Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Kutxabank kreditu-zerbitzuak zure salmentak aseguratuko ditu, eta zure bezeroek ordainketak ez gauzatzeko aukeraren aurrean babestuko zaitu.
• Prebentzioa: Zure bezeroen edo bezerogaien arriskua aztertzeko aukera ematen du, hala nazionalena nola esportazioen arlokoena, etengabe eguneratzen den datu-base handi bati esker.
• Kobrantzaren kudeaketa, zenbatekoak ordaintzen ez direnean: Zure bezeroekin daukazun harreman komertzialaren barruan, ordaindu gabeko zenbatekoak birkobratzeko ekintzetan lan profesionala eskaintzen du.
• Kalte-ordainak zure bezeroen izatezko edo legezko kaudimenak sortutako galeren aurrean.
• Zure enpresako bezeroek izan ditzaketen zailtasunei buruzko informazio kualifikatua azkar eskuratzeko aukera ematen du.
• Bezero eta merkatu berriei buruzko informazio fidagarria eskaintzen du.
• Zure enpresaren baliabideak optimizatzeko aukera ematen du, enpresaren berezko kudeaketetara bideratuz eta balio erantsirik gabeko kudeaketetatik aldenduz.
• Zure enpresaren emaitzen kontua negozioarekin zerikusirik ez duten egoeren aurrean babesteko balio du.
Kutxabank da Kutxabank Vida y Pensiones sozietatearen banka-aseguruen operadore bakarra. Kutxabank Aseguradorarekin jarduteko baimena du eta Aseguru eta Pentsio Fondoen Zuzendaritza Nagusiaren Aseguru Banatzaileen Administrazio Erregistroan inskribatuta dago, OE0004 zenbakiarekin.