Erakundearen gobernua, konpromisoak, erronkak eta interes-taldeen partaidetza
Gobernua
Erakundearen gobernuaren egitura
Kutxabanken administrazioaren, kudeaketaren eta kontrolaren ardura honako Organo hauei dagokie:
- Akziodunen Batzar Nagusia
- Administrazio Kontseilua eta bere Organo Delegatuak:
- Batzorde Betearazlea
- Arriskuen Batzorde Delegatua
- Izendapen eta Ordainsarien Batzordea
- A) BATZAR NAGUSIA
Batzar Nagusia behar bezala deitutako eta osatutako akziodunen bilera da. Bere akordioak akziodun guztiek bete behar izango dituzte, baita disidenteek eta bertaratu ez direnek ere, legeak akziodunei ematen dizkien eskubideen eta ekintzen kalterik gabe.
Batzar Nagusiak ohikoak edo ezohikoak izan daitezke. Ohiko Batzar Nagusia, horretarako aldez aurretik deitua, nahitaez urtean behin (1) biltzen da ekitaldi bakoitzaren lehenengo sei hilabeteetan.
- B) ADMINISTRAZIO KONTSEILUA
Kontseilu Administrazioak Kutxabank zuzentzeko, administratzeko eta ordezkatzeko ardura duen organoa da, hau guztia Akziodunen Batzar Nagusiari dagozkion betebeharren kalterik gabe. Oro har, hilean behin biltzen da.
Gutxienez hamar (10) kontseilarik eta gehienez hogei (20) kontseilarik osatzen dute, eta hauek lau urtez mantenduko dute haien kargua. Administrazio Kontseiluaren kideen kopurua zehaztea Batzar Nagusiaren ardura izango da.
Administrazio Kontseiluak bere barruan honako Batzorde hauek sortu eta mantendu behar izango ditu:
- 1) BATZORDE BETEARAZLEA
Administrazio Kontseiluaren Organo delegatua da, eta Administrazio Kontseiluaren eskumeneko gai guztiez arduratuko da, batzordearen beraren iritziz, atzerapenik gabe ebatzi behar direnean. Salbuespena izango dira Legeak, estatutuek edo Kontseiluaren Araudiak xedatutakoaren arabera ordezkaezinak diren gaiak.
Batzorde Betearazlea gutxienez bost eta gehienez hamar Kontseilarik osatuko dute, Administrazio Kontseiluak izendatuak.
- 2) IZENDAPEN ETA ORDAINSARIEN BATZORDEA
Izendapen eta Ordainsarien Batzordeak, bere Presidentearen bitartez, Batzorde Betearazleari bere jardueraren eta lanaren berri emango dio, eta hori ezean, Administrazio Kontseiluari.
Gutxienez hiru kontseilarik eta gehienez bost kontseilarik osatuko dute, denak kanpokoak edo ez-betearazleak. Izendapen eta Ordainsarien kideak Administrazio Kontseiluak izendatuko ditu, kontseilarien ezagutzak, gaitasunak eta eskarmentua eta Batzordearen eginkizunak kontuan hartuta.
- 3) ARRISKUEN BATZORDE DELEGATUA
Arriskuen Batzorde Delegatuaren helburu nagusia Erakundearen kudeaketa-sistema kontrolatzea eta gainbegiratzea da.
Arriskuen Batzorde Delegatuak, bere Presidentearen bitartez, Batzorde Betearazleari bere jardueren berri emango dio, edo hori ezean, Administrazio Kontseiluari.
Arriskuen Batzorde Delegatua gutxienez bost kontseilarik eta gehienez hamar kontseilarik osatuko dute, Administrazio Kontseiluak izendatuak.
- 4) AUDITORIA ETA BETETZE BATZORDEA
Auditoria eta Betetze Batzordeak, bere Presidentearen bitartez, Batzorde Betearazleari bere jardueren berri ematen dio, edo hori ezean, Administrazio Kontseiluari.
Auditoria eta Betetze Batzordea gutxienez hiru Kontseilarik eta gehienez bost Kontseilarik osatzen dute, bere kideen artean Administrazio Kontseiluak izendatuak, denak kanpoko Kontseilariak. Auditoria eta Betetze Batzordearen kideetako batek gutxienez independentea izan behar du, eta kontabilitate arloan, auditoria arloan edo bietan dituen ezagutzak eta eskarmentua kontuan hartuta izendatua izan behar du.
- 1) BATZORDE BETEARAZLEA
Deskripzioa gobernu organo nagusiaren presidenteak kargu betearazlea ere baldin badu.
Administrazio Kontseiluaren Presidentea, 2012ko urtarrilaren 2an egin zen Erakundearen Administrazio Kontseiluaren bileran izendatua, betearazlea izango da.
Independenteak edo ez-betearazleak diren gobernu organoaren kideen kopurua gehienez. Azaldu erakundeak “independente” eta “ez-betearazle” hitzak nola definitzen dituen.
Horrela izendatuak izan dira haien egoera pertsonala eta lan-egoera kontuan hartuta, eta Bankuarekin, honen akziodunekin edo bere zuzendariekin dituzten loturek ez dute haien jarduera baldintzatuko. Bost kontseilari dira.
