6. Negozioaren bilakaera
6.1. Enpresa partaidetuak
Enpresa-egiturarekin bere jarduera-esparruetan duen konpromisoaren erakusgarri gisa, Kutxabankek akzio-partaidetza handiak ditu ekonomiarentzat eragileak diren enpresetan. Finantza-taldea enpresa partaidetuekin aritzen da, eta haien bideragarritasunean, hazkundean eta estrategien diseinuan lankidetzan aritzen da.
Kutxabank Taldearen industria-zorroa 2.107 milioi eurokoa izan zen 2017ko abenduaren 31n.
Partaidetza-zorroa
| Partaidetza-zorroaren banaketa | Milaka euro |
|---|---|
| Energia (% 42) | 886.707 |
| Finantzarioa (% 14) | 295.422 |
| Azpiegiturak (% 13) | 271.424 |
| Beste batzuk (% 31) | 653.215 |
| Guztira | 2.106.767 |
Kutxabanken industria-partaidetzek pixkanaka partaidetzen zorroa egokitzeko prozesuari jarraitzen diote, eta ‘non-core’ negozio berrantolatu egin dute, Taldearen tamainara, arautegi berrira eta erakundearen eskaerei egokitzeko. Horrek, zorroaren aldaketa ordenatua ekarri du.

