Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Kutxabank S.A. entitateak konpromiso irmoa jarraitzen du izaten datu pertsonalen babesarekin eta gure bezeroen informazioaren konfidentzialtasunarekin, eta uneoro eskainiko dute informazio eguneratu eta osoa erakundeak egindako datuen tratamenduaren inguruan, indarrean den araudiari jarraiki. Horregatik, zure datu pertsonalak Kutxabank, S.A. entitatean (aurrerantzean, Kutxabank) nola tratatuko ditugun informatuko dizugu jarraian:
Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa | |
Arduraduna |
Identitatea: Kutxabank, S.A. Helbidea: Kale Nagusia, 30- 32, 48009 (Bilbo). Helbide elektronikoa: info@kutxabank.es Datuak Babesteko Ordezkaria: dpo@grupokutxabank.com |
Erabilitako datuen kategoriak |
Informazio xehatua aurkituko duzu Politika honen 3. atalean.
|
Tratamenduaren eta legitimazioaren xede nagusiak |
Informazio xehatua aurkituko duzu Gidalerro hauen 4. atalean.
|
Hartzaileak |
Informazio xehatua aurkituko duzu Gidalerro hauen 6. atalean.
|
Eskubideak | Interesdunak erreklamazio bat aurkeztu ahal izango dio kontrol-agintaritzari, baita datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurkaratzeko, tratamendua mugatzeko eta datuak eramateko eskubideak baliatu ere, eta datu pertsonalei buruzko banakako erabaki automatizatuen xede ez izateko, profilak egitea barne, posta elektroniko bidez edo tratamenduaren arduradunaren helbide sozialera zuzendutako jakinarazpen baten bitartez. |
Jatorria |
|
Kutxabankek Bezeroen datu pertsonalak babesteko politika hau garatu du, edozein unetan kontsulta dezakezu www.kutxabank.es edo www.kutxabank.com estekan «Pribatutasun» atalean, eta zurekin izango ditugun harremanetan zure datu pertsonalak nola erabiliko ditugun azaltzen du. Era berean, paperean eska daiteke informazio hau gure bulegoetako batean.
Gurekin dituzun harremanak kudeatzeko, Kutxabanken zure datu pertsonalak Politika honetan azaltzen dizkizugun xede bakoitzarentzat erabiliko ditugu, beti ere indarrean dagoen araudiak zehazten duena betez, eskubideak errespetatuz eta gardentasun osoz.
Hauek dira zure datu pertsonalekin egingo ditugun tratamenduak arautzen dituzten arau nagusiak:
Datu pertsonalak babesteko betebeharrak dituzten beste arau-kidego batzuk honako hauek dira:
Tratamenduaren erantzulea: Gurekin dituzun kontratu eta negozio harremanetan zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna Kutxabank, S.A. da, Kale Nagusia 30-32, 48009 (Bilbo) helbidean egoitza duena eta info@kutxabank.es helbide elektronikoa duena.
Kutxabankek Datuak Babesteko Ordezkari bat izendatu du, zeinak zure datu pertsonalen tratamenduari eta zure eskubideen erabilerari buruzko edozein galderari erantzungo dion. Datuen Babeseko Ordezkariarekin jar zaitezke harremanetan zure iradokizunak, galderak, zalantzak edo erreklamazioak helarazteko dpo@grupokutxabank.com helbide elektronikoaren bitartez.
Era berean, Kutxabankek hurrengo filialekin tratamenduaren erantzukizun partekatutako kontratuak ere ditu sinatuta: Kutxabank Pensiones, Baskepensiones E.P.S.V., eta Kutxabank Empleo E.P.S.V., Pentsio Planen kudeaketa eta administraziorako eta Aurreikuspen Sozial Boluntarioko Entitateentzat. Hauek dira akordio horien alderdi aipagarrienak:
Kutxabank Pensiones, Baskepensiones B.G.A.E. eta Kutxabank Empleo B.G.A.E. entitateen datu pertsonalen tratamenduaren xedea bazkide arrunten eta pentsio-planen onuradunen eta B.G.A.E. entitateak bere Aurreikuspen Planen atxikipeneko kontratu-harremana formalizatzea, kudeatzea eta gauzatzea da. Tratamendu honen oinarri legegilea atxikitze kontratu horren egikaritzea izango da.
