Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Amorante Iban Urizarren bakarkako proiektua da. Amorante izeneko lanean, dena beltz bihurtu arte tronpeta jo dezake, bere osabaren izpirituari dei egin diezaioke auto-tune audio-prozesadoreaz abesten duen bitartean, edo elektronikaz tindatu ditzake aspaldian ahaztutako kantuak.
Berarekin batera, Ghau daukagu, Gartxot Unsainek berak sortutako proiektua (Grises, Bananas, etab.). Proiektu musikal libre honetan pop, funk edo vaporwave doinuak baliatzen ditu Osa+Mujika dantza-taldearekin eskuz esku sortutako kode artistiko bat osatzeko.