Estrategia eta analisia
Eragin, arrisku eta aukera nagusiak
Kutxabankek 2012an argitaratu du bere lehenengo Jasangarritasun Txostena, bere egoera eta konpromisoa balio jasangarria sortuz sendotzeko asmoz, hau da, eskura dituen baliabideak eraginkortasun eta efizientzia (produktibitatea) eta gobernantza (gizarte erantzukizuna) irizpidez kudeatzeko asmoz.
Horretarako, beharrezkoa da Kutxabanken interes-taldeei eragiten dieten eragin, arrisku eta aukera nagusien analisia egitea, irizpide horiek kudeaketara sar daitezen.
Eragin nagusiak bezeroengan
Gure bezeroei dagokienez, aintzat hartu behar den alderdi esanguratsuena, ekitaldi honetan burutu den estrategia komertziala bateratzea da. Horretarako, beharrezkoa izan da erakunde-irudia, publizitatearena eta bereziki, plan komertziala integratzea, zeuden produktuak filosofia bakarrerantz egokituz.
Gizartea, oro har, krisialdi ekonomiko sakonaren mendean izan den ekitaldian, Kutxabank bere bezeroekin epe luzerako harremanak bermatzen eta sendotzen saiatu da.
Azken urteetan sareek lortu duten garapen handia aintzat hartuta, elkarrizketa bide hau sustatzen saiatu da Kutxabank, zenbait informazio era erraz eta eskuragarrian komunikatzeko, esaterako, sustapenei, zozketei eta kanpainei buruzkoa. 2012an, 71.390 jarraitzaile lortu dira Facebooken eta Twitterren eta 100.000 interakzio baino gehiago sare horietan.
Beraz, ekitaldi honetan lortutako arrakasta nagusiak, honako hauek izan dira:
- Merkataritza jarduera-arau homogeneoak ezartzea sare guztietan.
- Produktu katalogoa, tarifak, komisioak, prezioak, bezero segmentazio-irizpideak eta publizitatea homogeneizatzea.
- Sustapenetan bezeroenganako politika komuna.
- Beste zenbait arlotako estrategia lerrokatzea: lehiakideen azterketa, sare sozialak, bezeroenganako arreta, ticketinga, sustapenak, eskaintzak eta hitzarmen kolektiboak.
2013rako helburuak honako hauetarantz bideratuko dira:
- Bezeroengana bideratutako integrazioa burutzea, fusioaren konplexutasuna bezeroen eragin eremutik urrun mantenduz eta fidelizatze pizgarriak eta tresnak sustatuz.
- Sareei honako hauetarako tresnak ematea, besteak beste:
- Laguntza komertziala: Praktika eta negozio aukera hobeak
- Ikuspegiaren komunikazio eraginkorra eta gardena
- Jarduera komertzialerako pizgarriak
Eragin nagusiak Giza Taldean
Giza taldeari dagokionez, erakundearen zuzendaritzak eta langileen ordezkariek Kutxabankeko langileria osatzen duten pertsonen lan-harremanak jatorrizko erakundearen arabera mantentzeko konpromisoa adostu zuten. Alderdien borondatea izan zen, integrazio akordioaren bidez, langileriaren beharrezko berrantolaketari ekitea, zerbitzu zentralen eta bulegoen beharrezko arrazionalizatzea lortzeko.
Pertsonekiko borondate eta konpromiso honek zenbait eragin zehaztu ditu giza taldeari dagokionez, 2012 urtean:
- Jatorri desberdinetako langileria Kutxabanken integratzeko akordioa.
- Integrazio-akordioan aurreikusitako aurre-erretiro programa hedatzea.
- Bulegoak arrazionalizatzea, lan-hitzarmenean adostutako mugikortasun geografiko kasuetarako zehaztutako konpentsazioak ezarriz.
- 2013an Kutxabanken integrazio operatiboa burutu dadin beharrezko prestakuntza jardueren prestaketa, diseinua eta antolakuntzan laguntzea.
- Zerbitzu zentralak berrantolatzea eta birziklatze profesionalarekin zerikusia duten pertsonei lan berria esleitzea.
- Gaitasunetarako, jardueraren ebaluaziorako eta pertsonen kudeaketarako eredu bakarra definitzea Kutxabank talde osorako.
- Zuzendaritza trebetasunak garatzeko eta arlo horretako prestakuntza jasotzeko prestakuntza ematea talde arduradunei, Kutxabank Zuzendaritza Garapenerako Eskolaren bidez.
- Kutxabankeko arlo guztietan integrazio eraginkorra burutu dadin (eragiketak, araudia, komertziala, zuzendaritza … )
Honako erronka hauek ezarri dira 2013rako:
- Marko berria negoziatzea, Kutxabanken errealitateari egokitua, langileria osoaren lan-harremanak arautu ditzan.
- Langilerien integrazio eraginkorra, honako lagapen akordio hauetan oinarrituta: BBKbank - Cajasurren Hedapen-negozioa Kutxabanki eta Kutxabank Andaluziarena BBKbank - Cajasurri.
