Negozioaren bilakaera
Giza taldea
Langileria bat dator Negozio Planean zehaztutako helburu estrategikoekin
2015eko abenduaren 31n 4.408 langile zituen Kutxabankek. Generoaren araberako banaketari dagokionez, langileriaren %53,4 emakumez osatuta dago.
Taldearen zuzendaritza eta ordezkari sindikal gehienak adostasun batera heldu ziren 2015eko azaroaren 4an, langileria Negozioaren Garapen Planean 2015-2019 eperako zehaztutako helburu estrategikoetara egokitzeko.
Konpromiso horri esker, Taldeak finantzen sektorean duen egoera lehiakorra hobetuko du, izan ere, ustiapen eta langileen gastuak murriztean, eraginkortasun-ratioa hobetuko du.
Hitzarmen horretan, 2016an zehar 30 langile profesionali kontratu mugagabea egiteko konpromisoa ere hartu da. Halaber, zenbait neurri adostu dira, borondatezkoak, aurre-erretiroei, ordaindutako bajei eta lanaldia murrizteari lotuta, eta dagoeneko martxan jarri dira.
Langileriaren etengabeko prestakuntza estrategiari jarraiki, Giza taldeetako arduradunei zuzendaritza gaitasunetan prestakuntza ematen jarraitu du Kutxabankek. Ekimen horiek, Zuzendariak Garatzeko Eskolak bideratu dituenak, agerian uzten dute lidergo gaitasunak hobetzearen aldeko apustua egiten duela erakundeak, baita langileria aldatzeko eta antolaketan kohesioa eta ezagutzak sustatzeko ere.
Bezeroei ematen dien zerbitzua etengabe hobetze aldera, langile guztien jarduera eta garapen plana aztertzen eta ebaluatzen jarraitu da Kutxabank. Era berean, lantaldeetako buruen gaitasunak hobetzeko konpromisoari helduz, hobetu daitezkeen alderdien txostenaren emaitzak helarazi zaizkie.