K Kutxabankeko markaren simboloa

Jasangarritasun-txostenaren kanpo-egiaztatzea

Aintzatespen gorena jaso du Kutxabanken 2012ko Jasangarritasun-Txostenak

AENOR-en irizpideen arabera, txostena "A+" bezala sailkatu du Global Reporting Initiative erakundeak G3 Gidaren arabera, eta argitalpenak era honetako agiriak egiteko eskakizun estandar zorrotzenak bete dituela berretsi du.

Kutxabanken 2012ko Jasangarritasun-Txostenak "A+" kalifikazio lortu du seigarren urtez jarraian, hau da, Global Reporting Initiative izeneko erakunde independenteak era horretako txostenak egiteko orduan eman dezakeen aintzatespenik altuena. 2006. urtean, GRI-k txostenak egiteko gidaliburua eguneratu egin zuen, ordutik G3 izenaz ezagutzen delarik.

"A+" GRI-k egiten duen baloraziorik handienari dagokio; hain zuzen ere, nazioarteko erakunde independente honen ardura da enpresaren gizarte-erantzukizunaren gaineko informazioa aurkezteko jarraibideak ezartzea, ezagutaraztea eta betetzen direla zaintzea, gardentasuna eta gailentasuna bezalako printzipioak oinarri hartuta AENORek ere egiaztatu egin du Txostenak ematen duen informazioa. Euskal aurrezki kutxek jasangarritasunaren esparruan egin duten abangoardiako ibilbide oparoaren oinordekoa da Kutxabank. BBK jasangarritasun-txostena argitaratu zuen lehen aurrezki-kutxa izan zen eta Kutxak eta Vitalek ere GRI erakundearen kalifikazio gorena lortu zuten.

Imagen del Informe de Declaración de Control del Nivel de Aplicación de GRI