Kontseilari Dominikalak direnak ere ez dira betearazleak. Hauek Bankuaren kapital sozialean %5eko partaidetza baino gehiago duten akziodunak ordezkatzen dituzte, eta hortik haien izena. 7 kontseilari dira.
Akziodunek eta langileek gobernu organo nagusiari gomendioak edo oharrak jakinarazteko dituzten tresnak.
Kutxabanken akziodunek Erakundearen Estatutuetan eta indarrean dagoen merkataritza araudian, bereziki Kapital Sozietateei buruzko Legean, aurreikusitako neurriak erabil ditzakete Administrazio Kontseiluari gomendioak edo oharrak jakinarazteko.
Horretarako, erakundearen organo burujabea den Akziodunen Batzorde Nagusira joateko eta bertan botoa emateko duten eskubideaz baliatuta, administrazio kontseiluari aipatutako Batzordeak legean aurreikusitako gehiengoez adosten dituen gomendioen berri eman ahal izango diote.
Era berean, eta arestian aipatu bezala, Batzar Nagusia Administrazio Organoaren gizarte-kudeaketa, hala badagokio, onartzeko organo eskuduna izango da, eta baita horren kideak kargutik kentzeko eta izendatzeko eskuduna ere.
Langileekin harremanetan jartzeko tresnei dagokienez, erakundearen hiru intranet, Presidentearekin eta Zuzendari Nagusiarekin izandako “Topaketa digitalak” elkarrizketa interaktiboak, hiru Kutxen EGEren postontziak nabarmendu behar dira, baita bankuaren Administrazio Kontseiluan langileek duten ordezkaritza ere.
Gobernu organo nagusiaren kideen, goi-zuzendarien eta exekutiboen (kargua uzteko akordioak barne) ordainsarien eta erakundearen jardueraren (gizarte-jarduera eta ingurumen-jarduerak barne) arteko lotura.
Erakundearen Estatutuen 29. artikuluan xedatutakoaren arabera, Administrazio Kontseiluaren kideek, haien eginkizunak betetzearren, bertaratze-dieten kontzeptupean kopuru finkoa jasoko dute, ohiko Batzar Nagusia egiten den ekitaldiari lotuta, horrek zehaztutako zenbatekoan osorik esleituko dena.
Kutxabanken zuzendarien ordainsari aldakorrak Erakundearen xede nagusien lortzea pizteko helburua du. Erakundearen kulturarekin bat datozen helburu kuantitatiboak zein kualitatiboak kontuan hartzen dira, eta baita Erakundearen baloreekiko konpromisoa ere, esaterako, gardentasuna, giza taldearen garapena, EGE kodea betetzea, itunak garatzea eta etengabeko hobekuntza.
Gobernu organo nagusian interes-gatazkak ekiditeko ezarritako prozedurak
Baloreen Merkatuaren Arloko Jokabiderako Barne Araudiak zehatz-mehatz arautzen ditu Kutxabanken Administrazio Kontseiluaren eta Zuzendaritza Batzordearen kideek eta beste zuzendari batzuek, langileek eta eragileek aipatutako arloan bete behar dituzten jokabide-arauak.
Arau/araudi hauek batetik Sozietatearen inbertsio-baloreak babesten dituen eta bestetik merkatuaren abusuak prebenitzen dituzten atal batzuetan taldekatzen dira:
Gobernu organo nagusiaren kideei gizartearen, ingurumenaren eta ekonomiaren inguruko alderdietan erakundearen estrategia gidatu ahal izateko eskatu beharreko gaitasuna eta eskarmentua zehazteko prozedura.
Ez dago horretarako prozedura berezirik. Sozietatearen Estatutuetan eta indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera jokatzen da.
Sozietatearen Estatutuen 33. artikuluan eta Administrazio Kontseiluaren funtzionamenduaren Araudiaren 17. artikuluan xedatutakoaren arabera, Izendapen eta Ordainsarien Batzordeak, honen kideak Administrazio Kontseiluak izendatuko dituenak bere kideen artean, beste eginkizun batzuen artean, Kontseilua osatzeko jarraitu behar diren irizpideak azaltzeko eta berrikusteko eginkizuna du, eta baita kontseilari izateko proposatuko direnak aukeratzekoa ere.
Barnean garatutako eginkizun eta ikuspegi adierazpenak, jokabide kodeak, eta ekonomiaren, ingurumenaren eta gizartearen arloetako jarduerarako printzipio nagusiak eta haien ezartze-egoera.
Eginkizuna
Kutxabank bere finantza-jarduera garatzen duen tokietako gizartearen, ingurumenaren eta ekonomiaren garapenarekin konpromisoa duen finantza-erakundea da. Erakundearen baloreak eta konpromisoak bai kanpoko dimentsioan bai barne-kudeaketa prozesuan islatzen dira, eta bere bezeroekin, gizartearekin, langileekin, ingurumenarekin eta elkarlanean dabilen enpresekin eta erakundeekin dituen harremanetan agertzen dira.