Kutxabanken datu pertsonalen tratamenduaren xedea bezeroei kalitate goreneko zerbitzua ematea, haien interesak hobeto babestea eta produktuei atxikitzeko kontratuko harremanaren ondorioz gerta daitekeen intzidentzia ororen jarraipen hobea egitea da. Tratamendu honen oinarri legegilea aipaturiko Entitateetako bazkideei kalitatezko arreta ematean eta halako eragiketen administrazio zuzeneko bermeak sendotzean oinarritzen da.
Adierazitako arrazoiengatik, Kutxabankek datu pertsonalen tratamenduarekin lotutako eragiketak egiten ditu, bere izenean zein besteenean, eta baita erantzule guztien kontura ere.
Edonola ere, zure eskubideak erabili ahal izango dituzu Kutxabank, , S.A.-ren aurrean.
Kutxabankek iruzurraren prebentziorako informazio hartu-emaneko zerbitzuaren erantzukizun partekatuko akordioa eratuta du harpidetutako Entitateekin. Aipaturiko fitxategiari atxikitako informazioa aurkituko duzu hurrengo estekan https://www.iberpay.es/es/servicios/servicios/prevenci%C3%B3n-del-fraude/#tab-4
Tratamendu honen bidez, eragiketa susmagarrien edo baimendu gabeen datuak erregistratu eta kontsultatuko dira Iberpayk tratamenduko arduradun gisa lan egiten duen biltegi komun batean, iruzurrezko transakzio susmagarriak detektatu eta prebenitzeko, edo eragindako titularrak iruzurrezko transakzioak onartu baditu. Bere oinarri legitimatzailea interes legitimoa da, bai hirugarrenek egindako iruzurrek uki ditzaketen kontuen titularrena, bai bere kontuan jatorria edo helmuga duten eragiketetan iruzurra atzeman eta prebenitzeko erakundearena.
Kutxabankek datu pertsonal desberdinak tratatzen ditu gurekin ezarriko dituen informazio eskaerak edo kontratu aurreko edo kontratuko harremanak kudeatzeko.
Jarraian, tratatuko ditugun datuen kategoriak azalduko ditugu, aipaturiko datuen kategoria guztiak datuen tratamendu guztientzat erabiltzen ez direla jakinik.
Egiten dugun tratamenduaren jardueren xehetasunean, 4. atalean bildu duguna, tratamendu zehatz bakoitzeko erabiltzen diren datuen kategoria zehatzak aurkituko dituzu. Horrela, DBEOk biltzen dituen eskubideak erabiltzea ahalbidetuko dizun informazio guztia izango duzu, aurkaratzea eta baimena baliogabetzea bereziki.
Hurrengoak dira tratamendu ezberdinak erabiltzen dituzten datuen kategoriak:
Datu pertsonalak pertsona ezinduen guraso ahala duten pertsonek edo legezko ordezkariek ematen dituztenean, haiek emango dute baimena Kutxabankek datuok erabili eta tratatzeko, Politika honetan azaltzen diren xedeekin.
Zuk hirugarrenei emandako informaziotik ateratako datuak, gertatuz gero, hirugarren horiek Kutxabanki ematen badizkiete, Kutxabank , S.A.-ren datu-baseetan sartu aurretik baimena behar dute. Kasu horretan, Kutxabank zurekin jarriko da harremanetan hilabete bateko epean, bezeroen datu pertsonalen Politika honetan jasotako informazioa emateko.
Kontratu harremanak irauten duen bitartean zuk Kutxabanki emandako datu pertsonalen egiazkotasuna bermatzen duzu, eta jakitun zara Bankuari jakinarazi behar diozula haietan gertatutako aldaketa oro, datuen babeseko politika honetan xedatutako ondorioekiko. Nolanahi ere, eta aipatu berri emateko betebeharrari kalterik egin gabe, Kutxabankek zuri buruz dituen datu pertsonalak berrikusteko eta eguneratzeko eskatu ahal izango dio aldian behin. Halaber, bidezko egiaztapenak egiteko zilegitasuna izango du, indarrean dagoen araudiaren barruan.
Inola ere ez ditugu tratatuko lehiakortasuna edo enpresa sekretuak urra ditzaketen datuen erabilerarik egingo.
