Giza taldea
Bezeroak ezagutzera bideratutako bulegoak
Arreta pertsonal hurbil eta zuzenak definitzen du Kutxabanken bulego-eredua. Kudeatzaile adituen lehentasuna euren bezeroen epe ertain eta luzerako beharrizanak ezagutzea da, horrela, pertsona bakoitzak behar dituen aurrezki eta finantzaketa irtenbide onenak zehazteko, irtenbide operatiboetatik haratago.
Kutxako eragiketa-mota guztietarako, Kutxabanken bezeroek orotarako kutxazainak dituzte, zenbait eragiketa egitea ahalbidetzen dutenak, erosotasun, segurtasun eta arintasun osoz.
2015eko itxieran, Kutxabankeko kutxazain sarea 1.620 unitatek osatzen zuten, eta horietatik 154 orotarako kutxazainak ziren. CajaSur Banco erakundearen kutxazain automatikoen sarea gehituz gero, Taldeak 2.043 kutxazain ditu guztira. Gainera, Kutxabanken bulego sareak 522 libreta eguneragailu ditu; Taldean, guztira, 709 daude.
Kutxabankek Euskadin dituen bulego gehienek dirua gutun-azalik gabe sartzea ahalbidetzen duten kutxazainak dituzte. Diru hori berehala balidatu eta eskuragarri egongo da. Garraiobideetako txartelak ere birkarga daitezke aukera hori duten kutxazainetan, alegia, Barik, Mugi eta Bat txartelak. Ikusmen desgaitasuna duten pertsonek badituzte, gainera, ahotsaz diharduten kutxazain berriak.
Traspaso eta transferentzien %70etik gora Online Bankaren bidez egiten dira, bezeroen %53k erabiltzen baitu sistema hori
Nahiz eta oraindik ere bulegoak diren bezero askok harremanetan jartzeko hautatzen duten bidea, joera aldaketa gertatzen ari da. Bezeroek ohitura berriak hartu dituzte enpresekin harremanetan jartzeko orduan.
Orain, beti eskura duten gailua, hau da, telefonoa edo tableta, erabili nahi dute bezeroek funtzionalitate horiek erabiltzeko. Hala islatzen dute datuek: ordenagailuaren bidezko konexioak eta gailu mugikorretik egindakoak parean daude, eta azken horiek oso azkar areagotzen ari dira. Izan ere, dagoeneko 260.000 bezerok deskargatu dute Kutxabanken aplikazioa beren gailuetan.
Era berean, gero eta pertsona gehiagok konfiantza dute Online bankaren moldaerraztasunean eta segurtasunean. Bankuaren bezeroen %30ak maiz erabiltzen du.
Kutxabank TALDEA | Kutxabank | CajaSur | |
---|---|---|---|
- Xehekako sarea eta Hedapen bulegoak | 998 | 642 | 356 |
- Enpresa eta Erakunde bulegoak | 15 | 13 | 2 |
GUZTIRA BULEGO-MOTAREN ARABERA | 1.013 | 655 | 358 |
Kutxabank TALDEA | Kutxabank | CajaSur | |
---|---|---|---|
Andaluzia AE | 348 | - | 348 |
Kordoba | 151 | - | 151 |
Jaen | 62 | - | 62 |
Andaluziako gainerakoak | 135 | - | 135 |
Aragoi AE | 10 | 10 | - |
Kantabria AE | 13 | 13 | - |
Gaztela-Mantxa AE | 6 | 6 | - |
Katalunia AE | 34 | 34 | - |
Errioxa AE | 7 | 7 | - |
Madrid AE | 86 | 86 | - |
Murtzia AE | 4 | 4 | - |
Extremadura AE | 10 | - | 10 |
Nafarroa AE | 10 | 10 | - |
Euskal Autonomia Erkidegoa | 413 | 413 | - |
Araba | 77 | 77 | - |
Bizkaia | 207 | 207 | - |
Gipuzkoa | 129 | 129 | - |
Asturias AE | 3 | 3 | - |
Galizia AE | 10 | 10 | - |
Gaztela eta Leon AE | 14 | 14 | - |
Valentzia AE | 41 | 41 | - |
Frantzia | 4 | 4 | - |
GUZTIRA | 1.013 | 655 | 358 |