Negozioaren bilakaera

Merkataritza jarduera

Hipoteka kuota % 38koa da

Testuinguru ekonomiko erronkari batean, bereziki aurreko atalean aipatutako interes tasen ingurune hain konplexuan, Kutxabank Taldearen helburuak lortzeko, bere merkataritza jardueraren bilakaera handitu da, hazkunde handia izan baita produktu finantzario berriak, hipoteka maileguak eta mailegu pertsonalak kontratatzean; halaber, negozio aseguratzailearen igoerak bere ekarpena egin du.

Eskaera gero eta handiagoarekin eta igotzen ari den hipoteka merkatu batekin, etxebizitzak erostera bideratutako kredituek gorako joera mantendu dute. Interes tasa finkoko hipoteka 2015ean merkaturatu zenetik, eta 2016an hipoteka mistoa merkaturatu zenetik, Kutxabankek merkatuko eskaintzarik osoenetako bat du, malgutasuna handiarekin epeetan eta interes tasetan. Horrela, emandako zenbatekoan %22tik gora igo dira, merkatuaren batezbestekoaren gainetik, bankua ezarrita dagoen gune guztietan. Interes tasa finkoko eta interes tasa mistoko modalitateen pisua gero eta handiagoa den eskaintza batekin, Kutxabank Taldeak bere lidergoa finkatu du formalizazio berrien hipoteka kuotan, bere jatorrizko lurraldeetan %38tik gorakoa dena.

Testuinguru honetan nabarmentzekoa da marketin digitalak negozioaren trafikoari eta bolumenari egin dion ekarpena. 2018an zehar baliabide digitaletatik etorritako hipoteken kontratazioak igotzen jarraitu du. Atal honetan, garrantzi berezia du Kutxabank Etxebizitza Gidak; izan ere, erabiltzaileei aukera ematen die etxebizitza bat erostean kontuan izan beharreko alderdi guztiak ezagutzeko.

Kanal digitalek kontsumorako mailegua sustatzen dute

Halaber, nabarmena izan dakontsumorako maileguen arloan garatutako jardueraren bultzada, zeren bere formalizazioa %20 inguru igo da. Kreditu jarduera honetan kanal teknologikoak etengabe txertatuta, finantzazio eragiketak online Bankuaren eta Banku mugikorraren bidez formalizatzen dituzten pertsonen kopurua igo da.

2018an erakundean formalizatutako kontsumorako maileguen %23 online egin ziren, SMS bidezko merkataritza ekintzen bidez sustatuak, horiek mugikorrean bertan kontratatzeko aukera ematen baitute; aldiz, gero eta pisu handiagoa dute jatorria Interneten duten hipoteka maileguek.

Txartel bidezko erosketei dagokienez, txartelaren bidez egindako ordainketak mugikorretik atzeratu daitezke Flexibuy-tik, bezeroak bere mugikorrean jasotzen dituen push jakinarazpenekin, erabaki dezake bere erosketak zordunketako eta kredituko txartelen bidez finantzatu nahi dituen. Flexibuy bidez finantzatutako eragiketen %79 mugikorren bidez egin zen.

Halaber, "aurrez emandako" maileguak izeneko maileguak eskura ditzaketen pertsonen kopuruak igotzen jarraitzen du; izan ere, zorro horrek 1,7 milioi bezero ditu eta 33.270 milioi eurokoa da.

Gainera, KutxabankPay aplikazioak aukera ematen du partikularren artean ordainketak egiteko Bizum-en bidez, eta HCE (txarteletik)mugikor bidezko ordainketen bidez Android terminalen bidez; horrez gain, Banku Mugikorrean integratutako txartelak kontrolatu eta administratzeko hainbat funtzionalitatetarako sarbidea errazten da.

Makina Berria 4.0

ETEen jarduera gorakorra bere finantzazio beharrak krisi aurreko mailetara hurbildu da eta %12,5eko hazkunde handi bat berretsi da enpresen zirkulatzailearen finantzazioan.

Beste urte batez, Kutxabankek hiru euskal patronalekin sinatu du ‘Makina Berria’ plana. Lankidetza ildo bat da plan hau eta funtsezkoa izaten ari da inbertsioetarako finantzazioa haztean, eta kasu honetan, berriz ere 2.000 milioi euro gehiago bideratuko ditu produkzio makineria berritzera.

