Jarduera ekonomikoa
Kutxabanken negozio-eredua19
Kutxabanken negozio-eredua bankuen negozioan ardazten da, merkatu-kuota altua duten tokiko retail frankizien ustiapenean, batez ere partikularren eta ETE-en negoziokoak. Hala ere, ez du albo batera uzten Banka Pertsonaleko eta Banka Pribatuko jarduera.
Erakundeak merkatuko arrisku gutxiri egin behar die aurre, izan ere, ETE-en eta partikularren finantzaketa beharretan ardazten da batez ere erakundearen negozio-eredua. Erakundearen lehiakortasun-maila handia kalitatezko emaitzen kontuan oinarrituta dago, bankuen ohiko negozioa oinarri duena.
Finantza sendotasuna eta kreditu-kalitate altua mantentzen ditu. Eta horrekin arriskurako joeraren markoan proposatutako kapital eskakizunak eta helburuak betetzen ditu.
Horiek oinarri, Kutxabankek inolako diru-laguntza publikoren beharrik gabe egin dio aurre krisiari. Gainera, modu esanguratsuan lagundu du sektorea birmoldatzen, eta erakundeei, enpresei eta familiei aldi oro lagundu die beren proiektuak finantzatzen.
Kutxabankek iragan historikoa du, ehunka urtekoa. Aurrezki-kutxei lotuta egon da, orain Banku Fundazio bilakatu direnak, baina Taldearen jabeak izateari utzi gabe.
Hori dela eta, neurri batean, banku paregabea da, liderra Gizarte Erantzukizun Korporatiboan. Izan ere, urte bukaerako emaitzen zenbateko esanguratsu bat –2016an, lortutako mozkinaren % 50– dibidendu sozialetara zuzentzen du. Eta aldi berean, EBZk ezarritako kapital-eskakizun guztiak betetzen ditu.
Jarraian ageri den taulan zehazten dira negozio-lerro bakoitzeko zorroaren ehunekoak, eskualdeen arabera xehatuta:
BANKA KOMERTZIALA Kudeatutako negozio-bolumena guztira (Milioi euro) |
ESKUALDEKAKO NEGOZIOA % | ||||
---|---|---|---|---|---|
EUSKADI | HEDAPENA | ||||
Araba | Bizkaia | Gipuzkoa | |||
2014 | 79.276 | 12,02 | 40,06 | 25,04 | 22,87 |
2015 | 79.704 | 12,10 | 40,58 | 24,67 | 22,65 |
2016 | 81.159 | 11,53 | 41,29 | 24,11 | 22,75 |
Handizkako negozioa (*) Kudeatutako negozio-bolumena guztira (milioi eurotan) | |
---|---|
2014 | 11.701 |
2015 | 11.885 |
2016 | 8.034 |
(*)Handizkako Negozioa, esaterako, Finantza Merkatuak eta Partaidetuak, baita enpresetako partaidetzen salerosketa-eragiketak eta BBK Gestión erakundearen jarduera ere kontuan hartuta.
Kutxabank indibidualaren datuak.
Nabarmendu behar da 2016. urtean Kutxabanken eragin ekonomikoari buruzko azterketa bat egin zela, bere jarduerak ekitaldi horretan ekonomiaren gainean izan duen zuzeneko, zeharkako eta eragindako pisua balioztatzeko. Azterketa Ceprede Iragarpen Ekonomikoen Zentroak egin zuen, eta ekoizpenari, errenten sortzeari, enpleguari eta zerga-itzulkinei dagokienez sortzen diren ondasun eta zerbitzuen fluxuak eta transakzioak zehaztasunez aztertu zituen, bai Espainian bai finantza-taldeak ezarpenik handiena duen lurraldeetan, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Andaluzian.
Azterketa honen arabera, Kutxabanken zuzeneko jarduerak 669 milioi euroko eragina izan zuen euskal ekonomian, BPGren % 1aren baliokidea dena. Halaber, 2016an, Kutxabankek 700 milioi euro baino gehiago bideratu zituen hornitzaileei, langileei, banku-fundazioei eta administrazio publikoei ordaintzeko. Jarduera-arloen arabera, 157 milioi euro, finantza-erakundearekin lan egiten duten 1.461 hornitzaileen artean banatu ziren.
Estatuan izandako eraginari dagokionez, Bankuak 1.100 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa egin zuen hornitzaile, langile, banku-fundazio eta administrazioei ordaintzeko. Horrez gain, diru-kutxa publikoek 357 milioi euri jaso zituzten zerga, kotizazio eta tasen bidez, eta Taldearen jarduera korporatiboak 1.126 milioi euro inguru sortu zituen Espainian, Estatuko barne-produktu gordinaren % 0,10.
Bestalde, balioespenen arabera, finantza-jarduerak EAEn 3.668 milioi euroko zergak sartzea ekarri zuen, zeharka eta eraginda.
Horien guztien bidez ekoizpen-kateak eta Kutxabanken jarduerak errenta propioak sortzeak EAEko sistema ekonomikoan izan zuten eragina balioztatzen da.
Eragin ekonomikoa izan zuten Kutxabank Taldearen jardueren multzoak erakundeak ekonomia errealaren garapenarekin duen konpromisoa erakusten du, hainbat hornitzaile eta erakunderekin egindako erosketa eta inbertsioen bidez. Halaber, enpresa-sektorea finantzatuz eta zerga-ekarpenak eginez, jarduerari eta enpleguari eustearekin duen konpromisoaren adierazgarriak ere dira. Hori guztia nagusiki finantza-taldearen dibidenduekin hornitzen diren banku-fundazio akziodunek egindako gizarte-jarduerak gora behera.