Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Negozioaren martxa behar bezala eramateko, osasuntsu egon behar duten norbere konturako langileentzat. Osasun-arloko estaldura zabala eskaintzen du, prezio lehiakorrean.
Abantailak:
Itxaronaldirik gabe. Zure osasuna zain egon ez dadin, azkartasuna arretan, probetan, diagnostikoetan eta abar.
Espezialitate guztietako 43.000 profesional baino gehiago lurralde osoan.
Bereak diren zentro eta kliniken sare zabalena Euskadin.
Estaldura nagusiak:
- Medikuntza orokorra, erizaintza eta medikuntza eta kirurgia-espezialitate guztiak.
- Analisi klinikoak, miaketak eta diagnosi-probak, diagnosi-teknika bereziak barne; hala nola eskanerra, erresonantzia magnetikoa eta PET onkologikoa.
- Tratamendu ugari medikuntza eta kirurgia-espezialitate guztietan, errehabilitazio-fisioterapia, elektroterapia, oxigenoterapia, etab.
- Haurdunaldia, erditzeko prestakuntza, familia-plangintza eta zoru pelbikoaren errehabilitazioa.
- Kirurgia espezializatua eta erradioterapia eta kimioterapia tratamenduak.
- Larrialdiak 24 orduz.
- Ospitaleratzeetarako anbulantzia.
- Larrialdietako osasun-arreta nazioarteko bidaietan, 12.000 eurora arte.