Halaber, Kutxabanken Negozio Planak talde eta bulegoen merkataritza jarduera handiarekin eta merkataritza kredituaren fakturazioan, negozioetarako finantzazioan, edo gure STen fakturazioan hazkunde nabarmenarekin jarraitu du. Era berean, nabarmentzekoa da sektorerako zerbitzuen prestazioan Andaluzian duen lidergoa; izan ere, babes iraunkorra neurriko produktuekin indartzen da hala nekazaritza finantzazioan nola nekazaritza aseguruen bitartekaritzan.

Aseguruen gama oso bat

Taldea apustu irmo bat egiten ari da aseguramendu osoaren alde ; izan ere, arlo honek emaitzen kontuari egiten dion ekarpenak igotzen jarraitzen du, batez ere, merkataritza estrategia aktibo bati eta zorroaren kudeaketa on bati esker. Horretarako, bezeroekiko erlazioa eta lotura azpimarratzen duten hainbat merkataritza ekintza jarri dira martxan; horrela, bezeroei aukera ematen zaie deskontu berezi batzuk izateko etxebizitza, bizitza eta autorako aseguru berriak kontratatzean.

Ekitaldian zehar Kutxabank Aseguradora, SAU konpainiak 2017an merkaturatutako heriotza asegurua sendotu da. Aseguru honek heriotza baten ondoren sortzen diren behar guztien kudeaketa errazten du. Horrela, familiartekoei laguntzaile pertsonal bat eskaintzen zaie laguntzeko eta ehorzketak kudeatzearekin erlazionatutako tramite guztiak errazteko; hartara, eskaintzen diren zerbitzuek kalitate handia izatea bermatzen da.

Era berean, hortzetako IMQ eta IMQ autonomoen merkaturatzea sendotu da. Euskal Autonomia Erkidegoko bulegoetan bakarrik merkaturatzen den IMQ SA konpainiaren aseguru honen helburua da kolektibo honek osasunaren arloan dituen eskaerei erantzutea. Eskaera horiek, gehienbat, dira kalitatezko zerbitzua ematea, azkar ematea eta mediku eta asistentzia aukera zabala eskaintzea, IMQk eskaintzen dituenak alegia, eta prezio berezi eta abantailatsuetan partikularren polizen aldean.

23.000 milioi eurotik gorako ondare bat duen bosgarren kudeatzailea

Minimo historikoetan dauden eta etengabe jaisten ari diren interes tasen ingurune batean, bilakaerarik onena izan duten aurrezki-inbertsio produktuak inbertsio funtsak eta aurreikuspen eta pentsio planak izan dira. Gakoa izan da balio erantsiko alternatibak eskaintzea, zorroak funtsezko tresnak izanik eta bezero bakoitzaren inbertsio profilarekiko egokitzea izanik jarduteko estrategia. Eskaintza "Horizonte Funtsak" eta garantizatuak jaulkita osatu da, eta horiek bezero kontserbadoreenei aukera ematen diete bestelako era batean eskuraezinak izango liratekeen merkatu eta errentagarritasunetarako sarbidea izateko. Kutxabank Taldea, guztira, 23.000 milioi eurotik gorako ondare kudeatua duena, inbertsio funts, pentsio plan eta BGAEetan sektoreko bosgarren kudeatzaile gisa mantendu da.

Ageriko aurrezkiari dagokionez, ekitaldian, halaber, ”OK kontuak” kontsolidatu dira. Horietan, bezeroen segmentu guztiek erosotasuna topa dezakete loturako gutxieneko baldintza batzuk betez eta, horrela, beren ekonomia kudeatzeko oinarrizko zerbitzuen pakete baterako sarbidea dute inolako kosturik gabe.

Arreta pertsonalizatua duten bezero gehiago

2018an, Kutxabankek jarraitu du kudeaketa pertsonalizatuaren abantailak bezeroen kolektibo berrietara zabaltzen, orain arte bereziki aktiboa dena Banku Pertsonala bezalako segmentuetan. Zorro bat duten milioi bat bezero inguruk beren eskura izango dute kudeatzaile bat; hartara, bere laguntzarekin era guztietako kontsultak eta kudeaketak egin ahal izango dituzte, finantzatzeko aukera desberdinak aztertuta, inbertsio, posizio edo errentagarritasunei buruzko kontsulta eginda.

