Kudeaketaren Ikuspegia eta Jardunaren Adierazleak
Finantza-dimentsioa
Kutxabankek lehenengo ariketa euskal Kutxen integrazioaren ondoren hasi zuen “Gehiago gara” lemapean. Estatuaren finantza-talderik garrantzitsuenetariko batean sartuta, Kutxabankek bere kaudimena, berankortasuna, errentagarritasuna eta eraginkortasuna bezalako magnitude garrantzitsuen eboluzio jarraitua mantentzeko helburua zehaztu zuen.
Zuhurtzia handienaz oinarritutako kudeaketari esker, Kutxabank Estatuaren banka-entitateen artean handitzen ari den arau-presioari bere baliabideez aurre egin ahal izan dion bakarrenetarikoa izan da, eta eskatutako hornidura-baldintzak bete ditu laguntza publikoak eskatu gabe.
Finantza-talde baten kidea izateak, era berean, banka komertzialaren arloan lehengo Kutxek partekatzen zuten gune estrategikoa sustatzeko eta handitzeko aukera ematen du. Lehentasun hau bezeroei pertsonalizatutako arretarik onena eskaintzen dieten tokiko banka ereduak garatzean datza. Taldeak bere bezeroekin epe luzerako harremana, hurbila eta profesionala izan nahi du, balio erantsi handiko aurrezkirako eta inbertsiorako produktuen eskaintzaren bidez.
Jarrera honen emaitza argia, gizarte-erantzukizunaren arlora eramanda, Kutxabankek krisiaren ondorioak jasan dituzten partikularrei, familiei eta enpresei bere laguntza ematen jarraitu duela izan da.
Deskribatutako banka komertzialaren jarduerak indartzeko, era berean, BBKren, Kutxaren eta Vital Kutxaren Gizarte Ekintzak egindako ekimenak nabarmendu behar dira, bai Kutxabankek berak koordinatzen dituen programetatik bai Kutxen Gizarte Ekintzek haien eragin-eremuetan egiten dituzten ekimenetatik.
Gizarte-gaietan jarraitutako ildo nagusiek etxebizitza lortzeko bidea bereziki hipoteka-egikaritzeen eragina jasan duten pertsonei eta familiei erraztea eta enplegua eta prestakuntza sustatzea izan dute helburu.
2013rako, Gizarte Ekintzek Euskal Kutxen bateratze-kontratuan Kutxabanken urteko emaitzen %30 Gizarte Ekintzetara eskaintzeko hartutako konpromisoa lau puntutan gainditzen duen dibidendua izango dute.