Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Hemen eskabidea deskarga dezakezu eta horrekin zuzenean bulegora joan zaitezke, edo, nahiago baduzu, beste inprimaki hau bete dezakezu zure kudeatzaileak zurekin hitz egiteko eta kontua urrutitik izapidetu ahal izateko.
Oraindik Kutxabankeko bezeroa ez bazara, alta eman beharko duzu zure aurreko bankuko kontuak Kutxabankera eramateko eskatzeko.
Kontuak lekualdatzeko eskaera sinatu ondoren, gu arduratuko gara izapide guztiak kudeatzeaz, lekualdaketa amaitu arte.
Zalantzarik izanez gero, beherago ageri den Ohiko Galderen atala ikus dezakezu.
Gogoratu edonola ere zure kudeatzailearekin zuzenean hitz egin dezakezula, bai bulegoan bertan, bai eta gaitutako urrutiko edozein kanalen bidez ere. Bestela, deitu 900 44 55 66 telefonora, eta han, behar izanez gero, eskaerarekin lagunduko dizugu.
Kontua bideratu nahi dizun bankura joan behar duzu. Kontuak Kutxabankera ekarri nahi badituzu, eskatu guri eta geu arduratuko gara zure beste bankuarekin kudeaketak egiteaz. Era horretan, ez duzu zertaz kezkatu behar izango, ez eta azalpenik eman beharko ere.
Kontua Kutxabankera eramateko eskatzen duzunean, jatorrizko bankuan jatorrizko helbideratze eta agindu iraunkor guztien berri emateko eska dezakezu, bai eta kontu horretan jasotzen ari zaren nomina, pentsioa edo bestelako aldizkako kobrantzak jakinarazteko ere.
Nahi baduzu, ordainketa horiek zure Kutxabankeko kontura eramaten lagundu ahal dizugu. Zure ordez egingo ditugu gestioak. Horietakoren bat ezin badugu egin eta zuk zeuk kudeatu behar baduzu, esango dizugu.
Garrantzitsua da aldaketa horiek egiteko epe nahikoa ematea, erakunde batzuek beste batzuek baino denbora gehiago behar dutelako. Era berean, garrantzitsua da agindu guztiak (banku-helbideratzeak, agindu iraunkorrak, nominak, etab.) saldoa mugitu eta jatorrizko bankuaren kontua ezeztatu baino lehen kontu berrira eramatea.
Jatorrizko kontua ezeztatzeko eskatzeko aukera duzu, edo, bestela, kontu berrira saldoa, helbideratzeak eta transferentzia-aginduak eraman arren, kontu hori irekita manten dezakezu.
Jatorrizko kontuaren bankuak 5 eguneko epean erantzun behar du ea eragiketa egin daitekeen edo hori eragozten duen zerbait dagoen (adibidez, kontua oraindik erabilgarri dagoen txartel bati lotuta egotea). 5 egun horietan, halaber, hala eskatu badiogu, kontuari lotutako banku-helbideratzeen edota agindu iraunkorren informazioa ere eman behar digu.
Lekualdaketa egin ahal bada, gauzatzeko data eskabide-ereduan adierazitakoa izango da. Dena dela, lekualdaketa egin ahal izateko, gutxienez 13 egun balioduneko epea eman behar da. Kutxabanken, gauzatzeko epea 2 hilabete ingurukoa dela adieraztea gomendatzen dizugu, banku-helbideratzeak denboraz lekuz aldatzeko eta, kontua itxi aurretik edozein gorabehera gertatuz gero, hori kudeatzeko nahikoa denbora egoteko.
Jatorrizko bankuak 5 egun balioduneko epea du lekualdatzeko eskaerari erantzuteko. Beraz, gutxi gorabehera, astebeteko epean jakingo dugu Kutxabanken lekualdaketa posible den eta kudeatu beharreko aginduak edo banku-helbideratzeak dauden. Une horretantxe gestorea zurekin harremanetan jarriko da.
Lekualdaketa egun jakin batean egiteko eskatu baduzu (betiere, izapideak egin ahal izateko eskaera egiten denetik gutxienez 13 egun errespetatuta), exekuzio-egun horretan saldoa Kutxabankeko kontuan jasoko duzu. Jaso ezean, jarri zure kudeatzailearekin harremanetan.
Arazoren bat izanez gero, Kutxabankek horren berri emango dizu jakin bezain laster.
Bai, eskaera atzera bota daiteke edo hainbat arrazoirengatik eragotzi. Hauek dira ohikoenak:
Jatorrizko kontua oraindik bizirik dauden beste produktu batzuen kontua izatea (kreditu-txartelak, baloreak, fondoak, maileguak, etab.). Kasu horretan, lekuz aldatzeko eskaera ez da ukatzen baina egin beharreko aldaketak egingo dira bi gauzetan izan ezik: saldo hartzekodunak leku berrira ez dira eramango eta jatorrizko kontua ez da itxiko.
Prozesuan esku hartzen duten bi bankuei aldi berean erreklamatzeko eskubidea duzu. Jasotako erantzunarekin ados ez bazaude, Espainiako Bankuaren erreklamazio-zerbitzura jo dezakezu.
Bai, hemen ageri den formularioa betetzen baduzu, eskaera has dezakezu.
Bai, lehenengo pausoa Kutxabankeko bezero egitea da eta gero, beste edozein bankutatik kontuak aldatzeko eskatu ahal izango duzu.
Jatorriko bankuak adieraziko dizu eskaera bidali eta hurrengo zazpi egunetan lekualdaketa onartzen duen ala ez. Dena zuzena bada eta onartzen bada, adierazitako egunean saldoa transferitu eta jatorrizko bankuko kontua ezeztatuko da. Azken horri lotutako eragozpenik edo transferitu gabeko aginduak egonez gero, behar bezala jakinaraziko dizugu.
Saldoa ikusten ez baduzu edo zalantzarik baduzu, jarri harremanetan Kutxabankeko kudeatzailearekin, erak laguntzeko.
Jatorrizko kontuaren titular guztiek Kutxabank kontuaren titularrak ere izan behar dute, eta guztiek kontua lekualdatzeko eskaera sinatu behar dute.
Kutxabanken kontuan, titular nagusiaz gain, beste titular batzuk egon daitezke, baina betiere gutxienez jatorrizko kontuko titular berberek egon behar dute.
Baimenduaren figurak ez du garrantzirik zerbitzu honetan. Berdin dio zein diren jatorrizko edo helmugako kontuetan lekualdaketa egiteko baimenduak direnak direla, ez dute lekualdatzea eskatzeko orduan zeresanik.
Kontuak lekualdatzeko zerbitzua doakoa da. Jatorrizko bankuak eta Kutxabankek ez dizute ezer kobratuko. Gainera, jatorrizko bankutik saldoa transferitzea ere doakoa da.
Hona hemen arazorik ohikoenak:
Kontua ezin bada lekuz aldatu, Kutxabankeko kudeatzaileak arrazoia jakingo du eskaera egin zenuenetik 7 bat egunera.