Bezero segmentuei arreta ematea

Kutxabankek balioa eskaintzeko apustua egiten jarraitzen du, adineko pertsonentzako eskaintza oso batekin. Pertsona horiek ongietorri opari bat jaso dute beren pentsioa helbideratzean, edo zozketetan eta eskaintzetan parte hartu ahal izan dute, bidaia aukera handi batean baldintza berezien onuradun izateaz gain.

Gainera, abantailak eskaintzen jarraitu du haurren aurrezki planen titular guztiei, Gaztedi eta Plan A, jarduera programekin, udalekuekin, hizkuntzekin, sustapenekin, zozketekin eta lehiaketekin.

Gazteek arreta zentroa izaten jarraitu dute Kutxabanken, komisiorik gabeko produktuekin eta baldintza lehenetsiekin, esaterako, gazte nomina kontua, hipoteka gaztea, edo eskudiru gaztea, kutxabankplus izeneko K26 txartelari lotutako deskontuen eta abantailen programa bat eskaintzen duena. Era berean, fidelizazio ekintzak egin dira. Hori dela eta, bezero guztiei beren urtebetetzean opariak egin zaizkie, eta segmentura batzeagatiko ongietorri detaileak ere egin dira. Hori guztia Kutxabanken gaztea markaren baitan, kutxabankorner.eus

Online komunikazio kanal berriak

Bezeroekin (hala gaur egungoekin nola izan daitezkeenekin) komunikazio kanal berriak mantentzeko helburuarekin, Kutxabankek webgune interaktibo bat sortu du eta, bertan, zehatz-mehatz eta era didaktikoan azaltzen ditu etxebizitza bat erostean eman beharreko pauso guztiak. ‘Kutxabank hipotekak’ prozesua lau atal sinpletan egituratzen du: pisu bat bilatzea, salerosketa kontratua egitea, hipoteka maileguaren zehaztasunak aztertzea eta eskriturak eratzea.

Sare sozialei dagokienez, Kutxabank Taldeak 180.000 jarraitzaileen muga gainditu du 2018an. Sare sozialen bidez kanpainak eta jarduerak zabaldu dira, eta kontaktu eta negoziorako aukerak lortu dira. Hipoteka eskaintzarako "leads" eta kontaktuak atzemateko estrategia nabarmentzen da.

Twitter @KBfinanzas profilak jarduerak sortzen dituen albiste finantzarioak zabaltzen ditu, baita komunikabideen bidez jasotzen dituenak ere, informazio hau dela eta gune honen jarraitzaileek egin ditzaketen kontsulta edo izan ditzaketen zalantzei arreta emateaz gain. Bestalde, Kutxabankmedia.es blogak bere jarduera finantzarioak sortzen dituen albisterik garrantzitsuenak biltzen ditu, infografia oso landuekin eta diseinu erakargarri batekin.

Halaber, enpresei zuzendutako “Kutxabank Empresen Magazina” bloga sendotu egin da. Bere helburua da enpresei enpresa munduarekin erlazionatutako informazio interesgarria ematea: gaurkotasun ekonomikoa eta finantzarioa, gure sozialetarako sarbidea, laguntzei buruzko informazioa, koiuntura eta altxortegiari buruzko txostenak, infografia edo bit finantzarioak, baita indarrean dauden kanpainak ere, beti bezero edo bezero izan daitezkeenak formularioetara erraz sartzeko sarbidearekin. Hori guztia marketin digitalari emaitzetara bideratutako pisu gorakorra emateko helburuarekin. Hiruhileko bakoitzean enpresa bezeroei newsletter bat bidaltzen zaie; bertan, albiste interesgarriak biltzen dira eta bisitak blogera bideratzen dira.

Digitalizazioa, apustu bat baino gehiago

Teknologia berrien aldeko apustu estrategikoarekin bat, Kutxabank Taldeak digitalizazioaren erronkari egin dio aurre, jakitun baita bezero aldakor eta gero eta digitalagoari erantzun egin behar zaiola.

Kutxabank Taldea presente dago bere bezeroen egunerokotasunean eta gaur sortzen du etorkizuneko bezeroarentzako esperientzia digitala, mugikorrean arreta nabarmena jartzen duten proiektuen bidez, eta urruneko erlazioak errazten dituztenen bidez. 2018an zehar hainbat ekimen sustatu dira, hainbat ardatzen bidez bere Agenda Digitalaren barnean.