Garrantzitsua da jakitea zure jatorri etnikoa edo arrazaren inguruko informazioa, zure iritzi politikoak, erlijio sinesmenak zein filosofikoak, sindikatu afiliazioa, datu genetikoek tratamendua, osasunari buruzkoak edo sexu orientazioko daturik ez dugula ekarriko («Datuen kategoria bereziak»).
Egiten ditugun tratamenduek hainbat xede eta lege-oinarri dituzte.
Tratamenduaren deskribapena
Zure datuak gure sistemetan alta eman aurretik, bezeroen datu pertsonalak babesteko politika horren berri emango dizugu, eta, ondoren, eskatzen diguzun kontratu aurreko jarduera edo kontratu harremana hasteko behar diren gutxieneko datuak eskatuko dizkizugu.
Kutxabankek, besteak beste, hurrengo tratamenduak egingo ditu:
Tratamenduaren xedea
Tratamendu honen xedea bezero gisa alta izapidetu eta aztertzeko zure datu pertsonalak tratatzea, kontratatzeko eskaera edo kontratuak formalizatzea da.
Tratamenduaren oinarriak
Tratamendu horiek unean indarrean dagoen bezeroen onarpenaren eta alten prozesuen inguruan eta produktu bakoitzaren kontratazio prozesuen inguruan legerian zehaztutako obligazioetan oinarrituta egingo dira.
Erabilitako datuen kategoriak
Hauek dira Kutxabank xede horiekin erabiliko dituen datuak:
Iberpayko kontuaren titulartasuna egiaztatzeko zerbitzua
Horrez gain, zure identifikazio- eta kontu-datuak tratatuko ditugu, zure kontuaren titulartasuna egiaztatzeko, zurekin banku-helbideratzea edo konturako zordunketa bat eskatzen duen kontratu-harreman bat hasi duen hirugarren batek eskatzen duenean.
Kontu batean berehalako edo etorkizuneko kobrantza edo ordainketa bat formalizatu nahi denean, kontu horren titulartasuna egiaztatzeko datuei egindako tratamenduaren oinarrian egiaztapena eskatu duen hirugarrenarekin eta Kutxabankekin duzun kontratu-harremana dago, eta xedea da alderdien artean sinatutako kontratua behar bezala betetzea, halako moldez non aurretiazko egiaztapen bat egingo baita, ordainketa helbideratzeko kontuan akatsen bat egonez gero eragin daitezkeen kalteak saihesteko.
Tratamenduaren deskribapena
Hauek dira egingo diren tratamenduen eragiketak:
Tratamenduaren xedea
Tratamenduaren xedea kontratuan jasotakoa garatzea, kontrolatzea, mantentzea eta eguneratzea da.
Tratamenduaren oinarriak
Tratamendu horiek beharrezkoak dira ezarriko dugun kontratu bidezko erlazioari eusteko eta baliteke haiek ez emateak harreman hori kudeatzea galaraztea edo zailtzea, Entitatearen kontratuzko eta legezko obligazioak beteaz.
Erabilitako datuen kategoriak
Hauek dira Kutxabank xede horrekin erabiliko dituen datuak:
Datuak lagatzea
Kutxabankek zure datuak laga ahal izango dizkie eskumena duten agintariei, kontroleko eta gainbegiratzeko erakundeei, judizialei, administratiboei eta zerga arloko agintariei, aplikatu behar diren une bakoitzean indarrean dauden arauak betetzeko, are zehatzago baina mugatu gabe, banku eta finantza arloetan, adibidez. Halaber, Kutxabankek zure datuak laga ahal izango dizkie izapidetzeak burutzeko beharrezkoak dituen kolaboratzaileei, preskriptoreei, ikuskatzaileei, Notarioei eta Herri Erregistroei, esaterako.
Tratamenduaren deskribapena
Adibide gisa, baina mugatu gabe, xede horiekin egindako tratamendu aipagarrienak adierazten dizkiguzu:
Tratamenduaren xedea
Tratamenduaren xedea betebehar kontableak, legalak, fiskalak eta administratiboak betetzea da.
Tratamenduaren oinarriak
Zure datu pertsonalak nahitaez tratatu behar ditugu Entitateari bere jarduerarengatik eskatzen zaizkion obligazio kontableak, fiskalak eta legalak bete ahal izateko.
