Azalpena
Mailegu-kontratua honek atzerrian erositako salgaien zenbatekoak salmenta-aldian finantzatzeko aukera ematen die Kutxabankeko bezeroei.
Eragiketon dibisa ohikoenak euroa, dolarra, libera esterlina eta yena dira. Hala ere, ELGE hitzarmenaren mende dagoen beste edozein dibisatan ere formaliza daiteke eragiketa.
Ezaugarriak
- Ekipo-ondasunak erosteko finantza-proposamen pertsonalizatua.
- Enpresak eskatzen digun dibisan.
- Enpresaren ekipamendu eta hornikuntza premietara hobekien egokitzen den finantzaketa.
- Kutxabanken confirming zerbitzuaren bitartez fakturak finantzatu eta kontsultatzeko aukera.
- Negozioa hornitzeko mailegua eskatzeko aukera.
- Finantzaketa eta Leasing modalitatea konbinatzeko aukera.
Abantailak
- Finantzaketa-produktu arina da, eta azkar onartzen den horietakoa.
- Malgua da, eta enpresaren beharretara egokitzen da, eskatutako zenbatekoaren, epearen eta dibisaren arabera.
- Banku-finantzaketaren ohiko iturriak dibertsifikatzeko aukera.
- Zure enpresaren irudia eta zure hornitzaileekin duzun harremana hobetzeko aukera.
- Goiz ordaintzeagatiko deskontuak eskuratzeko aukera.
- Atzerriko hornitzaileekin negoziatzeko ahalmena hobetzen du.
- Bezeroak (mailegu-hartzaileak) Euroarenak baino interes-tasa txikiagoak izango ditu.
- Euroaren eta dibisaren arteko truke-tasa aseguratzeko aukera.