Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Dokumentu-kreditua (edo kreditu gutuna) finantza entitate batek, eroslearen (agindu-emailearen) aginduz, jaulkitzen duen konpromiso ezeztaezina da, onuradunari igorpen instrumentuetan edota agirietan ezarritako zenbatekoa ordaintzeko xedea duena, betiere, ezarritako mugak eta baldintzak betetzen badira.
Kutxabankek, beste finantza entitateek bere bezeroen alde irekitako kredituen berri emango die, eta prozesuan aurkeztu diren agirien kobrantza eta negoziazioa kudeatuko du. Jasotako jarraibideen arabera, Kutxabankek bere berme gehigarria erantsi lekioke kobrantzari (baieztapena).
Dokumentazioari buruzko jarraibideek zehatz-zehatzak izan behar dira:
Aurkeztu beharreko agiri guztiak zehaztu behar dira.
Ezin da egon agirien arteko ezta agiri eta kredituaren baldintzen arteko ezadostasunik.
Erreserba zuzen egin ez bada, jaulki duen bankuak ordainketa egin gabe utzi lezake, beraz, kobrantzaren bermea galdu liteke.