Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Zure jasangarritasun, digitalizazio eta berrikuntza proiektuak sustatzen ditugu finantziazio baldintza onuragarriekin EIF Europako Inbertsio Fondoak babestuta .
Enpresa baten benetako balioa aukerak sortu eta bere ingurua eraldatu zein hobetzeko duen gaitasuna da. Horregatik zurekin batera hazi nahi dugu. Zuri entzuteko, bultzatzeko eta aurrera egiten laguntzeko.
Zure enpresara egokitutako finantzaketa-tresnak , zure inbertsio-proiektuak aurrera atera ditzazun: maileguak, leasing, renting…
Zure likideziaren kudeaketa optimizatzen lagunduko dizugu. Lortu bultzada gehigarria zure enpresak aurrera egiten jarrai dezan.
Kutxabank Nazioartea, zure enpresak esportatzeko eta inportatzeko egindako salerosketen balioa finantzatzeko eta bermatzeko, atzerrian ditugun kanpo-merkataritzako adituen aholkularitzarekin.
Enpresei finantza-aholkularitza emateko gure zerbitzu espezializatua, kapital-merkatuetarako sarbidea errazteko (equity eta zorra) eta enpresen bat-egiteen esparruan egon daitezkeen egoeretarako konponbideak bilatzeko.
Zure proiektu estrategikoetarako finantzaketa egituratua eta egokitutako baliabide aurreratuak, zure enpresaren erronka berriei aurre egiteko.
Kutxabank Aseguruetan zure enpresa arrisku-mota askotatik babesten dugu: arrisku materialak, ekonomikoak eta jarduera gauzatzearen ondoriozko erantzukizuna. Helburu horrekin, estaldura eta berme ugari eskaintzen dizugu.
Kutxabank Enplegua, Enpleguko BGAE
Enpresa eta langileentzako aukera onenak aurreikuspenari dagokionez.