Etika eta zuzentasuna
Kutxabanken etika eta jokabide-kodeak15
Jokabide-kodea langileei eta zuzendaritzakoei aplikatzen zaie. Hori dela eta, Erakundearen Intranetean argitaratuta dago. Erakundean berriak diren langileek Kode horretara atxikitzen dira bertan lanean hasten diren unean bertan.
Beste kode batzuk ere badira, arlo zehatzagoetan araudiak betetzen laguntzen dutenak, besteak beste:
- Barne jokabide-araudia baloreen merkatuen arlorako. (Administrazio Kontseiluak onartutako azken eguneratzea: 2016/12/29)
- Betetzeko funtzioaren estatutua. (Administrazio Kontseiluak onartutako azken eguneratzea: 2016/06/30)
- Kapital-zuriketa eta Terrorismoaren Finantzaketa Prebenitzeko Gidaliburua. (Gidaliburuaren azken berrikustea 2016/12/16an onartu zuen Administrazio Kontseiluak)
- Arrisku Penalen Prebentziorako Araudia. (Administrazio Kontseiluak onartutako azken eguneratzea: 2016/06/30)
- Segurtasunari buruzko dokumentua (DBLO). (Segurtasun Batzordeak onartutako azken eguneratzea: 2016/09/23)
- FIBKSren barne araudia. (2017ko otsailaren 23an berrikuspen bat aurkeztu zen onartzeko, baina azkena 2015eko uztailaren 30ekoa da)