Aurkezpena


2019 urtean, garapen jasangarriaren kontzeptua behin betiko barneratu da enpresen eta gobernuen plan estrategikoetan, zeintzuek neurri handi batean Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuen esparru komunak ezarritako bide-orria jarraitzen duten. Jada agente gutxik eztabaidatzen dute ekoizpen jasangarria bermatzea, klima-aldaketari aurre egitea edo ingurumena errespetatzen duen garapen ekonomiko bat bultzatzea ekoizpen-sektore guztiei eragiten diguten gaiak direla, baita finantza-sektoreari ere, zeina bere jarduera helburu horiekin parekatzera konprometitzen den.

Jasangarritasuna ez da kontzeptu arrotz bat Kutxabankentzat, historian zeharreko asmo, konpromiso eta eginbehar bat izan da; egoera honek garatzen jarraitzera garamatza, agian urteetako esperientziak ematen duen aparteko ezagutza puntuarekin.

2019an jasangarritasuna zeharka banku Taldearen jarduera osoan txertatzen jarraitzeko urrats garrantzitsuak eman dira, batez ere, Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen XXV. Biltzarreko (COP25) finantza-erakunde espainiar nagusiekin batera hartutako konpromisoa, hau da, Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuarekin bat egitea, Klimaren aldeko ekintza.

Ildo honetan, 2020 urtetik aurrera % 100 energia berriztagarria kontsumitzeko Iberdrolarekin sinatutako hitzarmena inflexio-puntu bat izango da Erakundearen energia-kudeaketan, eta Taldearen karbono arrastoaren murrizketan aurrerapen handi bat izango da, ekonomiaren deskarbonizazioaren estrategiari lagunduko baitio.

Egindako beste apustu irmoetako bat ESG Zuzendaritza berri bat sortzea izan da; bere zeregina erakundearen barruan garapen jasangarriarekin lotutako gaiak kudeatzea izango da. Gainera, ESG funtzioa Bankuaren Estrategia Batzordearen eskumen berrietako bat izango da.

Kutxabanken kontziente gara gizarteak geroz eta gehiago exijitzen duela finantza-industria jasangarri baterantz aurrera egitea, zeinak bere eragiketetan ingurumen eta gizarte alderdiak kontuan hartuko dituen.

Taldeak bere produktu berdeen katalogo handia zabaltzen ere jarraitu du, baita inbertitzen duen aktiboetan gizartearekin arduratsuak diren inbertsioaren alderdiak barneratzen ere. Gaur egun, aurrezteko eta aurreikusteko produktuetan egindako inbertsio guztiak gizartearekin arduratsuak diren irizpideen arabera garatzen dira eta, ondorioz, bere jarduketa-eremuan honakoak betetzen eta bultzatzen dituela ziurtatzen da: Giza Eskubideak errespetatzea, ingurumena zaintzea, Gobernantza Onaren Politikaren jardunbideak eta zergen arloko jardunbide egokiak. Helburua “akziodun arduratsua” kontzeptua guztiz garatuko duen eredu baterantz eboluzionatzen jarraitzea da.

Berritzea ezinbestekoa da beren jardueran ekonomia, gizarte eta ingurumen irizpideak modu eraginkorrean txertatu nahi dituzten erakundeentzat.

Kutxabank saiakera handia egiten ari da finantza-jardueraren erdian kokatzen diren eta elkarren artean konektatuta dauden bezeroak izateak eragiten duen erronka digitalari erantzuteko. “Erraz, Hurbil, Orain” merkataritza-leloak digitalizazioa eragiketen eraginkortasunerako tresna nagusitzat ezartzea esan nahi du, ingurune berriaren ezaugarriekin batera eraldatzen ari den merkataritzaren banaketa-eredu batekin.

Zeregin honetan, Erakundea beharrezko talentuaren etengabeko bilaketan eta lehiakortasunean dago, langileen gaitasun profesionalak sustatzeko eta profil tekniko berriak txertatzeko egiten ari den apustu handiaren ondoren; % 58 emakumeak dira. Gainera, azken urteotan prestakuntza-planetako inbertsioak nabarmen areagotu dira eta, gaur egun, urtean 110 ordutik gorakoa da pertsonako. Kutxabanken enpresa-proiektuak ibilbide profesional erakargarriak eskaintzen ditu, Enpresaren Gizarte Erantzukizunaren kulturaren esparruan, inguruko finantza-ekosistemen garapenari lagunduz.

Hertsiki ekonomiari dagokionez, azpimarratu behar da Taldeak 352 milioi euroko etekina lortu duela, iaz baino % 6 gehiago. Era honetan, berriz ere, emaitzen % 50a Banku Fundazio akziodunetara bidera ditzake gizarte-dibidendu gisa; honekin, 725 milioira iristen da, azken bost ekitaldien karguarekin.

Azken finean, Kutxabank Taldeak gizarte osoaren eskura jartzen duen memoria honek 2019 urtean gizarte erantzukizunaren esparruan izandako lorpenak laburtzen ditu, Kutxabankek Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Munduko Itunaren 10 Printzipioekin eta Helburuekin duen konpromisoarekin lotutako lorpenak barne.

Gregorio Villalabeitia
Kutxabankeko zuzendaria