- Besaide informatika-plataforma 2013ko lehenengo hiruhilekoan ezartzeko prestakuntza-ekimenak hedatzea.
- Zuzendaritza Garapenerako Eskola bultzatzea, langileriaren zuzendaritza gaitasunak hobetzeko palanka den aldetik, baita antolakuntza kohesioa eta ezagutzara bultzatzeko ere.
- Kutxabanken integrazio akordioan zehaztutako aurre-erretiro egutegiarekin aurrera egitea.
- Integrazio operatiboaren ostean, zerbitzu zentralen berrantolaketa eta bulegoen arrazionalizatze prozesuak burutzea.
- Prestakuntza Eskolatik, Kutxabank kudeaketa-eredu komertziala bultzatzea, eta antolakuntzaren arrazionalizatze prozesuak erraztea.
Eragin nagusiak Hornitzaileengan
Legea betetzen dela ziurtatzeko eskakizun multzoa ezartzea ahalbidetzen duen erosketa prozedura du Kutxabankek, baita Gizarte Erantzukizuneko baloreak bere horniketa katera zabaltzen direla ziurtatzeko ere.
Ekitaldi honetan, hornitzaile guztien homologazioa zein urtean behingo ebaluazioa orokortu egin dira eta erosketa kontratazioetan, EGE gaietan, Konpromiso Etikoa sartu da. Konpromiso honen bidez, hornitzaileak honakoa dio: “Mundu mailako Itunaren Printzipioen irismena ezagutzen duela eta bere jarduerei ezar dakiekeen indarrean dagoen araudia betetzen duela dio, eta ondorioz, Kutxabank i helarazten dion produktuari /zerbitzuari ere heltzen zaiola. Honen frogatan, Kutxabank i ahalmena eman dio, hala erabakiz gero, betetze-maila hau dokumentuz froga dezan”.
Gainera, Hirugarren Sektoreko eta Ekonomia Sozialeko enpresei egiten zaien erosketa kopuruaren igoera bultzatzen du Kutxabankek.
Arlo zehatzetan hornitzaileen trakzioan aurrera egiteko helburu planifikatuaz, ekitaldian zehar sakondu egin da erakundeak hornitzaile guztiekin duen hurbiltasun harremanean. “Komunikazio elektroniko sistema bidirekzionala” ezarri da eta hurbiltasun eta konfiantza harremana arindu eta errazten du, Kutxabanken hornitzaileekiko Jokabide Kodean adierazten den objektiboa betetzeko helburuz.
Eragin nagusiak Gizartean eta Ingurumenean
Orientabide sozialagoaren ikuspuntutik, eta krisi ekonomikoak eragindako baldintza berezien aurrean, Kutxabankek eta Bankua osatzen duten Kutxek “Etxelan” ekimena abiarazi dute. Programa honek neurri multzoa arautzen du bazterketa egoeran bizi eta hipoteka ordaindu ezin duten bankuaren bezeroentzako. Kutxabank lehenengo lerroan kokatu da, hipoteken ez-ordainketek eragiten dituzten beharrizanak artatzeko erakunde publikoetatik ezarri diren irtenbideei borondatez atxikitzeko orduan. Estatuan, Praktika Onen Kodeari atxiki zen lehenengoetariko erakundea izan zen, gizarte bazterketa jasateko arriskuan zeuden pertsonen arazoa arintzeko. Euskadin, Eusko Jaurlaritzak kaleratze judiziala jasateko arriskuan dauden pertsonentzat abiarazi duen bitartekaritza zerbitzuan izena eman duen lehenengo erakundea izan da.
Beste alde batetik, eta hau ere izaera sozial oso gogorra duen ildotik, Global Trainning bekak sustatu ditu Kutxabankek – Eusko Jaurlaritza eta hiru Kutxekin elkarlanean-. Beka horiek lanik ez duten gazteen gizarteratzea eta laneratzea bultzatzea dute helburu. Beka horietarako bideratu den zenbatekoa 1.300.000 eurokoa izan da eta programa horretara aurkeztu ziren 743 hautagaien artean 100 gaztek erabili dute.
Halaber, Erasmus bekei eman zaizkien laguntza osagarriak aipatu behar dira. Horretara 632.460 euro bideratu dira eta 917 ikaslek erabili dute programa hori.
2012an bankuak garatu duen babes-jarduera zabala ere nabarmendu behar da, eta horretatik zenbait kirol-proba azpimarratuko ditugu, esaterako, Donostian egiten den SS-SS Klasikoa eta Gasteizko Distantzia Luzeko Triatloia, musika jaialdiak, BBK Live Bilbon eta Jazzaldia Donostian eta zenbait kultura jarduera, Donostiako Nazioarteko Zinemaldia, besteak beste.
Gizarte eremuarekin konprometitu den jarduera ildo beretik, Kutxabankek eta bankuaren jabe bakarrak diren hiru Kutxek zera adierazi dute, elkartasuna, gizarteratzea, etika eta jasangarritasuna oinarri dituzten printzipioak partekatzen dituztela; baita garapen komunitarioari laguntzeko ahaleginean eta gizarte ekintzaren abangoardia izateko ahaleginean oinarritzen direnak ere.
