Txostenaren parametroak
Txostenaren irismena eta estaldura
Txostenaren edukia definitzeko prozesua.
Jasangarritasun Txosten honek Gizarte Erantzukizun arloan urteko ekitaldian burututako jarduerak eta erdietsitako helburuak eta lorpenak jasotzen ditu.
EGE Kudeaketa Atalak euren adierazleak eguneratzea eskatzen die antolakuntza sailei, baita "EGE eragina" duten lorpenak ere (interes-talderen bati buruzko ekonomikoa, gizartekoa, ingurumenekoa), sailaren helburuen eta helburuak lortzeko burututako jardueren arabera.
Jasotzen dituenean, interes-taldeek, eratu diren bide desberdinetatik, helarazten dituzten iruzkinak ere hartzen ditu aintzat (jasangarritasun postontziak, bezeroak artatzeko zerbitzua, bulegoak, iradokizun postontzia, barne-bilerak, Administrazio Kontseilua ... ).
EGE Kudeaketa arloak, zerikusia duen antolakuntza arlo bakoitzarekin batera, erabakitzen du zeintzuk diren, interes-talde bakoitzaren igurikapenen arabera, dagozkien lehentasuna duten jarduerak (ikusi taula).
Interes taldea | Gatzeko jarduera |
---|---|
Langileria, bezeroak, erakundeak eta gizartea | Autonomia Erkidegoetako hizkuntza ofizialak kudeatzeko hizkuntza-politika zehaztea eta ingurumen jasangarritasunari eta naturarekiko sentiberatasunari lotutako erakunde-boluntariotza sustatzea |
Bezeroak eta gizartea | Online banka egokitzea itsuek errazago erabil dezaten eta kanal aniztasuna sustatzea erlazio kontzeptu eta paper kontsumoa murrizteko era gisa |
Hornitzaileak eta gizartea | Gizarte enpresak kontratatzea zenbait lanetarako. |
Langileria eta gizartea | Garraio kolektiborako sistemak sustatzea, CO2 isurketen ingurumen eragina murrizteko era den aldetik. |
Langileria | Lan giroa ezagutzea eta prestakuntza profesionala sustatzea, prestakuntzaren bidez. |
Gizartea | Energia optimizatze proiektuak, paper erabileraren murrizketa eta isurien murrizketa aztertzea, eta egoki iritziz gero, gauzatzea. |
Hornitzaileak | Kontratuen esleipen eta jarraipen prozesua erraztea. |
Adostu den EGE arloko helburu orokor multzoa Zuzendaritzara helarazten da, ezagutu ditzan eta, hala badagokio, onar ditzan.
Horiek horrela, beraz, Txosten honen helburua da 2013. urtean Kutxabanken interes-taldeek erakundeari adierazi dizkioten informazio-beharrak asetzea, Jasangarritasun Txostenak egiteko irizpideak kontuan hartuta:
- Interes-taldeek parte-hartzea (parte-hartzerako eratutako mekanismoen bidez).
- Adierazgarritasuna (interes-taldeek garrantzitsutzat jo duten informazioan sakondu egiten da).
- Jasangarritasuna (lehendabiziko txostena denez, adierazleek azken ekitaldiko datuak erakusten dituzte, baina oraindik ezin da joerarik adierazi).
- Zorroztasuna (Txostenaren irismenari buruzko adierazleetan, barne hartzen dituen erakundeetan).
- Oreka (erdietsitako lorpenak nahiz erdietsi ez direnak).
- Konparagarritasuna (beste erakunde batzuekin erkatu ahal izateko).
- Zehaztasuna eta argitasuna (GRIk ezarritako adierazleetara egokitzea).
- Aldizkakotasuna (Urtero Txostena egin eta argitaratzea).
- Fidagarritasuna (Txostena erakundetik kanpo egiaztatzea eta aztertzea).
Txostenaren estaldura (esaterako: herrialdeak, atalak, filialak, errentan hartutako instalazioak, negozio bateratuak, hornitzaileak).
2013ko Jasangarritasun Txostenean Kutxabank S.A.k, Kutxabank Taldearen sozietate nagusiak, ekonomia, gizarte eta ingurumen alorretan egin duen lana agertzen da.
Txostenaren irismenaren eta estalduraren mugak.
2013ko Jasangarritasun Txostenaren helburua Kutxabank S.A. erakundearen jardueraren berri zehatza ematea eta, ondorioz, ez dira lan honen irismenekoak Taldea osatzen duten enpresa talde anitzak (filialak) edo partaidetuak.
Oro har, jakinarazitako erakunde osoaren gainekoak dira. Bestela, adierazle bakoitzean bere irismenaren muga zehaztu da.
Horretarako, uraren kontsumoari buruzko ingurumen adierazle kuantitatiboen kasuan, eraikin nagusiei buruzko informazioa baino ez da eman, eta gainontzeko bulegoen kontsumoaren balioespena, horien gaineko lagin baten gainena egina, ez baita posible erakunde osoaren kontsumo erreala ezagutzea.
Negozio bateratuen gaineko informazioa sartzeko oinarria (joint ventures).
2013ko otsailaren 8ra arte jarraitu egin du GE Money Bankek (General Electric Taldea) eta BBK GE KREDIT EFC Kreditu Finantza Erakundeak kontsumorako finantzaketa arloan izan duten lankidetza estrategikoak, une horretatik aurrera Kutxabank Kredit EFC SAU izena hartu baitzuen.
2013ko maiatzetik aurrera, sozietate horren jarduera KUTXABANKen Marketin sailean integratu da.
Datuak neurtzeko teknikak eta kalkuluak egiteko oinarriak.
2013ko Txostena idazteko, Global Reporting Initiative erakundearen dokumentu, gehigarri eta protokoloak erabili ditugu, eta dagokionean, adierazle kuantitatiboak kalkulatzeko erabili diren formulak ere adierazi dira:
- Global Reporting Initiative: Jasangarritasun Txostenak egiteko gida, (2009ko iraila), G3.0.
- Estaldura-protokoloa (GRI, “Boundary Protocol”).
- GRI: Sektoreko Finantza Gehigarria. Partzialki berrikusia 2009ko abenduan.
Horietaz gain, Kutxabankek ikuskaritza-sistemak ere baditu, arauak betetzen ari diren egiaztatzeko, gorabeheren jarraipena egiteko, litezkeen iruzurrak ikertzeko, Zuzendaritzak eskatutako txostenak egiteko, emandako informazioaren fidagarritasuna egiaztatzeko eta abar.
Aurreko Txostenetako informazioa berriz agertzeak izan dezakeen eragina eta informazio hori berriz azaltzeko arrazoiak.
Aurreko ekitaldian bezalaxe, Kutxabankek bere 2013ko Jasangarritasun Txostena egiteko erreferentzia gisa hartzen ari da GRI-G3 gida. Honela, erakundeak eremu guztietan izan duen jardueraren bilakaera azter daiteke: ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa bi urteko jardueran.
Aurreko denboraldiekiko aldeak Txostenaren irismenean, estalduran eta aplikatutako balioespen-metodoetan.
Ez dago aldaketa esanguratsurik irismenean, estalduran eta aplikatutako balioespen-metodoetan iazkoaren aldean.