Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Kutxabank SmartDelayTM zerbitzua, doan. Zure hegaldia 60 minutu baino gehiago atzeratzen bada, beste 3 pertsonarekin batera doan sartu ahal izango zara mundu osoko aireportuetako 1.000tik gora VIP aretotara.
Eta kutxabank kreditu-txartelen gainerako onurak:
|
|
CVV edo Card Verification Value kodea kreditu- eta zordunketa-txartelen atzealdean agertzen den 3 digituko multzoa da. Kodea segurtasun neurria da online erosketak egiteko orduan, hau da, txartel fisikoa ez dagoenean. Datu hori ez da inon gordetzen eta txartelean baino ezin da ikusi.
Txartela galdu baduzu edo lapurtu badizute, berehala blokeatu behar duzu Banka mugikorraren edo online Bankaren bidez, une horretan bertan txartelaren kopia bat eska dezakezu, etxean edo bulego hurbilenean jasotzeko.
Gogoratu txartela blokeatzea behin betikoa dela eta ez duela atzera bueltarik.
Uste baduzu berreskuratzeko aukera duzula, itzal ezazu banka mugikorrean. Berreskuratzen duzunean, gogoratu piztu egin behar duzula berriro ere normaltasunez erabiltzeko.
Zure txartelak zuzen funtzionatzen ez badu, txartela hondatu delako kopia bat eska dezakezu online Bankaren bidez "Hondatuta" aukerarekin eta zure etxean edo bulegoan jasotzea hautatu ahal izango duzu ere. daukazun txarela erabiltzen jarraitu ahal izango duzu berria jaso eta aktibatu artean.
Era berean, 900 44 55 66 / +34 94 600 55 00 telefonora ere dei diezagukezu, 8:00etatik 22:00etara, edo 34 94 401 70 00 telefonora, ordutegi horretatik kanpo.
Visa Dual, Visa Dual K26, Visa Dual K26+, Visa Dual 100%,Visa Classic eta Visa Nakar txartelek estaldura ugari dituen istripu asegurua eta bidaietarako laguntza hartzen dituzte barnean; hemen kontsulta dezakezu.
Urrezko Visa txartelak istripu erosketak babesteko asegurua dauka, baita estaldura ugari dituen istripu asegurua eta bidaietarako laguntza ere; hemen kontsulta dezakezu.
Visa Platinum txartelak istripu erosketak babesteko asegurua dauka, baita estaldura ugari dituen istripu asegurua eta bidaietarako laguntza ere; hemen kontsulta dezakezu.