Erraztasunak eskaintzen ditu bere eguneroko kudeaketarako, esaterako: transferentzien prozesu gidatu berri bat (berehalako transferentziak bezalako modalitate berriak ere badaude); txartelak era integralean kontratu eta kudeatzea; hartu agiriak kontrolatzea bilakaera grafikoekin; helbideratze kontuak masiboki aldatzea; muga eta gakoak pertsonalizatzea; datu pertsonalak eguneratzea eta dokumentazioa online bidaltzea.

Erabaki finantzario garrantzitsuenetan bideratzen du eta erantzuna berehala ematen du mugikorrean, eremu hauetan: aurrezki aurreikuspena, erretiro simulazioa, mailegu babestua eta hartu agirien ordainketa atzeratua.

Une oro informatu eta laguntzen du bezeroari mugikorrera abisu garrantzitsuak bidalita beren kontu, txartel edo hartu agiriei buruz, eta online laguntza tresnekin, esaterako, txat bidez eta maiz egiten diren galderen bidez.

Kutxabankek bezeroak bere kudeatzailearekin duen urruneko erlazioa erraztu egiten du, gero eta bezero gehiago dituen arreta pertsonalizatua, hurbilekoa, erosoa eta eskuragarria errazten duten ereduak zabaltzen ditu, erlazio modu berrien bidez, esaterako, komunikatzeko gune pribatu edo bideo-elkarrizketaren bidez. Era paraleloan, urrutitik sinatzeko zerbitzuak eboluzionatu egin du. Hori online Bankuan eta Banku mugikorrean dago, eta eragiketa zein kontratazio ugari egin daitezke bertatik.

Eta hori guztia egiten da beti gogoan izanda bezeroek online elkarrizketen bidez ematen dituzten esperientzia balorazioak eta iritziak. Bezeroek oso positiboki baloratu dute hau guztia; izan ere, 4,2ko puntuazioa eman dute 5etik.

Bere bezeroen % 38k ia esklusiboki online egiten ditu eragiketak

Urtea amaitzean, Taldeko bezeroen %38,1 erabiltzaile digitalak ziren, hau da, lehentasunez Interneten eragiketak egiten dituzten bezeroak. Ehunekoa bost puntu baino gehiago igo da aurreko urtearekin alderatuta.

Aurrerapen hori ez du soilik azaltzen bezeroen ohitura finantzarioen aldaketak. Kutxabankek, halaber, ahalegin handia egin du etengabe irtenbide teknologiko berria sartzeko, beti lehentasuna emanda balio erantsi handiagoko zerbitzu bat eskaintzeari eta erabiltzailearen esperientzia hobeari. "Agile" metodologia erabilita, eta bezeroekiko etengabeko feddback-ari esker, Taldeak zerbitzu digital berri hauek ezartzeko prozesuak azkartu ahal izan ditu.

Bezero digitalen portaera sakonduz, Kutxabanken online bankuko eragiketen eta guztira erregistratutako sarbideen ehunekoak adierazten du telefono mugikorra dela banku digitaletara sartzeko gailurik gustukoena, ordenagailu pertsonalen kaltetan. 2018n izan ziren 148,19 milioi sarbideen –%28,08 gehiago– %67,45 telefono mugikorren bidez egin zen; hala, abenduan %70,72tik gorakoa izan zen ehunekoa, hau da, igotzen ari da ehunekoa. %39,06k hatz marka digitalaren edo aurpegi-ezagutzearen alde egin du sarbide metodo gisa.

Enpresen online Bankak hobekuntzak ezartzen jarraitu du bezeroek gehien eskatutako eremuetan, esaterako, kobrantzen eta ordainketen kudeaketan, eta online laguntzak txertatu dira. Aurrerapen nagusienak fitxategiak eratu eta bidaltzeko erraztasunak ematea izan dira; horrela, kobrantza eta ordainketa bidalketekin lan egiten duten bezero guztiei online sortzeko zerbitzua eskaini zaie. Hartara, bidalketa sinplifikatu da eta aukera berriak sartu dira confirming formaturako sortzaile espezifiko bat txertatuta.