Negozioaren bilakaera

Merkataritza jarduera

Kuota irabazi du negozioaren funtsezko aldagaietan

Testuinguru ekonomiko desafiatzaile batean, bereziki aurreko atal batean aipatutakoa bezain konplexua den tasa-ingurune batean, Kutxabank Taldearen helburuen lorpena bere merkataritza-jardueraren bilakaera handian oinarritu da, eta hazkunde nabarmena izan du finantza-produktu berrien kontratazioan, batez ere enpresen finantzaketan, hipoteka-maileguetan eta mailegu pertsonaletan, baita aseguru-negozioak gero eta ekarpen handiagoa egin duelako ere.

Gero eta eskari gehiago berreskuratuta eta hipoteka-merkatuak gora eginda, etxebizitzak erostera bideratutako kredituek goranzko joerari eutsi diote. 2015etik tasa finkoko hipoteka eta 2016tik hipoteka mistoa merkaturatu ondoren, Kutxabankek merkatu osoko eskaintzarik osoenetako bat du, epeetan eta interes tasetan malgutasun handia duena. Hala eta guztiz ere, emandako zenbatekoak %24 baino gehiago hazi dira, bankuak diharduen eremu guztietan merkatuaren batez bestekoa baino askoz gehiago. Tasa finkoko eta tasa mistoko modalitateen pisua gero eta handiagoa den eskaintza izanik, Kutxabank Taldeak bere lidergoa sendotu du formalizazio berrien hipoteka-kuotan, eta %40tik gorakoa da bere jatorrizko lurraldeetan.

Testuinguru horretan, nabarmentzekoa da marketin digitalak negozioaren trafikoa eta bolumena lortzeko egiten duen ekarpena. 2019an, baliabide digitaletatik datozen hipoteken kontratazioak hazten jarraitu du, hipotekak erakartzeko finantza-atari garrantzitsuenen laguntzaz.

Era berean, nabarmena izan da kontsumorako maileguen eremuan garatutako jardueraren indarra, horien formalizazioa %12 baino gehiago hazi baita. Kreditu-jarduera horretan etengabe sartu dira kanal teknologikoak, eta, horri esker, finantza-eragiketak Online Bankaren eta Banka Mugikorraren bidez formalizatzen dituzten pertsonen kopurua handitu egin da. 'Aurre-emandako' maileguen onuradun izan daitezkeen pertsonen kopuruak gora egin du berriro, 1,6 milioi bezero ditu jada eta 33.603 milioi euroko kopurua guztira.

Enpresa-proiektu jasangarrien finantzaketa

Beste urte batez ere, 'Makina Berria' plana sinatu du Kutxabankek hiru euskal patronalekin, inbertsioetarako finantzaketa indartzeko funtsezko lankidetza-programa. Programak 2.000 milioi euro gehiago erabiliko ditu, berriz ere, ekoizpen-makineria berritzeko, eta baldintza bereziak eskainiko dizkie ingurumen-inpaktua murrizten eta ekonomia berde eta jasangarri baterantz igarotzen laguntzen duten inbertsioei.

Kutxabanken Negozio Planak ere aurrera jarraitu du, ekipoen eta bulegoen jarduera komertzial handiarekin eta hazkunde nabarmenarekin merkataritza-kredituen fakturazioan, negozioen finantzaketan edo TPVen fakturazioan.

Andaluzian, nekazaritza-sektoreari ematen dion laguntza nabarmendu da, eta bere zerbitzu iraunkorrak indartu ditu neurrira egindako produktuekin, bai nekazaritza-finantzaketan, bai nekazaritza-aseguruen bitartekaritzan.

Aseguru sorta zabala

Taldeak bezeroen aseguramendu integralaren aldeko apustu irmoa egiten jarraitu du, eta apustu horrek emaitzen kontura egin duen ekarpenak etengabe egin du gora, batez ere merkataritza-estrategia aktiboari eta zorroaren kudeaketa onari esker. Horretarako, hainbat merkataritza-ekintza jarri dira abian, bezeroekiko harremana eta lotura nabarmentzeko, eta horiei esker deskontu bereziak lor ditzakete bezeroek, etxeko, bizitzako eta autoko aseguru berriak kontratatzean. Era berean, auto-aseguruen sustapen kanpaina egin da. Prima jaisteko ahalegin handia egin da, publizitate-inbertsio handia eta merkataritza-jarduera oso handia izan da. Horri esker, polizen zorro oso esanguratsua eta kalitatezkoa osatu ahal izan da. Gure bezeroek beste aseguru-etxe batzuetan zuten prima hobetzea izan da kanpainaren helburua.

Ekitaldi honetan, 2017an abiarazitako Kutxabank Aseguradora, S.A.U.ren ehorzketa-aseguruaren merkaturatzea finkatu da. Aseguru horrek heriotza baten ondoren sortzen diren behar guztiak kudeatzea errazten du. Familien eskura laguntzaile pertsonal bat jartzen du, ehorzketen kudeaketarekin lotutako izapide guztiak lagundu eta errazteko, emandako zerbitzuen kalitate handia bermatuz.

