Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Metodo garden eta eraginkorra.
Finantza-produktuen sorta zabala daukagu, zure inbertsioak optimizatzeko helburuarekin. Hona hemen produktu horien arteko nabarmenenak.
Zure beharretara hobekien egokitzen den aurreikuspen- edo pentsio-plana aukeratzen lagunduko dizugu; erretiroa hartzen duzunean, orain daukazun bizi-maila izan dezazun. Gaurko ahalegina biharko ongizatea izan dadin.
Aisiarekin zein etxebizitzarekin lotutako proiektu familiarrak gauzatzeko edo, zure inbertsioei eutsita, likidezia-beharrizanak asetzeko. Epe, ezaldi, amortizazio-sistema, berme, eta bestelako arloetan aukera malguak eskaintzen ditugu.
Egoera bakoitzaren araberako erantzun zehatzen bitartez, finantza-beharrizan desberdinei balio erantsia ematen diegu. Gainera, edozein helburutarako balio dute: etxebizitza erosteko, mailegu fiskaletarako, norbere etxea sustatzeko...