Erabilitako datuen kategoriak
Datuak lagatzea
Kutxabankek zure datuak laga ahal izango dizkie eskumena duten agintariei, kontroleko eta gainbegiratzeko erakundeei eta zerga arloko agintariei, aplikatu behar diren une bakoitzean indarrean dauden arauak betetzeko, are zehatzago baina mugatu gabe, banku eta finantza arloetan, adibidez. Halaber, Kutxabankek zure datuak laga ahal izango dizkie izapidetzeak burutzeko beharrezkoak dituen kolaboratzaileei, Notarioei eta Herri Erregistroei, esaterako.
Tratamenduaren deskribapena
Hurrengo tratamenduak egiten dira xede horiekin:
Tratamenduaren xedea
Tratamenduaren helburua da trafiko ekonomikoaren segurtasuna babestea, horrela interes orokorra babesten lagunduz eta Erakundeak egindako arriskuen azterketak hobetzen lagunduz, merkataritzako truke librea segurtasun zein kaudimen baldintzetan babesteko.
Tratamenduaren oinarriak
Tratamendu horiek mailegu arduratsuari buruzko araudia eta aplikatu beharreko legeriak eskatzen dituen gainerako legezko neurriak betetzeko egiten dira.
Erabilitako datuen kategoriak
Datuak lagatzea
Ez ordaintzeen datuak diruzko obligazioak betetzeari edo ez betetzeari buruzko fitxategiei jakinarazi ahal izango zaizkie, Badexcug (Experian) eta Asnef (Equifax) hain zuzen, eta baita CIRBEri ere, berariazko araudia beteaz.
Tratamenduaren deskribapena
Hurrengo tratamenduak egiten dira xede horiekin:
Tratamenduaren xedea
Tratamenduaren xedea kapitalen zuritzearekin eta terrorismoaren finantzazioaren prebentzioa da, arlo horretako araudi espezifikoak zehazten duena beteaz.
Tratamenduaren oinarriak
Tratamendu horiek kapitalen zuritzea eta terrorismoaren finantzazioa prebenitzearen inguruko indarrean den legeria betetzeko egiten dira. Izan ere, banku entitateak nahitaez lortu behar baitituzte bezeroen nortasunaren eta jarduera ekonomikoaren inguruko informazioa eta dokumentazioa neurriak garaiz eta bezeroak jakinda aplikatzeko.
Datuen kategoriak
Datuak lagatzea
Horretarako, indarrean dagoen araudiak Kutxabank behartzen eta gaitzen du Kapitalak Zuritzea eta Terrorismoaren Finantzazioa Prebenitzeko Ordezkarien Taldea osatzen duten beste Entitate filialekin.
Era berean, Kutxabankek Finantza Titulartasunen Fitxategiari aitortu behar dio kontu korronteak, aurrezki kontuak, gordailuak eta bestelako ordainketa kontuak ireki edo ezeztatu behar dituela, baita segurtasun kutxen alokairu kontratuak eta alokatze aldia ere, merkataritza izena edozein dela ere, hala, identifikazio datuak kapitalen zuritzea eta terrorismoaren finantzaketa prebenitzeko eta eragozteko sortutako fitxategiaren parte izango dira. Fitxategi honen arduraduna Ekonomiako eta Enpresari Laguntzeko Estatuko Idazkaritza da.
Tratamenduaren deskribapena
Hurrengo tratamenduak egiten dira xede horiekin:
Tratamenduaren xedea
Tratamenduaren xedea iruzurraren prebentzioa, detekzioa eta/edo jarraipena egitea da.
Erabilitako datuen kategoriak
Hauek dira xede horrekin erabiliko diren datuak:
Tratamenduaren oinarriak
Bere tratamenduaren oinarria da, bai hirugarrenek egindako iruzurrek uki ditzaketen kontuen titularrena, bai Kutxabankek bere kontuan jatorria edo helmuga duten eragiketetan iruzurra atzeman eta prebenitzeko.
Datuak lagatzea
Delituzko egoerak saihesteko xedearekin bakarrik, eta iruzurren bat dagoen ala ez ikusteko froga nahikoak baditu, Kutxabankek eskubidea du, hura prebenitzeko helburuarekin, bere Bezeroen datuak Cajasurri edo egoera horretan dauden beste enpresei lagatzeko.
