K Kutxabankeko markaren simboloa

Negozioaren bilakaera

Merkataritza eredua

Suspertze-ziklo berrian laguntzea

Kredituaren gorabideak bi digitu hazten jarraitu du

Suspertze-ziklo ekonomiko batean sartu garela egiaztatzen duten jarduera-datuak berretsi dira 2016. urtean, izan ere, barne nahiz kanpoko eskaeran bilakaera positiboa izan du kontsumoan egindako gastuan eta familien igurikimenetan. Testuinguru honetan, inbertsioaren handitzea finkatzen, partikularrentzako eta familientzako finantzazioa dinamizatzen eta enpresa txiki eta ertainak sustatzen jarraitu du Kutxabankek. Horri esker bi digituko hazkundeak lortu ditu.

Gero eta handiagoa den eskaerarekin eta gora ari den hipoteka-merkatuarekin, etxebizitzak erosteko kredituek joera positiboari eutsi diote, bezeroen kudeaketan aditua den merkataritza-sareari esker. Urte hasieran hipoteka misto berria komertzializatzen hasi zen Kutxabank, eta hori kontuan hartuz, merkatu osoko eskaintzarik osoenetako bat du. Gainera, epeetan eta interes-tasetan malgutasun handia ematen du. Hori horrela, sinatutako hipoteka-mailegu berrien kopurua Bankuak eragiketak egiten dituen tokiko merkatuen batez bestekoa baino handiagoa izan da kasu guztietan.

Hazkunde horiez gain, mailegu pertsonalek eta saltegi kredituek bilakaera ona ere izan dute. Jarduera-esparru honetan bezeroen oinarriaren etengabeko gehikuntza finkatu da, eta kanal digitaletan dagoen konfiantza gero eta handiagoa da.

Enpresa txiki eta ertainen finantzazio-beharrak krisi aurretik zeuden mailetara hurbildu dira, ziklo ekonomiko berri batean sartu garen erakusgarria. Produkzio-inbertsioetarako finantzazioan hazkunde handia berretsi da, hiru euskal enpresen lankidetzarekin "Makina Berria" plana berriro egin delako.

Etengabe hobetzen den arreta pertsonalizatua

Kutxabanken bezeroen % 32k online egiten ditu eragiketak

Kutxabankek 2016. urtean zehar eman dituen aukera digital berrien erabilerak bilakaera positiboa izan du, eta horrek, bezeroen ohiturak eta beharrak etengabe izaten ari diren aldaketak erakusten ditu.

Teknologia berrien esparruan urte bereziki aktiboa izan da, bere zerbitzuaren kalitatea eta erosotasuna hobetzen jarraitzeko estrategiaren alde egindako apustuarekin bat. Bere Online Banka eta Banka Mugikorra osorik eguneratzeaz gain, ekitaldiko jarduerarik garrantzitsuenetako bat "Bizum" ordainketa-plataforma ateratzearena izan da, eta Kutxanbankek aktiboki parte hartu du horren sorreran. Bizum ‘Kutxabank Pay’ aplikazioaren barruan sartu da. Guztiz doan da eta klik bakar batez txartel birtual guztietara, Iupay aplikaziora eta erakundeko Banka mugikorrera sar daiteke. Sinadura digitaleko zerbitzu berri bat ere abian jarri da, eta horri esker, dagoeneko ez duzu zuzenean bulegoetara joan beharrik banku-kontratuak sinatzeko.

Kanal teknologiko berriek ematen dituzten erosotasunak eta segurtasunak eragiketak online batik bat egiten dituzten bezeroen kopurua etengabe handitzea ekarri dute. Kutxabanken kasuan ehuneko hori hiru puntutan handitu da urte batean, % 32 arte.

Aseguru-jardueraren ekarpen garrantzitsua

Laguntza osoa eta espezializazioa

Ekitaldiko beste giltzarrietako bat Taldea kalitatezko eta balio erantsi handiko aseguruak komertzializatzearen aldea egiten ari den apustu sendoan oinarritu da.

Aseguru-jardueraren emaitzen kontura egindako ekarpenak esponentzialki hazten jarraitu du, Bankuak ezarritako aurreikuspenen gainetik. Horrela, Kutxabank euskal rankingaren lehen tokian kokatu da etxebizitza eta bizitza produktu berrien kontratazioan.

Bilakaera hori funtsean merkataritza-estrategia aktibo bati, zorroaren eta erakundeak eskaintzen duen laguntza integraleko zerbitzuaren portaera onari esker izan du. Bere bulego-sarearen plantillak etengabe hobetzen ditu bere arreta espezializatuko estandarrak, eta eskaintza pertsonalizatzen eta bezeroen beharretara egokitzen laguntzen duten aholkularitza-tresnak ditu.

2016. urteko gertaera garrantzitsuetako bat Euskadin atera den osasun-aseguru berria da. IMQren laguntzarekin garatu da eta finantza-erakundeak horrekin bere poliza-aukera zabala osatu du. Horrez gain, alokairuak babesteko aseguru berri bat, heriotza-asegurua eta autonomoentzako osasun-asegurua ere atera ditu.