Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Ezagutu Kutxabankek eskura ipintzen dizkizun bitarteko guztiak ordainketa digitalak egiteko, Interneten erosketa seguruak egiteko nahiz gastuak partekatzeko. Hori guztia, erraz eta eroso.
Bizumekin berehala bidali eta jaso dezakezu dirua, saltoki fisikoetan eta online egindako erosketak ordaindu ahal dituzu, eta GKEei dohaintzak egin ditzakezu.
Bizum Pay aplikazioak saltokietan, Bizumekin edo zure txartelarekin ordaintzeko aukera ematen dizu.
Kutxabanken Apparekin zure mugikorra erabiliz saltokietan ordain dezakezu. Azkarra, erraza eta segurua.
Ordaindu Kutxabank txartelarekin eta Apple Payrekin, ahalik eta azkarren eta seguruen, edozein Apple gailuren bidez.
Ordaindu Kutxabank txartelarekin eta Google Pay gailuarekin saltegietan, webguneetan edo app-etan.
Erabil ezazu Kutxabank txartela Samsung Payren bidez saltegietan ordaintzeko.
Ordainketak dagokien erakundeetara joan gabe egin ditzakezu, Kutxabank-ren bidez, bezeroa izan ala ez. Txartel bat baino ez duzu behar: kreditu edo zordunketa txartel baten titularra izatea.
Internet bidez erosteko doako zerbitzua, erosoa eta segurua. Ez du euskarri fisikorik behar, zure txartel errealaren daturik eman gabe online erosketak egiteko aukera ematen dizu.