IMQ-Kutxabank harremana ere sendotu da, bi erakundeen arteko akordioa berritu gin baita eta produktuaren lehiakortasunean eta baldintza ekonomikoetan hobekuntza garrantzitsuak lortu baitira.

Bosgarren talderik handiena kudeatutako ondarearen arabera

Kutxabank da urtean zehar inbertsio-fondoetan harpidetza garbi gehien izan dituen hirugarren erakundea; bigarren erakundea da, diru-zorro delegatuak dituzten bezeroen kopuruan, eta errentagarritasun haztaturik onena du.

Bezeroek balantzetik kanpoko produktuekiko duten aldeko jarrerari eutsi dio, errentagarritasun erakargarriagoak bilatze aldera. Inbertsio-fondoei eta pentsio-planei eta BGAEei egindako ekarpen garbiak nabarmen hazi dira, %12,6 eta %9,7, hurrenez hurren.

Zorroak kudeatzeko sistema delegatuak, non Kutxabank banku liderra den duela 13 urtetik, funtsezko papera jokatu du berriz ere. Erakundeak inbertsio eta aurreikuspen fondoen alde egindako apustu irmoaren ondorioz, Kutxabank Gestionek eta Finecok egindako lan bikainarekin batera, Kutxabank bosgarren talderik handiena izan da ondare kudeatuan, laugarrena aurreikuspen sistemetan, eta berriz ere merkatu kuota irabazi du.

Epigrafe honetan, nabarmentzekoa da Baskepensiones BGAEk erregistratutako bilakaera, banakako aurreikuspeneko produktuen euskal merkatuan bere lidergo argia finkatu baitu, %47,2ko kuotarekin, 5.685 milioi euroko ondare kudeatuarekin -2018an baino %8,3 gehiago-, eta 273.000 bazkide baino gehiagorekin.

Salmenta digitalen kopurua bikoiztu egin da

2019a bereziki aktiboa izaten jarraitu du da Kutxabank Taldearentzat digitalizazioaren eta teknologia berrien eremuan.

Gero eta gehiago dira irtenbide teknologikoen bidez kontratatzen eta kudeatzen hasten diren produktu eta zerbitzuak. Horixe da hipoteka maileguen kasua. Kutxabankek urtean zehar Hedapen eremuetan harpidetutako hipoteken %18,3 online tresnetan sortu dira.

Mailegu pertsonalen arloan, kanal digitalen bidezko kontratazioen hazkundea %70ekoa izan da, besteak beste, horiek formalizatu ahal izateak edo ordainketak mugikorretik atzeratzeak dakarren aurrerapenagatik. Horrela, Flexibuy formularen %13ko hazkundea nabarmendu da.

Kutxabank Taldeak agenda digital bizia izan du 2019an zehar, online jarduten duten bezeroen kopurua handitzeko eta funtsezko produktuen eragiketak eta salmentak sustatzeko. Azken ekitaldian, lehentasunez 'online' jarduten duten erabiltzaile digitalen kopurua %43ra igo da.

Irtenbide digital berriak jarri dira abian, hala nola Banka Mugikorreko finantza-agregatzailea, beste banku batzuen kontuak eta txartelak kontsultatzeko aukera ematen duena, edo aurreikuspen-planak mugikorretik kontratatzeko aukera.

Laguntza-bide berriak gaitu dira, hala nola txata Online Bankan sartzea eta onboarding digitala, eta banku-kontu berri bat %100 digitalean irekitzea, telefono mugikorretik.

Etengabeko berrikuntza nabarmen gertatzen ari da ordainbideetan ere, Internetera konektatutako smartphone-ak eskuragarritasun ia unibertsala eskaintzen baitu. Kutxabank Taldeak sakelakoetarako dituen aplikazioak hobetzen jarraitu du, eta Apple Pay, Google Pay eta Samsung Pay ordainketetarako aplikazioak integratu ditu.

Bezero-segmentu bakoitzerako eskaintza berezi bat

Kutxabankek 'OK kontuak' aktiboki merkaturatzen jarraitu du harreman bereziko bezeroentzat, eta kontu horiek oinarrizko banku-zerbitzuengatik doako abantailak eskaintzen dituzte.

Kutxabankek eskaintza-estrategia berezituaren alde egiten du, hau da, bezeroen bizi-zikloaren araberakoa. Adineko pertsonek '%100eko segmentua' dute, ongi etorria kanpaiak eskaintzen dituena pentsioa helbideratzean, zozketak eta eskaintza iraunkorrak, bidaia-katlogo espezifiko baten eskutik.

Haurrentzako aurrezki planen titular guztiek beren balio-eskaintza berezia dute, hala nola jarduera-programak, udalekuak, hizkuntza-ikastaroak, sustapenak, zozketak eta lehiaketak.

Gazteak Kutxabanken arreta zentroan daude. Komisiorik gabeko produktuak dituzte, eta lehentasunezko baldintzak dituzte, hala nola nomina-kontu gaztea, gazte-hipoteka edo auto-mailegua. K26 txartelak deskontu eta abantaila programa bat eskaintzen du, eta hori guztia Kutxabanken segmentu gaztearen marka komunaren pean garatzen da: kutxabankorner.eus