K Kutxabankeko markaren simboloa

Negozioaren bilakaera

Giza taldea

Kutxabanken plantillan % 56 emakumeak dira

Ekitaldian zehar 2015eko azaroaren 4an Taldeko zuzendaritzak eta sindikatuen ordezkari gehienek lortutako Akordioan barne hartutako ekimenak garatu dira. Akordio horren xedea, langileek Negozio Garatzeko Planean 2015-2019 aldirako ezarritako helburu estrategikoak betetzea zen.

Konpromiso horri esker Taldeak finantza-sektorean egoera lehiakorra hobetzea lortu du, bere eraginkortasun-ratioak ere hobetu dituelako, ustiapeneko eta langileen gastuak murriztuz. Zenbait neurri boluntario ezarri ziren, hala nola aurre-erretiroak, sustatutako bajak eta lanaldi murrizketak, eta 2016. urtean aplikatu dira.

Bestalde, erakundeak 30 pertsona kontratatu ditu kontratu mugagabearekin, akordio horretan ezarri zuten moduan. Erakundea eskatzen ari den profil-behar berriei erantzuten diete kontratazio horiek.

Etengabe prestatzeko estrategiaren barruan, zuzentzeko gaitasunetan, finantza- eta merkataritza-gaitasunetan egindako prestakuntzarekin jarraitu du, eta batik bat arau-esparruari erreparatu dio. Langileak enpresaren betebeharrak eta estandar etikoak betetzearekin zerikusia duten alderdietan prestatzen jarraitu dira. Zehazki, zenbait parametro aztertu dira, hala nola delituen prebentzioa, MIFID zuzentarauarekin zerikusia duen alderdia, kapitalen zuriketaren eta terrorismoaren finantzaketaren prebentzioa, Datuen Babesari buruzko Lege Organikoa eta Common Reporting Standard arautegiaren aplikazioa.

Bezeroei ematen dien zerbitzua hobetzen jarraitzeko helburuz, Kutxabankek bere lanaren ebaluazio-prozesuekin eta langileak garatzeko planarekin jarraitu du. Horrez gain, langileek barneko zenbait kudeaketa-elementuei buruz duten iritzia jakiteko, laneko giroari buruzko inkesta bat egin du berriro.

Sindikatu gehienen laguntzarekin Berdintasun Plan berria onetsi du Taldeak. Planaren funtsezko printzipioa lan-harremanetan aukera-berdintasuna bermatzean datza, eta horrek, pertsonekiko errespetua, haien duintasuna, osotasuna eta lan-bizitza eta bizitza pertsonala bateratzea sustatzen jarraituko duela ekartzen du.

Kutxabanken giza taldean 4.092 pertsona zeuden 2016ko abenduaren 31n. Genero-banaketari dagokionez, langileen % 56,4 emakumeak ziren.