K Kutxabankeko markaren simboloa

5. Taldearen sozietateak


Bezeroarentzako zerbitzu eta produktuetan nabarmen espezializatutako sozietateak

Kutxabanken jarduera bere Finantza Taldea osatzen duten zenbait filialekin osatzen da. Sozietate hauek bezeroen eskura dauden produktu eta zerbitzuen aukera handitzen dute, espezializazio handiagoko ikuspegi batetik. Ekitaldiaren itxieran, Talde Bateratua osatzen duten sozietate guztiak kanpoko auditoretza independente batek aztertu ditu, indarreko legediaren arabera. Hauek dira esanguratsuenak:

  • KUTXABANK, S.A.

    Kutxabank (Taldearen erakunde nagusia) hiru aurrezki kutxek -BBK, Kutxa eta Vital- bat egitearen ondorioz sortu zen bankua da. Erakunde berriaren akziodun bakarrak dira eta 2012ko urtarrilaren 1ean bere finantza-negozioa eskualdatu zuten.
    Jarduera garatzeko 600 bulego ditu eta horietatik, 232, Euskadik kanpo daude.
    2017ko abenduaren 31n, aktibo osoa 46.615 milioi eurokoa zen, eta irabazi garbia 184.417 milioi eurokoa.
    Kutxabankek lortutako irabazi errepikariaren zati bat sozietateari itzultzeko konpromisoari eutsi dio, bere akziodunen eta horiek lurralde bakoitzean garatzen dituzten Gizarte Ekintzen bidez.

  • CAJASUR BANCO, S.A.U.

    2010. urtean sortutako kreditu-erakundea da. 2011ko urtarrilaren 1ean, desagertu zen Cajasur kutxaren aktibo eta pasiboak jaso zituen.
    Bere jarduera garatzeko 331 bulego ditu.
    2017ko abenduaren 31n aktibo osoa 11.205 milioi eurokoa zen.

  • FINECO TALDEA

    Fineco Taldea errenta handiko erakunde eta inbertitzaile partikularrentzako banka pribatuan espezializatuta dago, eta aholkularitzan eta ondareen kudeaketan aritzen diren zenbait sozietate barne hartzen ditu. 2017. urtearen itxieran 2.975 milioi euroko ondarea kudeatzen zuen.

  • KUTXABANK GESTIÓN SGIIC S.A.U.

    Taldearen inbertsio-funtsak kudeatzen dituen sozietatea da. Euskal aurrezki-kutxen hiru kudeatzaileen bat egitearen ondorioz sortu zen. Gaur egun 11.595 milioi euroko ondarea kudeatzen du, 66 funtsetan banatuta.

  • NORBOLSA SOCIEDAD DE VALORES Y BOLSA S.A

    1989. urtean sortu zuten antzinako Euskadiko Aurrezki Kutxek eta burtsa bitartekaritzan eta balio erantsi handiko finantza zerbitzuetan espezializatua. 2017ko ekitaldiaren itxieran 2.157 milioi euroko ondarea kudeatzen zuen.

  • KUTXABANK EMPRÉSTITOS S.A.U.

    2006an sortu zen sozietatea da, eta bere helburua zor-tresnak jaulkitzea da, Kutxabank SAren berme solidario eta ezeztaezinaren bermearekin. Tresna horien artean daude obligazioak, bonuak, ordaindukoak edota jesapen baten zati bat adierazten duten antzeko baloreak, mendeko zorra edota lehentasunezko partaidetzak.
    2017ko amaieran bere aktibo osoa 176 milioi eurokoa zen.

  • KARTERA 1

    Aktiboak edukitzeko eta kudeatzeko sozietatea. Zenbait inbertsio kudeatzen ditu eta bere aktibo osoa 1.360 milioi eurokoa da.

  • HARRI TALDEA

    Higiezin taldea da, eta higiezinen sektoreko zenbait esparrutan (industrialean nahiz egoitzakoan) inbertsioa eta kudeaketa bateratzen ditu.

  • ASEGURU KONPAINIAK: KUTXABANK ASEGURADORA ETA KUTXABANK VIDA Y PENSIONES

    Aseguru eta berraseguru eragiketen jarduerak egiten dituzten Sozietateak. Lehen Biharko esaten zitzaien. 868.001 poliza baino gehiago dituzte, eta primen bolumena 230 milioi euro baino handiagoa da.