Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Estaldura nagusiak
|
|
|
|
Errenta ez ordaintzearen ondoriozko gastu eta diruzko kalteak ordaintzea. |
Errentak ordaindu ez dituen maizterrak ekintza bandalikoen ondorioz etxebizitzaren edukian eragin ditzakeen kalte materialak ordaintzea. |
Haien eskubide eta interesen babes juridikoa ematea, aseguratutako etxebizitzei dagokienez. |
Kutxabanken alokairu-asegurua kontratatu ahal izateko, honako baldintzak bete behar dira: alokatutako etxebizitzaren ohiko erabilera; errentamendu-kontratua Hiriko Errentamenduei buruzko Legearen (LAU) araberakoa izatea; alokairuaren gutxieneko iraupena urtebetekoa izatea; eta errentatzaileek mugagabeko lan-kontratua izatea beste inoren kontura lan eginez gero, edo autonomoak badira haien antzinatasuna kreditatu behar izango dute (kasu bietan antzinatasuna urte batekoa izango da gutxienez).
Onurak |
Etxebizitzak errentan jartzen dituztenei segurtasuna eskaintzen die. Horrela, alokairuen ordainketa bermatuta izango dute eta etxebizitzen alokairuan dagoen arrisku handienetakoa gainditzen dute. |
|
Errentak ez ordaintzeaz gain, maizter berankorrek etxebizitzan eragindako kalteak ere estaltzen ditu. |
||
Jabeen eskubide eta interesen babes judiziala bermatzen du. | ||
Etxebizitza-aseguruaren osagarria da. |
Kutxabank etxebizitza-asegurua Kutxabank Aseguradora sozietatearen asegurua da. Kutxabankek Kutxabank Vida y Pensiones SAUren banku-aseguru operadore esklusiboa da, Kutxabank Aseguradora SAUrekin jarduteko baimena du eta Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren Aseguru Banatzaileen Administrazio Erregistroan inskribatuta dago OE0004 zenbakiarekin.