Ikuspegia
- Kaudimena eta Errentagarritasuna. Bere bezeroen baliabideak eta bereak zuhurtziaz eta profesionaltasunez kudeatzeko, kaudimen maila altua bermatzeko eta ahalik et errentagarritasun handiena lortzeko konpromisoa duen erakundea da.
- Kutxabankek bere negozio-eredua tokiko bankan oinarritzen du, hurbileko harremanaren, harreman pertsonalaren bidez, elkarrenganako konfiantzan oinarrituta
- Zerbitzuaren kalitatea eta profesionaltasuna. Bere bezeroen eskaerei produktu eta zerbitzu sorta zabalaren eta profesionalen orientabidearen eta aholkularitzaren bidez erantzuten die.
- Garapen ekonomikoa eta gizartearen garapena. Taldeak baliabideak berriro esleitzean parte hartzen du, aurreztea sustatzen eta errazten du eta garapen ekonomikoan laguntzen du. Gainera, bere finantza-jardueran lortutako emaitzek gizarte-orientabide argia eta nabarmena dute, akziodunei banatutako dibidenduak haien Gizarte Ekintzaren jarduerak eta ekimenak aurrera eramateko erabiltzen direlako.
- Interes taldeen elkarrizketa, elkarlana eta asetasuna, koherentziaz eta etengabeko hobekuntza, oreka eta inklusioa gidari.
Baloreak
- Lidergoa. Kutxabankek enpresekin eta erakundeekin dituen lan-harremanak etikan oinarritzen ditu, eta baita araudia betetzean ere. Era berean, gogoan du enpresak eta erakunde aliatuak Enpresa Erantzukizun arloan praktika onen ezarpenera erakartzea.
- Gardentasuna. Jarduera ekonomikoaren eta gizarte-jardueraren komunikazio zorrotzaren bidez, eta arlo guztietan indarrean dagoen araudia zorrotz betetzen du.
- Efikazia eta Eraginkortasuna baliabideak administratzean eta negozio-prozesuetan.
- Giza taldearen lan-garapena. Lan-harremanak aukeren berdintasuna, pertsonengatiko begirunea, haien duintasuna, osotasuna eta lan-bizitza eta bizitza pertsonala uztartzea sustatzen dituen ereduan oinarritzen da, aipatutako printzipioetan oinarritutako harreman-esparruaren barruan.
- Ingurumenarekiko jokabidea. Ingurunea babesteko, kutsadura eta ingurunearen narriadura prebenitzeko jokabide proaktiboa garatzen du, energia-kontsumoa eta bere jarduera aurrera eramateko beharrezkoak diren materialak gutxitzen saiatzen da, eta aipatutako jardueran sortzen diren hondakinak arduratsu kudeatzen ditu.
Aginte Organo Nagusiaren prozedurak ikuskatzeko erakundeak nola identifikatzen eta kudeatzen dituen, batetik, ekonomia-, ingurumen- eta gizarte-jarduerak; bestetik, jarduera horien arriskuak eta aukerak; eta azkenik, nazioartean adostutako estandarren, jokabide-kodeen eta printzipioen betetzea eta partaidetza.
EGEren Kudeaketa sailak, horretarako batzorde berezia osatzen ez den arte, Kutxabanken jasangarritasunaren etengabeko hobekuntza bermatzeko ardura du. Horretarako, erakundearen antolaketa-sailekin etengabeko harremana mantentzen du, eta aipatutako arloaren jardueraren kudeaketari dagokionean laguntzen ditu. Era berean, EGEren Kudeaketa sailak aholkatzen du, proposamenak aurkezten ditu, txostenak ematen ditu eta Kutxabanken Zuzendaritzari helarazten dizkio; honek, bere aldetik, erakundearen Gobernu Organoei ematen dizkie.
Era berean, aipatu behar da Kutxabankek Kode Deontologikoa duela, eta horrek gobernu onerako eta EGEren kudeaketarako irizpideak zehazten ditu. Kode hori langile guztientzat eta Gobernu Organo guztientzat izango da ezargarria.
Gainera, Administrazio Kontseiluak gutxienez urtean behin, Kutxabanken ebaluazioaren jarraipena egingo du, bere jarduera ekonomikoari, eta ingurumenaren zein gizartearen inguruko jarduerari dagokienean.
Gobernu organo Nagusiaren jarduera ebaluatzeko prozedurak, bereziki jarduera ekonomikoa, ingurumenekoa eta sozialari dagokienez.
Kutxabanken Akziodunen Batzar Nagusiak, bere organo subiranoa den neurrian eta Erakundearen Estatutuen 21. artikuluan xedatutakoaren arabera, urtero onartzen du Administrazio Organoaren kudeaketa, eta hala badagokio, kontseilariak haien kargutik kendu eta berriak izendatu ahal ditu, estatutuetan eta legedian zehazten diren gehiengoen arabera.
Administrazio Kontseiluaren Batzorde Delegatuek urtero egiten dute ekintza-plana, eta honen berri eman behar diote Kontseiluari.