Iruzurraren prebentziorako informazio trukearen zerbitzuari dagokion tratamendua
Tratamenduaren erantzule partekatuak
Fitxategiaren erantzuleak dira fitxategi komun horri atxikitako finantza entitate guztiak, tratamenduaren arduradun gisa. Entitateak aipatutako erantzukizun partekatuko akordioa du eta gure Datuak Babesteko Ordezkariaren helbidearen bitartez eskatu ahalko du: . Halaber, fitxategi komunera atxikitako entitateen zerrenda eguneratua ikus daiteke hurrengo estekan
Tratamenduaren deskribapena
Eragiketa susmagarrien edo baimendu gabeen datuak erregistratu eta kontsultatzea Iberpayk tratamenduko arduradun gisa diharduen biltegi komun batean.
Tratamenduaren oinarriak
Tratamenduaren oinarria interes legitimoa da, bai hirugarrenek egindako iruzurrek uki ditzaketen kontuen titularrena, bai bere kontuan jatorria edo helmuga duten eragiketetan iruzurra atzeman eta prebenitzeko erakundearena.
Erabilitako datuen kategoriak
Gorde behar den epea
Europar Batasunaren eremuko mugaz gaindiko ordainketetan iruzurra prebenitzeko funtzionalitatea
Beren egoitza Europar Batasunean duten finantza-erakundeen arteko mugaz gaindiko transferentzia bat igorri denez, jakinarazten dizugu litekeena dela zure xede-kontuaren zenbakiari eta titular onuradun gisa duzun izenari buruzko datu pertsonalak ere tratatzea, Europako ordainketa-sistemen bidez gerta daitezkeen anomaliak eta iruzur-patroiak detektatzeko.
Tratamendu honen helburua da eragiketa anomalo edo irregularrak identifikatzea eta halakoak identifikatzeko aukera ematen duten portaerak eta arrisku-patroiak detektatzea.
Aipatutako datuak xede horrekin tratatzearen oinarrian Kutxabankek zure kontuan jatorria edo helmuga duten banku-eragiketetan iruzurra hauteman eta prebenitzeko duen interes legitimoa da. Era berean, deskribatutako tratamendua hirugarrenek egindako iruzurren eraginpeko kontuen titularren intereserako egiten da.
Anomaliak eta iruzur-patroiak detektatzean, tratamendu hau egingo da:
Kutxabankek ez dizkio transferentziako beste alderdia ez den ezein hirugarreni emango tratamendu horren ondorioz bildutako datuak, eta ezabatu egingo ditu bildu ziren xederako beharrezkoak izateari uzten diotenean edo, betiere, 14 hilabeteko epean, datuak bildu direnetik zenbatzen hasita.
Tratamenduaren deskribapena
Helburu horrekin egindako tratamendua jakinarazpen komertzialak bidaltzea da, bai orokorrak edota pertsonalizatuak izan. Jakinarazpen horiek Kutxabankek merkaturatutako produktuak eta zerbitzuak sustatzeko izango dira, bai eta ekitaldi pertsonalekin (hala nola urtebetetzeak eta urteurrenak) eta ekitaldi publikoekin (Gabonak, kirol ekitaldiak, edo zuretzako interesgarriak izan daitezkeen gizarte eta/edo kultur ekitaldiak) lotutako komunikazioak ere. Horiek posta arruntaren, faxaren, SMSaren, posta elektronikoaren edo beste edozein baliabideren bidez bidaliko dira.
Tratamenduaren xedea
Tratamendu honen xedea Bankuak eta banku zein finantza, aseguru, higiezin eta zerbitzuen sektoreko hirugarren kolaboratzaileek komertzializatzen dituzten produktu eta zerbitzu interesgarriak eskaintzea da. Gainera, zure baimena izanez gero, ekitaldi pertsonalekin (hala nola urtebetetzeak eta urteurrenak) eta ekitaldi publikoekin (Gabonak, kirol ekitaldiak, edo zuretzako interesgarriak izan daitezkeen gizarte eta/edo kultur ekitaldiak) lotutako komunikazioak bidaliko dizkizugu.
Erabilitako datuen kategoriak
Tratamenduaren oinarriak
Tratamendu horiek jakinarazpen komertzialak igortzeko aurretik baimen esplizitua eman den unetik egingo dira. Baimen hori edozein unetan kendu ahal izango da, Gidalerro hauetan zehaztutako eskubideak erabiltzeko bideetako baten bitartez.
