ezagutzea.
Negozio bateratuen gaineko informazioa sartzeko oinarria (joint ventures)
Gaur egun, Kutxabankek ez du lankidetza estartegikorik beste erakunde batzuekin. Hala ere, enpresa talde anitzez eta elkartuez osatutako enpresa-egitura ere badu, 2.3 adierazlean zehazten denez.
Datuak neurtzeko teknikak eta kalkuluak egiteko oinarriak
2014ko Txostena idazteko, Global Reporting Initiative erakundearen dokumentu, gehigarri eta protokoloak erabili ditugu, eta dagokionean, adierazle kuantitatiboak kalkulatzeko erabili diren formulak ere adierazi dira:
- Global Reporting Initiative: Jasangarritasun Txostenak egiteko gida, (2009ko iraila), G3.0.
- Estaldura-protokoloa (GRI, “Boundary Protocol”), Estaldura-protokoloa.
- GRI: Sektoreko Finantza Gehigarria. Partzialki berrikusia 2009ko abenduan.
Horietaz gain, Kutxabankek ikuskaritza-sistemak ere baditu, arauak betetzen ari diren egiaztatzeko, gorabeheren jarraipena egiteko, litezkeen iruzurrak ikertzeko, Zuzendaritzak eskatutako txostenak egiteko, emandako informazioaren fidagarritasuna egiaztatzeko eta abar.
Aurreko Txostenetako informazioa berriz agertzeak izan dezakeen eragina eta informazio hori berriz azaltzeko arrazoiak
Aurreko ekitaldian bezalaxe, Kutxabankek bere 2014ko Jasangarritasun Txostena egiteko erreferentzia gisa hartzen ari da GRI-G3 gida. Honela, Erakundeak eremu guztietan izan duen jardueraren bilakaera azter daiteke: ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa bi urteko jardueran.
Aurreko denboraldiekiko aldeak Txostenaren irismenean, estalduran eta aplikatutako balioespen-metodoetan
Ez dago aldaketa esanguratsurik irismenean, estalduran eta aplikatutako balioespen-metodoetan iazkoaren aldean.