Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Interneten bidezko erosketak egiteko zure txartela erabiltzean, telefono mugikorrean SMS bat jasoko duzu. Horretan, behin erabiltzeko gakoa azalduko da. Gako hori sartu behar izango duzu erosketa baimentzeko eta ordainketa baieztatzeko.
Horregatik, orain arte egin ez baduzu, zure telefono mugikorraren zenbakia eman behar izango diguzu Kutxabank bulego batera etorrita edo kutxazainen batean. Kutxabank.
Zer gertatuko da SMS hori jaso ezean??
Ez dago arazorik, jar zaitez gurekin harremanetan pantailan adierazitako telefonora deituta 900 44 55 66 eta larrialdiko gakoa emango dizugu.
Eta gakoa sartzean okertuz gero, zer gertatuko da?
Ez kezkatu, berriro saia zaitezke sartzen, erosketa-prozesu osoa errepikatu behar izan gabe. Hiru aldiz okertzen zarenean soilik, zure segurtasunarengatik txartela blokeatuko dugu Interneten bidezko erosketak egiteko (beste gauzetarako erabiltzeko aukera izango duzu) eta telefono berera deitu behar izango duzu desblokeatzea eskatzeko.