Beste enpresa filial bateko edo hirugarren kolaboratzaile baten bestelako produktuak sustatzeko ere, aseguruen sektorea barne, berariazko baimena eskatuko dugu aldez aurretik. Edonola ere, baimen hori ezingo da atzera bota, eta bezeroak nahi duenean uko egin ahal izango dio tratamendu horri.
Ondorioz, jakinarazi nahi dizugu Kutxabankek Kutxabank Vida y Pensiones eta Kutxabank Aseguradoraren aseguruen bankuko operadore esklusibo baldintza duela, beraz, Bankuak merkaturatutako aseguru guztiak aseguru-etxe horrentzat bitartekatuko dira.
Kutxabankek salbuespen gisa, DBEO indarrean sartu aurretik Entitatearen bezero ziren interesdunei dagokienez, enpresa jarduera sustatzeko interes legitimoa du, kontratatuta dituen kreditu produktu edo zerbitzuekin zerikusia duten kreditu edo aurrezki produktu eta zerbitzuen zein aseguru produktuen eskaintzak eginez. Horretarako, Kutxabankek bere interesen eta interesdunen eskubideen eta askatasunen arteko haztapenaren analisia egin du.
Tratamenduaren deskribapena
Xede horrekin egindako tratamenduak bezeroen segmentu batekin identifikatzeko eta produktuen eta zerbitzuen eskaintzak egokitzeko merkataritzako profilak sortzea da.
Hauek dira zure datu pertsonalekin egingo ditugun profilak:
Horrela, eskuragarri ditugun datuen arabera zure interesekoak izan daitezkeen produktu eta zerbitzuak identifikatu ahal izango ditugu, kasu horietarako kanpoko iturrietatik lortutako daturik erabili gabe, ondare kaudimeneko fitxategiak barne.
Tratamenduaren xedea
Tratamenduaren xedea zure datuetan teknika estatistikoak eta bezeroen segmentaziokoak aplikatzea da, zure beharren eta gogoen araberako merkataritza eskaintzak egin ahal izateko, eta baita kontratatutako zerbitzuen jarraipena egiteko ere.
Datuen kategoriak
Hauek dira xede horrekin erabiliko diren datuen kategoriak:
Kutxabankek berariaz jakinarazi nahi dizu profil horiek egiteko ez direla erabiliko zuk zuzenean eman ez dizkiguzun datuak, Politika honen 3. puntuan informatutako ondare-kaudimeneko fitxategietan edo kanpoko beste iturri batzuetan jasotako informaziotik lortutakoak. Kutxabankek fitxategi horietan mailegua edo kreditua eskatzen duzun unean fitxategi horietan datorren informazioa bakarrik hartuko du, edo zure berariazko baimena badugu bakarrik. Kanpoko gainerako iturrietan eta zerbitzu gehigarrian sartutako informazioa profilak egiteko erabiliko, betiere zure baimena badugu.
Tratamenduaren oinarriak
Tratamendu horiek Erakundearen interes legitimoaren arabera egiten dira, lanak eraginkortasun eta kalitate handienarekin egin behar dira, bai entitateari berez dagokiona, bai zuk bezero gisa jaso duzuna. Horretarako, Kutxabankek bere interesen eta interesdunen eskubideen eta askatasunen arteko haztapenaren analisia egin du. Edozein kasutan, Politika honen 8. puntuan adierazitako bideetako baten bitartez eskatu dezakezu tratamendu horiek ez egitea.
Aldiz, informazio hori prestatzeko kanpoko datu-baseak erabiltzen badira, bereziki ondare kaudimeneko fitxategietako informazioa, tratamendua mailegu edo kreditu eragiketa bat eskatu baduzu edo berariazko baimena baduzu soilik egingo da. Era berean, informazio hori egiteko zerbitzu gehigarrian sartutako informazioa erabiltzen bada, tratamendua zure baimena izanda egingo da bakarrik. Nahi duzunean ezeztatu ahal izango dituzu baimen horiek.
Tratamenduaren deskribapena
Xede honekin egindako tratamendua Kutxabankek antolatutako eta gure ustez zuretzat interesgarriak izan daitezkeen sustapenetan edo zozketetan sartzeko eskakizunak izapidetzea da, izena emateko zure baimenaren beharrik gabe.
