K Kutxabankeko markaren simboloa

1. Aurkezpena


Jasangarritasun Txosten honetan Kutxabanek 2017. urtean zehar Gizarte Erantzukizunaren arloan izandako lorpenak eta ekitaldi berriari begira aurre egingo dien erronkak jakinarazteko duen konpromisoa islatzen da.

Finantza-taldeak Urteko Jasangarritasun Txosten hau jartzen du gizartearen eskura, Global Reporting Initiative-en nazioarteko estandarren arabera idatzia, G4 bertsioa. Komunikazioan zorroztasuna eta gardentasuna bultzatu dituen lehen erakunde aitzindarietako bat da hori.

Iaztik, G4 gidak materialtasunaren kontzeptuari ematen dio garrantzia. Horren ondorioz, interes-taldeekin elkarrizketa prozesu zabala mantentzeko konpromisoa du Kutxabankek. Horrela, Bankuak, bere iritziz, ezaugarri honetako txosten batek barne hartu beharko lituzkeen gai nagusiak identifikatzen ditu, hiru ikuspegitatik: ingurumenekoa, soziala eta gobernantzakoa.

Finantza-taldeak hainbat jarduera egin ditu gizarte-berrikuntzaren arloan 2017an. Fineco, Kutxabanken Banka Pribatuko dibisioa, Nazio Batuen inbertsio arduratsuen printzipioei atxiki den Estatu osoko lehen funts kudeatzailea izan da, bere inbertsio-politikan ingurumen, gizarte eta gobernantzako irizpideak barne hartzen dituen ideia-bilduma bat sortu duelako. Inbertsioen erkidego garrantzitsu honek ingurumen, gizarte eta gobernantza korporatiboko irizpideak (IGG) erabiltzen ditu bere inbertsioak aztertzean eta erabakiak hartzeko prozesuetan.

Gizarte-eragin positiboaren irizpide hori bera Taldeak egin zuen hipoteka-zedula sozialki arduratsuen jaulkipenean ikus daiteke, eta haren etekinak babes ofizialeko etxebizitzen proiektuak finantzatzeko bideratu dira 2017. urtean. Zentzu horretan, nabarmentzekoa da Kutxabank izan zela ‘social covered fonds’ direlakoak merkaturatu zituen Estatuko lehen finantza-erakundea.

Natura-ingurune historiko eta kulturala kontserbatzeko jardueretan parte hartzeaz gain, banku-taldeak ingurumenaren jasangarritasunarekin duen konpromisoaren ondorioz, eraginkortasun energetikoa hobetu da bere eguneroko jardueran.

Bankuaren egoitzetan nabarmen hobetu da eraginkortasun energetikoa 2017. urtean, Bilbon duen egoitzan nagusiki. Bilboko Kale Nagusiko Eraikineko bulegoak argiztatzeko erabilitako LED teknologiari esker, 485.174 kWh arte murriztu da energiaren kontsumoa, 2014. urtea baino lehen arte batez beste kontsumitzen ziren 842.241 kWh-en aldean.

Horrez gain, paperaren kontsumo osoa murriztu egin da: bi urtetan 11.000 kg baino gehiagotan jaitsi da. Hori horrela, esfortzu handia egin da bezeroei bidaltzen zaizkien gutun inprimatuen kopurua murrizteko –aurreko urtean baino 4.318.176 gutun gutxiago–, jakinarazpen digitalei lehentasuna eman zaielako.

Teknologia berrien esparruan oso urte bizia izan da, eta horiei esker, gure zerbitzuaren erosotasuna eta erabilerraztasuna hobetzen jarraitu dugu.

Online Bankaren nahiz Banka mugikorraren zerbitzuak guztiz eguneratzeaz gain, Kutxabankek ‘Bizum’ ordainketa-plataforma bakarra abian jarri du, eta banku-sektore osoak parte hartzen du. Bizum ‘Kutxabank Pay’ aplikazioaren barruan sartu da. Guztiz doan da eta klik bakar batez txartel birtual guztietara, Iupay aplikaziora eta erakundeko Banka mugikorrera sar daiteke.

Etengabe aldatzen ari den mundu globalizatu batean, Kutxabankek gure langileen gaitasun lehiakorrei eusteari lehentasuna ematen jarraitzen du. Prestatzeko estrategiaren barruan, zuzentzeko gaitasunetan, finantza- eta merkataritza-gaitasunetan egindako prestakuntzarekin jarraitu du, eta batik bat arau-esparruari erreparatu dio. Langileak enpresaren betebeharrak eta estandar etikoak betetzearekin zerikusia duten alderdietan prestatzen jarraitu dira.

Lan-harremanen arloan, Kutxabanken Berdintasunerako Plan berria sinatu dugu sindikatu gehienekin, euskal aurrezki-kutxek egindako jarduera handiari esker. Plan horren funtsezko printzipioa lantokian aukera-berdintasuna bermatzen jarraitzea da. Konpromiso horrek, zenbait neurri aplikatzea dakar, pertsonekiko errespetuan, haien duintasunean, osotasunean eta lan profesionalaren eta bizitza pertsonalaren uztartzean aurrera egiteko.

Jakin badakigunez, gaur egungo testuingurua oso konplexua da banku-negoziorako. Hala ere, kalte egiten duten hainbat eragile dauden arren, Kutxabankek nota onarekin gainditu ditu berriro 2017. urtean aurre egin behar izan dien kaudimen eta erresistentzia probei. Horrela, kaudimenari dagokionez, onena izan da.

Testuinguru horren ondorio positibo nagusietako bat izan da Kutxabankek EBZren oniritzia lortu duela bere gaur egungo dibidenduen politikari eusteko. Horri esker, urteko irabazi garbiaren % 50a dibidendu sozialerako bideratzeko aukera izan du bigarren urtean jarraian.

Guztira 122 milioi euro izan dira, eta horiekin, Banku Fundazio akziodunek beraien Gizarte Ekintzak egonkortasunez eta konfiantzaz kudeatzen jarraituko ahalko dute. Diru-kopuru handia da, zalantzarik gabe. Are gehiago ikuspegi orokorrago batetik erreparatzen badiogu: duela bost urte Banku Taldea eratu zenetik, 350 milioi euro baino gehiago itzuli ditu dibidendu sozial gisa.

Dibidendu sozialarekin batera, bere inguruko ekonomiei ekarpen positibo garrantzitsua egiten jarraitu du Kutxabankek arlo hauetan: BPG -euskal ekonomiaren % 1, enplegua sortzea eta mantentzea, administrazio publikoen bilketarako. Horrela jasotzen da Erakundeak 2017. urtean egin zuen Eragin ekonomikoari buruzko azterketan. Haren ildo nagusiak urteko txosten honetan laburtzen dira.

Bankuaren emaitza errepikatzea eta iraunaraztea da zuzentzeko ohorea daukadan zuzendaritza-talde honen obsesioetako bat. Horretarako, urtero betetzen den Negozioaren Garapenari buruzko Planak ezarritako oinarriak ditugu. Kudeaketa-tresna indartsua da, izan ere, erakundearen posizio lehiakorra hobetzeko zenbait eragile identifikatzen ditu.

Oso inplikatuta gaude ezarritako helburuak lortzeko, eta gure esfortzu guztia horretan jartzen dugu erakundean.

Gregorio Villalabeitia
Kutxabankeko presidentea