Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Fantasia izateko errealegiak diren gertakariei buruzko fabula bat da ¿Quién nos disparó?. Baina fantasia ere bada. Istorioaren hasiera hauxe izan zitekeen: “Bazen behin Errumania izeneko urrutiko herrialde bat, komunismo banpiriko baten diktadurapean bizi izan zena. Erregimen hori suntsitzeko, diktadoreak fusilatu zituzten eta demokrazia kapitalista ezarri. Horrela, Europako bigarren herrialderik pobreena izatea lortu zuten”.
Besteak beste desengainua, beldurra, emigrazioa eta esplotazioa lantzen ditu fabulak, baita munduko txokoren batean, inoiz, maitatuko gaituztelako itxaropena ere. Esperpentoa, errebista musikala, mina eta umorea uztartu egiten dira gero eta gizatasun gutxiago duen mundu honi buruzko begirada itxaropentsuarekin.