Tratamenduaren xedea
Tratamenduaren xedea Entitateak bere bezeroei eskainitako sustapenak aurkeztea da, haien berariazko inskripzioaren beharrik gabe.
Datuen kategoriak
Hauek dira xede horrekin erabiliko diren datuen kategoriak:
Tratamenduaren oinarriak
Tratamendu horiek zure kontratuak kudeatzeko interes legitimoan oinarritzen dira, baina zure baimena beharko duzu sari bat onartu aurretik, eta, beraz, ez da tratamendurik egingo zuk aldez aurretik publizitate ekintzen aurka agertu bazara.
Tratamenduaren deskribapena
Xede honekin egindako tratamendua Kutxabanken bulegoetan, sukurtsaletan, eraikinetan eta korporazioko zentroetan instalatutako ekipoen bitartez irudiak hartu eta grabatzea da.
Tratamenduaren xedea
Tratamenduaren xedea gure bezeroak eta Entitatearen aktiboak babesteko beharrezkoak diren segurtasun neurriak inplementatzea eta kalte ekonomiko eta izen txarrekoak prebenitzea da. Bideo bitartezko zaintza sistemak Kutxabanken segurtasunerako jarriko dira. Kutxabankek ezingo ditu erabili zaintza kamerarik berariaz azaldutako xedearekin bateraezina den moduren batean, eta fede onez eta xede horrekin bildutako irudiak gordetzeko konpromisoa hartzen du.
Datuen kategoriak
Xede honekin tratatuko ditugun datuen kategoriak bideo bitartezko zaintzako kamerek jasotako irudiak izango dira.
Tratamenduaren oinarriak:
Tratamendu honen oinarria Kutxabankek bere instalazioak, langileak eta bezeroak babesteko legezko obligazioa da, Segurtasun Pribatuko Araudia beteaz.
Datuak lagatzea
Datu horiek agintari judizialek edo Estatuko segurtasun indar eta kidegoek eskatuta, eta obligazioak beteaz, laga ahal izango dira.
Tratamenduaren deskribapena
Hauek dira Entitatearen jardueren jarraipena egiteko eta haien estatistikak eraikitzeko egin diren tratamenduak:
Helburu estatistikoak dituzten datuak hirugarrenei emanez gero, Entitateak konpromisoa hartzen du dagozkion anonimizazio teknikak aplikatzeko edo informazioa modu agregatuan emateko, informazio horrek identifikatutako edo identifikatzeko moduko pertsona fisiko batekin loturarik izan ez dezan.
Tratamenduaren xedea
Tratamenduaren xedea txosten estatistikoak eta eredu matematikoak egitea da, Entitatearen jardueraren kudeaketarako eta jarraipenerako.
Datuen kategoriak
Hauek dira xede horrekin erabiliko diren datuen kategoriak:
Tratamenduaren oinarriak
Tratamenduaren oinarria Kutxabankek bere enpresa jarduera garatzeko interes legitimoa da.
Tratamenduaren deskribapena
Hurrengo tratamenduak egiten dira xede horiekin:
Tratamenduaren xedea
Tratamenduaren helburua salaketak izapidetzea da, bai eta delitu-jokabideak, legez kanpokoak eta/edo Entitatearen barne-araudiaren aurkakoak prebenitzea, antzematea, kudeatzea eta ebaztea ere.
Datuen kategoriak
Hauek dira xede horrekin erabiliko diren datuen kategoriak:
Tratamenduaren oinarriak:
Tratamendu horiek interes legitimoaren printzipioan eta legezko betebehar bat betetzean babestuta egiten dira.
Tratamenduaren deskribapena
Helburu horrekin egindako tratamendua identifikazio, harreman eta profilazio datuak beste enpresa batzuei komunikatzea da, haiek merkaturatutako produktu eta zerbitzuei buruzko jakinarazpen komertzialak bidal ditzaten, bitarteko elektronikoak barne.
Tratamenduaren xedea
Zure baimena izanez gero, jarraian adieraziko dizkizugun datuak Kutxabank Taldeko sozietateei lagako dizkiegu, bai eta enpresa laguntzaileei eta/edo partaidetuei ere, merkaturatzen dituzten produktu eta zerbitzuen eskaintza komertzialak egiteko.
