K Kutxabankeko markaren simboloa

Etika eta zuzentasuna

Ustelkeriaren aurkako borroka17

2013ko ekitaldian, Arrisku Penalen Prebentziorako Araudia eta Garatzeko eskuliburuak onartu zituen Kutxabankek. Horien bitartez, Antolamendu-programa bat ezar daiteke, Erakundearen jarduketa kontrolatzeko eta delituak egiteko arriskurik egon ez dadin.

Eredu horren abiapuntua zera da: delitu eta arrisku penal posibleak definitzea, horiek zein jardueraren bitartez egin litezkeen zehaztea eta Erakundeak delitu eta arrisku penal horiek arintzeko dituen kontrolak identifikatzea.

Kutxabankek Talde osoan zehar zabaldu du eredu hori 2015ean eta 2016an.

Horrez gain, Kutxabankek Etika-kode bat ere badu. Bertan, erakundearen jarduera arautzen duten printzipio orokorrak zehazten dira, Talde osoak aldi oro eta bertan lan egiten duten pertsonek egunero mantentzen duten zuzentasuna islatzen dutenak.

Helburu horri eusteko, Kanal Etiko bat onartu eta martxan jarri zen. Kanal independente eta konfidentzial horri esker, edozein langilek barne- nahiz kanpo-araudiaren aurkakoak diren ekintzak burutzen ari direla dakienean edo uste duenean, horren berri eman diezaioke Erakundeari.

Beste alde batetik, 2016ko ekitaldian, Kutxabanken Administrazio Kontseiluko 16 kideei prestakuntza eman zitzaien ustelkeriaren aurkako politika eta prozeduren gainean, bai orokorrak bai barnekoak. Prestakuntza Kapital-zuriketaren eta Terrorismoaren Finantzaketaren Prebentzioan ardaztu zen.

Halaber, 2016an guztira 445 langileri eman zitzaien prestakuntza kapital-zurike prebenitzearen gainean. Horien artean, lanean hasi berri diren pertsonak ere badaude. Banaketa honako hau izan zen:

Prestakuntza kapital-zuriketan 2014 2015 2016
Zuzendaria 1 0,034% 7 0,19% 0 0%
Nagusia/ Lanpostu teknikoa 1.177 39,97% 1.558 42,78% 154 34,61%
Administraria / Komertziala 1.767 60% 2.077 57,03% 291 65,39%
GUZTIRA 2.945 3.642 445

Ekitaldian zehar ez da ustelkeriarekin zerikusirik duen arazorik gertatu, eta ez zaie finantzazko edo gauzazko ekarpenik egin alderdi politikoei edo lotutako erakundeei.




17 G4-SO3, G4-SO4, G4-SO5, G4-SO6