BBK, Kutxa eta Vital Kutxaren Gizarte inbertsio bateratua, honako hau izan da 2012an, mila eurotan:
- Kultura eta aisialdia: 43.863
- Gizarte eta osasun laguntza: 55.180
- Hezkuntza eta ikerketa: 15.086
- Ondare historikoa, artistikoa eta naturala: 5.816
Ingurumen jasangarritasunari ematen zaion bultzadari dagokionez, nabarmena izan da Vitoria Green Capital proiektuan Kutxabankek izan duen inplikazioa, baita izendapen europar horren zioaz antolatu diren ekimeni eman zaien babesa ere.
Beste alde batetik, BBK-k aspalditik babesten duen ingurumen hezkuntza proiektua bi ekimenek osatu eta aberastu dute: baso autoktonoaren kontserbatze eta mantenu proiektua Urkiolan eta Urdaibai Bird Centre, hegaztien ingurumena eta migrazioa aztertzen diharduena.
Garapen jasangarrirako ingurumen hezkuntzan Vital Kutxak Ingurumen Azterketetarako Arabako Zentroarekin hasieratik duen lankidetza hitzarmena ere azpimarratu behar da. Lankidetza horrek, 2012an, laurogei ekimenetik gora burutzea ahalbidetu du. 70.000 pertsonatik gora izan dira ekimen horietan, baita Gasteizko eta inguruetako ikastetxeetatik joandako 20.000 ikasle ere.
Energia kontsumoa eta paper kontsumoa murriztera eta hondakinen trataerara bideratutako neurriei dagokienez, orain arte Kutxek garatu duten jarduera-lerroari eutsi zaio. Zentzu horretan, eraginkortasun energetiko gorakorra lortzera bideratutako zenbait neurrik aurrera egin dute, esaterako, argiaren kontrol automatikoa, berogailua eta aire girotua pizteko ordutegiak doitzea, zerbitzuen beharrizanetara eta bezeroen artapenerako eraginkorrago doitu baitira. Halaber, bezeroentzako posta elektronikoa bultzatu da eta teknologia berriak sartu dira, sinadura digitala eta “paperik gabeko bulegoa” (txosten elektronikoa eta jatorrizko agirien eskaneatzea), besteak beste.
2012ko helburuak EGE arloan KUTXABANKen
ARLO ARDURADUNA | INTERES-TALDEA | HELBURUAK ETA GARATU BEHARREKO JARDUERAK | ADIERAZLEA | EMAITZA |
---|---|---|---|---|
MARKETIN EGE | DENAK | EGErako atala eratzea Kutxabanken erakunde web gunean | EGE atala eratzea | Burutua |
MARKETIN | BEZEROAK | Produktu-katalogoa homogeneizatzea | Katalogoa izatea | Burutua |
Tarifak , komisioak eta prezioak homogeneizatzea | Tarifa bateratuak izatea | Burutua | ||
Gizarte ekonomiako produktuak edo ekologikoak sartzea Marketin sustapen jardueretan | Artikuluak zenbat sustapenetan sartu diren Zenbat artikulu sartu diren | Sustapen 1 (Aurreikuspen-planak erakartzea) ASPACEk eskuz egindako 3 artikulu (Garun.Parali.Elkartea) | ||
BEZEROAK GIZARTEA | Kontsumorako mailegu finantzaketa-lerro “berdea” ezartzea | Gauzatu den kontsumo-kreditu produktu kopuruz | 40 mailegu 518.947,6€ | |
Mailegu berde eta arduratsuen mailegu-lerroak zabaltzea / publizitatea egitea | Egin den publizitate-kanpaian kopurua | 2 kanpaina: “Kreditu arduratsua” (maiatzean 12) eta “Mailegu berdea”(ekainean eta uztailean 12) | ||
EROSKETAK | HORNITZAILEAK | Kontratuetan konpromiso etikoaren klausula sartzea | Klausula sartzea | Burutua |
Komunikazio sistema bidirekzionala eratzea Kutxabank hornitzaileekin | Aipatutako komunikazio-sistema izatea | Burutua | ||
GIZA BALIABIDEAK | LANGILERIA | Jarduera pertsonala ebaluatzeko gaitasun eredua bateratzea | Gaitasun eredu bateratua izatea | Burutua Langileriaren %99,4 ebaluatuta |
Erretiro-plana hedatzea | Planari atxiki zaion pertsona kopurua | 168 pertsona | ||
Finantza-aholkulari egiaztagiria duten pertsonen kopurua handitzea | Ziurtagiria duen pertsona kopurua | 250 pertsona baino gehiago | ||
EROSKETAK | BEZEROAK GIZARTEA | Paper kontsumoa murriztea ingurumen eragina murrizteko | Gramo gutxiagoko papera erabiltzea | Burutua. A4 80grkoak erabiltzetik 75grra igaro da. |
Ez da epe ertainerako helbururik zehaztu (3-5 urte), Txosten hau egin denean, ez baita Kutxabanken Plan Estrategikoa onartu oraindik.