Datuen kategoriak
Tratamendu hau onartzen ez baduzu, ez ditugu zure datuak lagako. Onartzekotan, beste enpresa batzuei jakinaraziko dizkiegun datuak aldatu egingo dira, produktuen eta zerbitzuen eskaintza egokitzeko profil komertzialak sortzearen aurka agertu zaren edo ez kontuan hartuta:
Tratamenduaren oinarriak:
Tratamendu hori jakinarazpen komertzialak igortzeko aurretik baimen esplizitua eman den unetik egingo da. Baimen hori edozein unetan kendu ahal izango da, Politika honetan zehaztutako eskubideak baliatzeko gaitutako edozein kanalen bidez.
Datuak lagatzea
Honako estekan zure datuak laga ditzakegun enpresen xehetasunak kontsulta ditzakezu, betirere zure baimena jaso badugu: https://portal.kutxabank.es/cs/Satellite/kb/es/sociedades-del-grupo-kutxabank/documento.
Kutxabankek zure datuak kontratuaren harremanak irauten duen bitartean edo tratamendu bakoitzaren xede zehatzerako beharrezkoak diren bitartean gordeko ditu.
Adostasunean oinarritutako datuen tratamenduek indarrean jarraituko dute, zuk espresuki ezeztatzen dituzun arte edo gurekin kontratuzko edo negozioko harremanak amaitu arte.
Baimena ezeztatzen denean edo kontratu edo negozio harremanak amaitzen direnean, neurri teknikoak eta antolamendukoak ezarriko ditugu, zure datuak indarrean dauden legezko betebeharrak betetzeko bakarrik erabiltzen direla bermatzeko.
Entitateak zure datuak suntsituko ditu indarrean den eta Kutxabanken jarduera arautzen duen araudiak zehaztutako epean, administrazio ekintzen edo ekintza judizialen preskripzio epeak kontuan izanik.
Negozio harremana formalizatu edo produktu edo zerbitzua kontratatu aurreko fasean ekarritako datu pertsonalak sei hilabetez gordeko ditu Kutxabankek gehienez, eskakizunean epe luzeagoa adostu ezean. Izan ere, eskubidea duzu zure datuak betirako ezabatzeko epe laburragoan, nahi izanez gero.
Bideo-zaintza grabazioei dagokienez, Kutxabanken Segurtasun Pribatuko araudiak zehazten du hamabost egunez gorde beharko direla, grabatu ziren egunetik hasita, agintari judizialak edo Segurtasun Indar eta Kidegoek beste zerbait agindu ezean.
Arau-urratzeei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko komunikazio eta ikerketekin lotutako datu pertsonalak beharrezkoa den aldian gordeko dira soilik, eta epe hori ezin izango da hamar urtetik gorakoa izan. Komunikazioa aurkeztu eta hiru hilabeteko epean ikerketa hasten ez bada, komunikazioa sistematik ezabatuko da, sistemaren funtzionamenduaren ebidentziari eusteko izan ezik, eta modu anonimoan, egin gabeko komunikazioak badira.
Kutxabankek ez ditu zure datuak lagako, legeak edo zurekin duen kontratuak behartu ezean, jarraian zerrendatuak adibidez:
Arau orokor gisa, Kutxabankek ez dizkie beste enpresa lokalizatu batzuei edo zerbitzariak Europako Esparru Ekonomikotik kanpo dituzten enpresei datu transferentziarik egiten. Izan ere, nazioarteko transferentzia horiek egiten direnean, Kutxabankek berme egokiak eskaini dituzten edo araudian zehaztutako legeztatze printzipio berberetan oinarritutako herrialde edo, bestela, erakunde batera egiten direla egiaztatzeko beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu.
Zure datu pertsonalak atzitzeko, zuzentzeko, aurkaratzeko, ezabatzeko, mugatzeko, eramateko, baimena kentzeko eta erabaki automatizatu baten xede ez izateko eskubideak ematen dizkizu legeak. Eskubide horietaz baliatzeko, bide hauetako edozein erabil dezakezu, zure eskaera aurkeztuz eta, behar izanez gero, zure nortasun agiriaren kopia ere bai:
Gainera, zure datuen tratamenduaren ondoriozko erreklamazioren bat baduzu, Datuak Babesteko Espainiako Bulegora bidal dezakezu (www.aepd.es).
Eskubideak | Arretarako bideak eta kontuan hartzekoak |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Azken eguneraketa 07/24/2024